Bahiketak
2015/02/03 - 21:34
Estatu Islamikoak su eman dio bahituta eduki duen pilotu jordaniarrari
Bideo batean, pilotua kaiola baten barruan itxita, bizirik erretzen erakutsi du taldeak. Estatu Islamikoak abenduaren 24an harrapatu zuen pilotua, Sirian.
2015/01/25 - 12:36
Yukawaren heriotza berretsi du Japoniak, eta Goto aske uztea eskatu du
Japoniako lehen ministroak "ontzat" eman du Estatu Islamikoak argitaratutako bideoa. Bertan Kenji Goto gatibu japoniarrak haren lagunaren heriotza iragarri zuen.
2015/01/24 - 17:53
Gatibu japoniarretako bat hil du ISISek
Kenji Gotoren bizitzaren truke, Sajida al Rishawi milizianoa aske uztea eskatzen du orain Estatu Islamikoak. Japoniako Gobernuak Haruna Yukawaren hilketa gaitzetsi du.
2015/01/18 - 18:01
Iraken bahitutako 150 jazidi aske utzi ditu Estatu Islamikoak
Joan den abuztuan bahitu zituzten, Irak iparraldean. Gutxiengo kurdu jazidia Estatu Islamikoaren jomugan dago, fundamentalistentzat fedegabeak direlako.
2015/01/16 - 10:13
Sirian bahitutako bi kooperante italiarrak etxean dira jada
Greta Rameli eta Vanessa Marzullo al Nusra Fronteak bahitu zituen Sirian. Goizaldean iritsi dira biak onik Erromako Ciampinoko aireportura.
2014/12/25 - 12:51
AEBk esan du Jordaniako hegazkina ez zuela Estatu Islamikoak eraitsi
Estatu Batuetako Armadak nabarmendu du pilotua onik askatzeko konpromiso sendoa duela. Jihadistek bahitu zuten asteazkenean
2014/12/24 - 13:00
Estatu Islamiarrak botatako hegazkinaren pilotua bahitu du
Estatu Islamiarreko milizianoek Raqqa probintzian hegazkin militar bat bota dute eta jordaniako pilotua bahitu dute.
2014/12/24 - 11:08
Hegazkin jordaniar bat bota eta haren pilotua bahitu du EIk Sirian
Lehen aldia da Estatu Islamikoak koalizio internazionalaren hegazki bat behera botatzen duela, bonbardaketak duela hiru hilabete hasi zirenetik.
2014/12/15 - 10:19
Abbottek bahiketa 'arrazoi politikoengatik' izan dela esan du
"Erabat ikaragarria da aldarrikapen politikoak egiten dituen gizon batek herritar errugabeak atxikita edukitzea", adierazi du Abbottek polizia etxe batean egindako agerraldian.
2014/12/15 - 07:43
Hiru pertsona hil dira Sydneyn, Poliziaren erreskate operazioan
Hildakoen artean bahitzailea dago. Gainera, beste lau pertsona zauritu egin dira.
2014/11/18 - 17:09
FARCek baieztatu egin du jenerala bahitu dutela Kolonbian
Gerrillak esan duenez, “segurtasun lanetan ari zirela –jenerala- atzeman zuten”, Jorge Rodriguez eta Gloria Urrego abokatuarekin zegoenean.
2014/11/16 - 15:39
Beste gatibu bati lepoa moztu diola zabaldu du Estatu Islamikoak
Peter Kassig kooperante estatubatuarrari moztu diote. Orain urtebete bahitu zuten Sirian. Yihadistek bideo bat argitaratu dute.
2014/11/16 - 11:38
Peter Kassig bahituari lepoa moztu dio Estatu Islamikoak
Barack Obama AEBko presidenteak hiritar estatubatuarraren heriotza baieztatu du.
2014/11/01 - 23:34
Boko Haramek ukatu egin ditu su-etena eta neskak aske uzteko asmoa
‘’Nesken gaia ahaztuta dago; aspaldi izan ziren ezkonduak’’, esan du Abubakar Shekau Boko Harameko buruak, bideo batean.
2014/09/18 - 22:34
Kazetari britainiar bat erakutsi dute eta ez dago indarkeriarik
John Cantliek AEBeko eta Britainia Handiko gobernuak kritikatu ditu euren herritarrak libre uzteko negoziaziorik egin ez dutelako. Aurki bideo gehiago egongo direla esan du.
2014/09/18 - 21:07
Estatu Islamikoak John Cantlie kazetariaren bideo bat erakutsi du
Britainia Handiko komunikabide garrantzitsuentzat lan egin duen kazetariak Gobernuagandik “abandonatuta” sentitzen dela esan du, eta haren bizitza “Estatu Islamikoaren” esku dagoela gaineratu du.
2014/09/18 - 19:51
Estatu Islamikoak John Cantlie kazetariaren bideo bat erakutsi du
Britainia Handiko komunikabide garrantzitsuentzat lan egin duen kazetariak Gobernuagandik “abandonatuta” sentitzen dela esan du, eta haren bizitza “Estatu Islamikoaren” esku dagoela gaineratu du.
2014/09/12 - 09:18
Neskato bat ustez bahitzen saiatu izana ikertzen ari dira, Berrobin
Adingabeak ihes egitea lortu du, eta bahitzaileek Nissan zuri batean alde egin dute.
2014/08/28 - 19:01
Beste neska baten bahiketaren ahalegina ari dira ikertzen Valentzian
11 urteko biktimari bere atarian eraso zioten, Quart de Poblet udalerrian, baina ihes egitea lortu zuen. Polizia gertaturikoa ari da ikertzen.
2014/08/25 - 17:00
Nazio Batuek Theo Curtis kazetariaren askapena berretsi dute
Curtis kasko urdinen eskuetan utzi zuten atzo Siriako Golan mendialdeko Al-Rafid herrian.