Albiste izango dira: San Sebastian bezpera, Euskal Sagardoa eta Enpleguaren datuak
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 19, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- San Sebastian bezpera: Danborrak eta barrikak prest, San Sebastian festa ospatzeko. Gauerdian lehertuko da festa Donostian eta Azpeitian. Donostian 160 danborrada aterako dira egun osoan zehar eta 21.000 lagunetik gora arituko dira haietan parte hartzen. Zuzenean eskainiko dira Donostiako eta Azpeitiko danborradak EITBko hedabide eta euskarrietan. Halaber, jarraipen zabala izango dute jaia hasi aurreko prestaketek albistegi eta programetan.
- Euskal Sagardoa: Eusko Jaurlaritzak Euskal Herri osoa barne hartuko duen jatorri izendapenerako proiektua aurkeztuko du, Nafarroako, EAEko eta Iparraldeko sagardoek bat egin dezaten jatorri izendapen berarekin: Euskal Sagardoa.
- Enpleguaren datuak: Eustatek 2023ko 4. hiruhileko biztanleria aktiboaren datuak emando ditu. 2023ko hirugarren hiruhilekoan, EAEko enplegudunen kopurua hazi egin zen, aurreko hilean baino 4.300 lagun baitzeuden lanean. Langabezia-tasa % 7,5koa zen.