Bahiketak
2022/10/21 - 16:42
Basurtun ume bat bahitu zuen emakumearen portaera aztertu digu Zigor Egiarte psikologoak
Aimar txikiaren bahitzaileak "fenomeno deliranteak" zituela uste du Zigor Egiarte psikologoak. Hala ere, bahiketa nola prestatu zuen ikusita, emakumea azkarra dela uste du adituak.
2022/10/21 - 16:34
Segurtasun protokoloa ez ziela inork azaldu esan du Aimarren aitak
Zoriontsu daude, baina Pedrok ezin du burutik kendu gau hartan pasatako une larriak.

2022/10/21 - 15:53
Aimar txikia Durangoko bere etxean dago jada
Aimar, Basurtuko Ospitalean bahitu zuten mutikoa, erietxetik atera da eguerdian. Aitak eskerrak eman dizkie bertaratutakoei jaso duten babes guztiagatik.
2022/10/21 - 15:30
Osakidetzak denbora gehiago eskatu du segurtasun-protokoloaren balizko aldaketa aztertzeko
Basurtun haurtxo bat bahitu ondoren, Haurdunaldia, Erditzea eta Erditze ondoko asistentzia prozesuko segurtasuneko erreferentziazko talde korporatiboak perspektiba eskatu du egoera aztertzeko, eta 2014ko protokoloa aldatu behar den erabakitzeko.
2022/10/21 - 12:43
Pedro Castrok hunkituta gogoratu du Ertzaintzak semea aurkitu dutela jakinarazi zion unea
ETB1ko "Gaur Egun" albistegiak Pedro Castrori, atzo Basurtuko Ospitalean bahitutako haurraren aitari, egindako elkarrizketa eskainiko du gaur, 14:00etatik aurrera.
2022/10/21 - 11:50
Basurtun bahitutako jaioberriaren aita: "Guztioi esker dago Aimar gurekin"
Pedro Castrok esker oneko hitzak izan ditu "osasun langile guztientzat, Ertzaintzarentzat eta herritar guztientzat", 11 orduko angustian jasotako babesagatik.

2022/10/20 - 16:29
Bahitzaileak Santutxu auzoko etxe atari batean utzi du haur jaioberria
Ate aurrean, felpudo gainean agertu da umetxoa goizeko 08:00tan. Ordu erdian osasun zerbitzuek eta Ertzaintzak umea onik zegoela ziurtatu dute.
2022/10/20 - 16:19
Haurrari proba batzuk egiteko aitzakiarekin eraman zuen bahitzaileak jaioberria gurasoen gelatik
Saiakera ezberdinak egin ondoren, haurrari proba batzuk egiteko aitzakiarekin eraman du txikia gurasoen gelatik. Itzultzen ez zela ikustean alarma guztiak piztu dira gaueko 22:00ak aldera.
2022/10/20 - 16:13
Trona bat eta haurrentzako hamaka bat aurkitu dituzte Basurtuko bahitzailearen etxebizitzaren erregistroan
Ertzaintzak trona bat eta haurtxoentzako hamaka bat aurkitu ditu Bilbon jaioberri bat bahitzea egotzita atxilotutako emakumearen etxean.

2022/10/20 - 13:43
Basurtuko Ospitalean haur bat bahitu duen emakumea atxilotu dutela baieztatu du Josu Erkorekak
Segurtasun sailburuak baieztatu duenez, emakume susmagarria 10:45ean atxilotu dute, Bilboko Zorrotza auzoko Azoka plazan.
2022/10/20 - 13:20
Nolakoa da jaioberriak zaintzeko erietxeetako protokoloa?
Helburua da ama, aita edo izendatutako pertsona haurtxoarengandik ez bereiztea, eta salbuespenen batengatik hala egin beharko balitzateke, familia jaioberriarekin batera joatea.
2022/10/20 - 13:09
Alicia Lopez, jaioberria jaso duen emakumea: ''Gurasoek pasa dutena irudikatzen dut eta hunkitu egiten naiz''
Alicia Lopezek hunkituta kontatu du gaur goizean bere etxean bizi izan dutena, txirrina jo eta haur jaioberri bat bertan aurkitu dutenean.
2022/10/20 - 12:43
Gotzone Sagardui: ''Gertakari isolatu bat izan da eta gertatutakoa sakon aztertuko dugu''
Gotzone Sagardui sailburuak adierazi duenez, bahitutako haurra dagoeneko bere familiarekin dago eta bere osasun egoera ona omen da.
2022/10/20 - 12:06
Zuhaitz Barriuso: ''Atea ireki bezain laster nire amak bazekien bahitutako umea zela''
Zuhaitz Barriuso Basurtuko Ospitalean bahitutako haurra etxeko atean aurkitu duen emakumearen semea da. Haurra aurkitu bezain laster korrika atera dela esan du bahitzailea identifikatzeko asmoz, baina ez omen du ezer ikusterik lortu.

2022/10/20 - 11:32
Ustezko bahitzailea oraindik aurkitu ezin izan duten 24 urteko emakume bat dela baieztatu du Erkorekak
Segurtasun sailburuak adierazi duenez, emakumea beste haur batzuk bahitzen saiatu zen gau hartan bertan Basurtuko Ospitalean, baina ez zuen lortu. Emakumea laster aurkitzea espero dutela adierazi du Erkorekak.
2022/10/20 - 10:10
Emakume batek haurtxo bat bahitu du Basurtuko Ospitalean, eta Ertzaintzak laguntza eskatu du aurkitzeko
Bahiketaren egilea 35-40 urteko emakumea da, 1,60 metro altu eta gorpuzkera lodikoa da, ile luze kizkurra du motots batean du bildua. Jaioberria bart eraman du ospitaletik, osasun langilea zela esanez umeari proba batzuk egitera zihoala aitzakiatzat hartuta.