Balearrak
2024/03/06 - 14:52
Sanchezek Armengol babestu du, eta modu eredugarrian erantzundako ustelkeria kasu larria izan dela onartu du
Espainiako presidentearen esanetan, oposizioak desinformazio-, intoxikazio- eta difamazio-kanpaina bat egin du Armengolen eta haren aurka.
2024/03/05 - 15:09
PPk gezurretan aritzea leporatu dio Armengoli, Fiskaltzak ikertzen duela adierazi baitu
Miguel Tellado PPk Kongresuan duen bozeramaileak gezurretan aritzea leporatu dio Francina Armengoli (PSOE), Justizia ikertzen ari dela ukatu duelako, Balear Uharteetan eta Kanarietan pandemian maskarak erosteagatik Europako Fiskaltzak astelehen honetan abiatu duen ikerketaren harira.
2024/03/05 - 11:04
Armengol: ''Ez dut utziko nire izena eta kudeaketa ustelkeriarekin nahasterik''
Gaur egun Kongresuko burua denak eta Balearretako presidente izandakoak agerraldia egin du, "Koldo auzia" tarteko, PPk egindako dimisio eskaerari erantzuteko. Horren hitzetan, Alderdi Popularrak "marra guztiak gainditu ditu; denak ez du balio politikan".
2024/03/05 - 10:56
Armengolek PPren aurkako neurriak hartuko ditu: "Ez diet utziko nire izena eta kudeaketa zikintzen"
Francina Armengol Kongresuko presidenteak prentsaurrekoa eman du PPk Balear Uharteetako maskarak direla eta bere dimisioa eskatu ostean. Armengolen hitzetan, "politikan denak ez du balio" eta PPk "marra gorri guztiak hautsi ditu".
2024/03/04 - 21:54
Kanarietako eta Balear Uharteetako musukoen erosketak ikertuko ditu Europako Fiskaltzak
Partikular baten salaketa jaso ondoren, Europako Fiskaltzak (EPPO, ingelesezko siglak) funts publikoak bidegabe erabiltzea, prebarikazioa eta influentzia-trafikoa egotzita ikerketa formala abiatzeko erabakia hartu du.
2024/03/04 - 11:52
Armengolen ingurukoek diote ez zela "iruzurrik" izan Balear Uharteetan erosi ziren maskarekin
'El Mundo' egunkariak astelehen honetan argitaratutako informazioaren arabera, Balearretako Gobernuak 3,7 milioi euro ordaindu zituen maskara horiengatik, helburu sanitarioetarako erabilezinak zirela jakinda.
2024/03/01 - 09:31
Mallorcan lehorgailu baten barruan hilda topatutako 4 urteko haurraren kasua ikertzen ari dira
Zorigaiztoko ezbeharra atzo jazo zen Magaluf udalerriko etxebizitza batean. Antza, mutikoa etxetresna barrura sartu eta han geratu zen, ezin aterata.
2023/08/28 - 14:54
"Asteazkenera arte Vuelingek ez digu Mallorcatik Bilbora itzultzeko hegaldirik eskaintzen"
Dozenaka euskaldun daude uhartean harrapatuta, etxera itzuli ezinik. Igandean izandako denboraleak gogor astindu du Mediterraneoa, eta Balear Uharteetako aireportuetara zihoazen hegaldi ugari bertan behera utzi edo desbideratu egin zituzten, tartean uhartea Bilborekin lotzen zuten bi hegaldi.
2023/08/28 - 14:12
Dozenaka hegaldi bertan behera utzi eta desbideratu behar izan dituzte Balear Uharteetan, denboraleagatik
Atzo 18 hegaldi desbideratu behar izan zituzten eta 27 iritsi eta 29 irteera bertan behera geratu ziren Palmako Son Sant Joan aireportuan. Eivissako aerodromoan, zortzi hegaldi desbideratu eta 27 bertan behera geratu ziren. Menorcan, berriz, 3 hegaldi desbideratu eta 7 bertan behera geratu ziren.
2023/08/27 - 22:23
Hainbat zauritu, erreskateak eta itsasontzien talkak Mediterraneoa astintzen ari den denboraleagatik
Euri eta haize denborale bortitzak ehunka gorabehera sortu ditu Balearretan, Katalunian eta Valentziako Erkidegoan. Iragarpenen arabera, eguraldi txarrak jarraituko du datozen orduetan.
2023/08/27 - 22:21
Ekaitz bortitzek gogor astindu dituzte Balearrak
Haize ufadek 122 kilometro orduko abiadura hartu dute eta 60 litro ur bota du metro koadroko ordu batean, Mallorka eta Menorkako zenbait herritan. 120 hegaldi atzeratu edo bertan behera utzi dituzte ekaitzagatik, eta 4.300 lagun argindarrik gabe daude.
2023/08/21 - 18:56
Lodosako gazte bat hil da Formentera uhartean gertatutako trafiko-istripu batean
Astelehen goizaldean izan da istripua, bi autok aurrez aurre elkar jo dutenean. Ondorioz, Nafarroako gaztea hil da eta beste bi lagun zauritu dira.
2023/07/16 - 19:30
Espetxe zigorra ezarri diete 18 urteko neska bat taldean bortxatzeagatik atxilotutako turista alemaniarrei
Playa de Palmako hotel batean biktima sexu harremanak izatera behartu izana egozten zaie. Sei atxilotuetatik bosti ezarri diete zigorra.
2023/07/15 - 15:20
Mallorcan emakume bat bortxatzeagatik atxilotutako sei turistak epailearen esku utzi dituzte
Ostegun goizaldean, Polizia Nazionalak 21 eta 23 urte arteko sei gizon alemaniar atxilotu zituen Palman, sexu eraso delitu bat egotzita.
2023/07/14 - 17:04
Sei gizon atxilotu dituzte Mallorcan talde bortxaketagatik
Atxilotuak Alemaniako sei gazte turista dira eta larunbatean pasako dira epailearen aurrera.
2023/05/29 - 09:16
PPk irabazi ditu udal hauteskundeak Estatuan, eta autonomia gehienetan gobernatu ahalko du
PSOE Gaztela-Mantxan eta Asturiasen nagusitu da berriro, baina Kanarietan eta Extremaduran lehen indarra izan bada ere, eskuinaren batuketak agindu ahalko du.
2023/01/13 - 22:04
Irene Larrañaga argazkilari eta kazetari azpeitiarrak 'Insuladas' erakusketa zabaldu du Donostiako Aquariumean
Bidaia bat proposatzen du itsasoz Formenterako irlara. Uharteko bakardadean bizitzea bilatu eta aukeratu duten emakumeak dira protagonistak.
2022/09/17 - 13:42
Itsas-tragarroi ikusgarriak harrapatu ditu erabiltzaile batek Mallorcako kostalde parean
Inbutu formako haize-zurrunbilo bat sortzean datza. Meteorologia-fenomeno horrek hodeiak itsasoarekin lotzen ditu. @cualify Twitter erabiltzailearen bideoa.
2021/12/24 - 16:37
Hauek dira 17 autonomiek Gabonetarako hartu dituzten neurriak
Euskadi eta Nafarroa mugakide diren erkidegoekin aztertzen ari dira murrizketa komunak ezartzeko aukera. Kataluniak etxeratze-agindua ezarri du, eta Madrilek eta Gaztela-Mantxak ez dute murrizketa berezirik ezarri.
2021/12/05 - 14:55
Llotja de Marreko adierazpenaren sinatzaileek salatu dute eskubideak urratzeko tresna dela Konstituzioa
Alderdi horien arabera, Konstituzioaren izenean "gure herrien borondate demokratikoaren garapenari bide ematea eragozten da" eta "helburutzat hura duen edozein ariketa demokratiko kriminalizatu eta zigortu egiten da".