Azpeitia
2024/02/13 - 13:21
Fidantzarik gabe behin-behinean espetxera bidali dute bi sexu-eraso egotzita Azpeitian atxilotutako gizona
Bien bitartean, Ertzaintzak ikerketa zabalik dauka, bi gertakariak argitzeko. Igandean izan ziren erasoak, Azpeitiko inauterietako Elegante Egunean.
2024/02/13 - 12:23
EH Bilduk helegitea aurkeztuko du, Azpeitiko epaitegiak Bidegi auziko lehen kereila artxibatu ondoren
Instrukzio epailearen arabera, ez da frogatu AP-1 autobideko lanetan diru publikoa bidegabe erabili izana. Hala, EH Bilduk helegitea aurkeztuko duela adierazi du.
2024/02/13 - 09:23
Albiste izango dira: Sexu erasoak Azpeitian, greba Bilbobusen eta Tuvisan eta Irratiaren Nazioarteko Eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/12 - 21:38
Elkarretaratze jendetsua Azpeitian, salatutako bi sexu-erasoak gaitzesteko
Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta dagoeneko atxilotu bat dago bi erasoak egotzita. Azpeitiko Udalak inauteriak bertan behera utzi ditu.
2024/02/12 - 19:41
Gizon bat atxilotu dute Azpeitian, bi emakumeri sexu erasoak egitea leporatuta
Ertzaintzak EITB Mediari baieztatu dionez, bi sexu eraso izan ziren Azpeitiko inauterietako Elegante Egunean eta pertsona bat atxilotu dute ustez bi kasuekin zerikusia duelakoan. Udalak elkarretaratzea deitu du eta bertan behera utzi ditu gaurko deituta zituen ekitaldiak.
2024/01/27 - 14:27
Motozale bat hil da Azpeitian, GI-631 errepidean izandako zirkulazio-istripuan
Larunbat eguerdian, motozikleta bat bidetik atera da GI-631 errepidean, Azpeitian, Zumarragarako noranzkoan.
2024/01/21 - 09:31
Donostiak agur esan dio inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan dituen jaiari
Egun osoan zehar, helduen eta haurren danborradek hiriko txoko guztiak alaitu dituzte. Gauerdian, Union Artesana elkartearen danborradak eman dio amaiera jaiari, Konstituzio plazan.
2024/01/20 - 17:04
500 haurrek astindu dituzte danborrak eta upelak Azpeitian
Giro bikainean ospatzen ari dira Azpeitian San Sebastian eguna. Haurrak izan dira protagonista goizean, eta herriko kaleak alaitu dituzte.
2024/01/20 - 09:49
1.600 lagunek osatutako danborradak abiatu du Azpeitiko egun handia
30 taldeak Plaza Nagusian bildu dira gauerdian, San Sebastian egun handia hasteko, Sarriegiren martxak lagunduta.
2024/01/19 - 22:27
Eguraldi hotza eta lehorra nagusi, San Sebastian egunean
Gauean, hoztera egingo du eta zero azpitik gradu bateraino jaitsiko da tenperatura 08:00etan.
2024/01/19 - 11:24
Dena prest urteko gaurik zaratatsuenerako
Azken prestaketetan ari dira milaka lagun San Sebastian gau zirraragarriaz gozatzeko. Donostia, Azpeitia, Tafalla eta Lakuntzako plazak eta kaleak kolorez beteko dira jai labur bezain bizi honetan.
2024/01/19 - 09:16
Albiste izango dira: San Sebastian bezpera, Euskal Sagardoa eta Enpleguaren datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/19 - 06:00
Danborrak eta barrilak prest, San Sebastian festa ospatzeko
Gauerdian lehertuko da festa Donostian eta Azpeitian. Donostian 160 danborrada aterako dira egun osoan zehar eta 21.000 lagunetik gora arituko dira haietan parte hartzen.
2023/12/23 - 20:13
Buruzai parke eolikoaren proiektua geldiarazteko eskatu dute gaur Azpeitian
Capital Energy enpresaren Buruzai proiektua ofizialki aurkeztu dute jada; abenduaren 15ean argitaratu zuten Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta, horrela, hilabeteko epea zabaldu zen proiektuari helegiteak aurkezteko. Hain zuzen, horretarako deia egin diete udalei eta herritarrei.
2023/11/19 - 20:14
Azpeitiko Ikastolak esku artean du jada 2024ko Kilometroen lekukoa
Errenteriako Orereta ikastolak antolatu zituen 2023ko Kilometroak, eta Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibari eman dio datorren urteko festa antolatzeko lekukoa.
2023/10/05 - 23:30
Alkorta: ''Sententziak ez du Corrugadosen jarduera berriz martxan jartzea baimentzen''
Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak agerraldia egin du, atzo kaleratutako sententziaren inguruan azalpenak emateko. Argi utzi du Corrugadosen iraungitzearen inguruan Udalak hartutako erabakia jarri dela zalantzan, ez besterik. Gogora ekarri du Corrugadosek desmuntatzeko baimena eskatu zuela 2022an.
2023/10/05 - 13:54
Azpeitiko Udalak helegitea aurkeztuko du Corrugadosen inguruko dekretua baliogabetzearen kontra
Udalaren arabera, atzo emandako epaiak ez du jarduera industriala Amueko orubean berrezartzeko baimena ematen. Helegitean argudiatuko dutenez, lantegiaren jarduna "bateraezina" da hirigintza planak 2013an ezarritako "bizitegi erabilerarekin".
2023/10/04 - 23:55
Corrugados oraingo kokalekuan berriz zabaltzea eragotzi zuen Azpeitiko Udalaren dekretua baliogabe jo dute
Corrugadosek herrigunean zuen jardueraren iraungitzea erabaki zuen Udalak dekretu bidez. Epaileak uste du erabakia ez dela legezkoa, eta bertan behera utzi du. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak baieztatu du errekurtsoa jarriko dutela.
2023/09/12 - 10:47
Ekaitzak gogor astindu ditu Azkoitia eta Azpeitia
Astelehen arratsaldeko ekaitzak gogor astindu ditu Azpeitia eta Azkoitia ere. Euri-zaparradek eta txingorrak uholde txikiak eragin dituzte Urola Kostako bi herri horietan.
2023/08/01 - 16:25
San Inazioren omenezko elizkizunean izan da lehendakaria
Eusko Jaurlaritzako zenbait sailbururekin izan da Iñigo Urkullu lehendakaria Loiolako santutegian, Azpeitian, San Inazioren omenezko elizkizunetan, Arantxa Tapia, Jokin Bildarratz eta Gotzone Sagardui, besteak beste.