Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez bi pertsonak bahitu eta hil zuten Maria Villar

Emakume getxotarra irailaren 13an bahitu zuten, Mexikon, eta handik bi egunera hil zuten. Atxilotutako pertsona bakarra kartzelara bidali dute dagoeneko.
Maria Villaren hiletaren irudi bat. Argakia: EFE
Maria Villaren hiletaren irudi bat. Argakia: EFE

Gutxienez bi pertsonak hartu zuten parte Maria Villar getxotarraren bahiketan eta hilketan, tartean ostegunean atxilotutako Oscar Saul "N", iturri ofizialek baieztatu dutenez.

Gustavo Salas Antolatutako Delinkuentziarako Azpiprokuradoretzako arduradunak prentsaurrekoan azaldu duenez, "froga zuzenak" dituzte Oscar Saulen parte-hartzeari buruz.

Saul epailearen aurrera eraman eta dagoeneko kartzelara bidali dute.

Bahiketaren helburu bakarra etekin ekonomikoa lortzea zen, eta Villar hiltzea egun batetik bestera erabaki zuten, Salasek azaldu duenez. Hipotesi horrek, Villarren hilketan erabili zuten gehiegizko indarkeria frogatuko luke.

Gainera, Oscar Saul “N”-k “zuzenean” parte hartu zuela esan du Salasek, bere esanetan, hura baitzen Villar bahitzeko erabili zuten ibilgailuan gidariarekin batera zioan kidea. Gainera, bahituko zutela ohartu zen unean Villar murriztu zuena bera izan zela uste du Salasek.

Bestalde, orain arte atxilotu duten pertsona bakarrak biktimaren txartela erabili zuela uste dute ikertzaileek. Izan ere, ahalik eta diru gehien ateratzeko asmoz, Villar bahitu ostean kutxazain batera hurbildu zela pentsatzen dute.

Atzo, igandea, Fiskaltzak beste atxilotze agindu bat eman zuen, baina Salasek ez du argitu noren aurka.

Maria Villar irailaren 13an bahitu zuten, Mexikon, eta handik bi egunera hil zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal udalekuak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon

Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X