Bahiketak
2016/12/23 - 21:28
Poliziak Libiako hegazkineko bahitzaileak atxilotu ditu
Afriqiyah Airways Libiako konpainian bahitutako 109 bidaiariak aske utzi dituzte, Maltako aireportuan lur hartuta, bahitu ostean. Bahitzaileak hegazkinetik atera dira, eta Poliziak atxilotu egin ditu.
2016/12/23 - 13:13
Libiako hegazkineko bahitzaileak atxilotu egin dituzte
Maltan lur hartu duen hegazkineko bidaiari guztiak aske utzi dituzte lehenago eta ondoren beren burua Poliziaren esku utzi dute bahitzaileek.
2016/11/09 - 09:33
Beste atxiloketa bat, Maria Villarren bahiketa eta hilketa dela eta
Gizon bat atxilotu dute Tezoyuca herrian. Irailean hartu zuten atxilo lehen susmagarria.
2016/10/04 - 18:46
Auzitegi Nazionalak Maria Villarren hilketa ikertuko du
Ikerketa abiatu du, baina Fiskaltzak ez du horren inguruko daturik eman nahi izan. Getxoko emakumea hilik aurkitu zuten Mexikon, bahitua izan ostean
2016/10/04 - 00:10
Gutxienez bi pertsonak bahitu eta hil zuten Maria Villar
Emakume getxotarra irailaren 13an bahitu zuten, Mexikon, eta handik bi egunera hil zuten. Atxilotutako pertsona bakarra kartzelara bidali dute dagoeneko.
2016/09/30 - 17:10
Maria Villarren ustezko hiltzailea, atxilotuta
Hala eman dute jakitera Mexikoko hedabideek Segurtasunaren Batzorde Nazionaleko funtzionarioen informazioaren arabera.
2016/09/30 - 09:56
Maria Villarren hilketaren susmagarri bat atxilotu dute
Mexikoko Gobernuak baieztatu du atxiloketa, baina ez du zehaztasun gehiagorik eman oraingoz.
2016/09/27 - 00:03
Maria Villarren aldeko hileta-elizkizunak egin dituzte Getxon
Espainiako Futbol Federazioko presidentearen ilobaren errautsak atzo ekarri zituzten Mexikotik senarrak eta lehengusuak.
2016/09/26 - 23:39
Ehunka lagunek azken agurra eman diote Maria Villarri, Getxon
Elizaren aldarrean Maria Villarren argazki bat ipini dute, eta lekura hurbildu diren bizilagun askok zutik jarraitu behar izan dute hileta-elizkizuna, eliza txiki geratu baita.
2016/09/25 - 18:27
Maria Villarren gorpua gaur arratsaldean helduko da Bilbora
Hileta-elizkizuna bihar, astelehena, izango da, Areetan (Getxo). Maria Villar Galazek 39 urte zituen, eta IBMrentzat egiten zuen lan, Mexikon.
2016/09/23 - 11:35
Maria Villarren gorpua ostiral honetan helduko da Euskadira
Poliziak uste du antolatu gabeko gaizkile talde arriskutsu baten esku egon zela getxoztarra.
2016/09/22 - 11:02
Mexiko: 'Maria Villarren familiak negoziatutako dirutza ordaindu zuen'
Mexikoko Delinkuentzia Antolatua Ikertzeko Prokuradoretzaren buruaren esanetan, "ez zen negoziazioan akatsik egon".
2016/09/21 - 20:43
Angel Maria Villarren ilobaren gorpua aurkitu dute Mexikon
Aurrena bahitu eta ondoren eskuak eta hankak lotuta eta buruan plastikozko poltsa bat zuela aurkitu dute erreka batean.
2016/09/21 - 15:44
Hurrengo egunetan ekarriko dute Mexikotik Maria Villarren gorpua
Emakume getxotarra duela egun batzuk hil zuten Mexikon, bahituta egon ostean. Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioko presidentearen loba da eta orain hiru urtera arte Getxon bizi zen.
2016/09/21 - 10:27
Angel Villarren loba bahitu eta hil egin dute Mexikon
Maria Villar Galaz Getxokoa zen eta EHUn, Sarrikon (Bilbo), egin zituen enpresa ikasketak.
2016/09/14 - 18:11
Lau atxiloketa Teruelen, Tuteran adingabe bat bahitzeagatik
Antza, 15 urteko neskatoa indarrez sartu zuten furgoneta batean eta ihesari eman zioten.
2016/08/14 - 20:14
Boko Haramek Chibokeko neskatoen bideo bat zabaldu du
"Gose gara, hiltzen ari gara", dio gazteetako batek. 2014ko apirilean bahitu zituzten, eta batzuk hil dira, grabazioan hitz egiten duen milizianoaren arabera.
2016/07/23 - 15:16
Haren etxean bahituta zuten gizon bat askatu dute Torreviejan
Gizonezkoak bi aste zeramatzan bahituta: desnutrizio-zantzu argiak ditu, eta zauri larriak. Bahitzaileak bost lagun dira, eta espetxean daude dagoeneko.
2016/07/06 - 11:28
Mutil bat askatu dute, bere aitak bi urtez bahituta izan eta gero
19 urteko gaztea deshidratazio, desnutrizio eta desorientazio sintomekin aurkitu dute.
2016/05/28 - 01:37
Salud Hernandez-Mora kazetari espainiarra askatu dute Kolonbian
Hernandez-Morak esan du "guztiz ondo" dagoela. ELN Nazio Askapen Armadak izan du bahituta ia astebetez.