Baiona
2024/05/01 - 16:32
Hainbat manifestaziok Euskal Herri osoko kaleak hartu dituzte Maiatzaren Lehenean
Hego Euskal Herrian, aldiz, lau sindikatu nagusiek, banatuta, manifestazioak antolatu dituzte euskal hiriburuetan. Ipar Euskal Herrian, CFDT, CGT, FSU, LAB eta Solidaires sindikatuek indarrak batu dituzte Baionan.
2024/04/05 - 22:01
Auto-ilarak bukatu dira AP-8an, Irunen
Ibilgailu partikularren eta kamioien joan-etorri handia dela eta, auto-ilarak sortu dira, 13:00etan hasita, eta 18:30etan 11 km-rainokoak ziren. Auto-ilarek inguruko errepideetan izan dute eragina, N-121-A errepidean besteak beste.
2024/04/03 - 22:12
Elkarretaratzea Baionan, Etcheverry eta Molleren errugabetzea eskatzeko
Auziperatuei babesa emateko elkarretaratzeak egin dira gaur Euskal Herriko hiriburu guztietan. Baionan berriz eskatu dute Etcheverry eta Molleren errugabetzea. Euren esanetan, bakegileen lana funtsezkoa izan zen ETAren armagabetzea gauzatzeko.
2024/03/25 - 12:42
Inoizko Korrika "erraldoi eta anbiziotsuena" izan da
Helburuak beteta, harro agertu da AEK. Ez bakarrik Korrikan parte-hartzea masiboa izan delako, ekimenaren atzean saretu den komunitatea indartsu dagoelako, ere bai. Horri eusten asmatzea da hemendik aurrerako erronka, "euskararen normalizazioa ardatz, aurrerapausoak emateko".
2024/03/25 - 08:54
Albiste izango dira: Atentatua Moskun, Korrikaren balorazioa eta Telegramen blokeoa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/24 - 20:39
Kontingentziazko planak barik, euskararen "egiazko trantsizioa" aldarrikatu du Arrulak Korrikaren mezuan
11 egunean Euskal Herri osoan barrena 2.792 kilometroko ibilbidea osatuta, 12:30 aldera iritsi da helmugara, Baionako Askatasuna plazara, eta Garazi Arrulak lekuko barruan eskuz esku joan den mezua irakurri du emozioz betetako azken ekitaldian.
2024/03/24 - 15:33
2024ko Korrika: Euskal Herri osoa, aho batez, euskararen alde
Euripean, eguzkipean, lainopean, egunez nahiz gauez. Airez, lurrez, motorrez, oinez zein gurpildun aulkiz. Nolanahi ere, Korrikak ez du etenik izan azken 11 egunotan. Hona hemen Korrikaren 23. edizioaren laburpena.
2024/03/24 - 14:27
Pozaren pozez ospatu dute AEK-ko kideek eta kazetariek elkarrekin 11 egunetan egindako lan eskerga
Baionako amaiera-ekitaldian lekukoaren mezua irakurri ostean, dantzan hasi dira AEK-ko kideak eta Korrikaren berri ematen ibili diren kazetariak.
2024/03/24 - 13:48
Garazi Arrula idazle tafallarrak sortu du 23. Korrikaren mezua
Garazi Arrula idazle, editore eta itzultzaile tafallarrak idatzi du Korrikaren aurtengo mezua, eta berak irakurri du jendaurrean igandean Baionan, Korrikaren amaiera-ekitaldian.
2024/03/24 - 13:27
Jean-Rene Etchegarayk lekukoa hartu du Baionan
Euskal Hirigune Elkargoaren presidenteak Korrikaren lekukoa jaso du Baionan bertan, Korrika amaitzeko minutu batzuk falta zirenean.
2024/03/19 - 15:05
Korrikaren antolatzaileek Baionako azken festan parte hartzeko deia egin dute
Lekukoa 12:30ean iritsiko da Baionara, azken kilometroak egin ondoren. Une horretan argituko da hainbeste egunetan ezkutuan egon den mezuaren egilea eta edukia.
2024/03/17 - 21:36
22 urteko motozale bat larri zauritu da Dantxarinean izandako istripuan
Istripua 17:04an gertatu da, N-121-B errepideko 69. kilometroan. Zauritua helikopteroz eraman dute Baionako Ospitalera.
2024/03/15 - 14:12
23. Korrikaren argazki onenak
Euskararen aldeko lasterketa martxoaren 14an abiatu zen Irundik (Gipuzkoa), eta 11 egunez Euskal Herria osoa zeharkatu du, hilaren 24an Baionara iristeko. Hemen bildu ditugu, egunez egun, Korrikak utzitako argazki onenak.
2024/03/14 - 17:13
Martxan da 23. Korrika
Irundik abiatuta, Euskal Herriko bazterrak zeharkatuko ditu 11 egun eta 10 gauez, Baionara iritsi arte, 'Harro Herri' lelopean. Guztira 2.700 kilometro egingo ditu. Korrika zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en.
2024/03/08 - 21:54
Ehunka pertsona Baionako karriketan, ''Sistema zisheteropatriarkalaren aitzinean, armatuak gira!'' lelopean
Mugimendu feministek bat egin dute aurten, eta abortatzeko eskubidea Frantziako Konstituzioan jaso izana ere izan dute hizpide.
2024/03/08 - 06:00
M8ko manifestazioen ordutegiak eta lekuak, "Gure bizitzekin negoziorik ez!" lelopean
Berdintasunaren aldeko, indarkeria matxistaren aurkako eta emakume palestinarrekiko elkartasunaren aldeko aldarrikapenak entzungo dira ostiral honetan Euskal Herriko kaleetan, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.
2024/02/12 - 09:48
Uholde txikiak izan dira Bilboko hainbat auzotan eta Erandion, marea biziak tarteko
Itsasgora 06:11n izan da, eta ondorioz, Bilboko itsasadarraren maila asko igo da, Zorrotzaurreko uharteko hainbat etxebizitza urpetuta; Olabeaga ere urak hartu du. Erandion, Obieta kalean sortu dira arazo gehien. Oria ibaiak gainezka egin du Orio eta Aia artean, N-643 errepidearen parean.
2024/02/11 - 19:55
Zaintza sistemak prest kostaldeko herrietan, goizaldeko itsasgora "historikoa" izan daitekeelako
Itsasgora 06:11n izango da, eta bat egingo du olatu handiengatik ezarritako abisu horiarekin, 05:00etatik 07:00etara egongo baita indarrean.
2024/01/29 - 18:31
A-63 autobideko blokeoa altxatu dute Ipar Euskal Herriko laborariek, baina bestelako protestak egingo dituzte
Soldata hobeez gain, Europar Batasunean trantsizio ekologikorako hartzen ari diren neurriek euren sektorearekin dakartzaten albo ondorioak aztertzea eskatzen dute.
2024/01/24 - 14:27
Non du jatorria Ipar Euskal Herriko laborarien protestak eta zein helburu dituzte aldarri?
Europatik datozen politikek piztu dituzte mobilizazioak, baina badituzte beste hainbat aldarrikapen ere: laguntza publikoen atzerapena, gasolioaren diru-laguntzaren amaiera, ingurumen arau berrien ezarpena eta elikagaien industriak ezarritako prezioen igoera, besteak beste.