Balmaseda
2024/07/30 - 23:05
Astelehenean Karrantzan desagertutako 59 urteko mendizalearen gorpua aurkitu dute
18:00ak pasata, Larrialdi Zerbitzuek mendizalearen gorpua topatu dute. Ertzaintzaren helikoptero batek gorpua ikusi eta zegoen tokitik atera du.
2024/04/27 - 14:16
Hamar bat edukiontzi erre dituzte Balmasedan
Edukiontzi horietako baten ondoan aparkatuta zegoen auto bat ere kiskali da. Momentuz ez dakite nork edo nortzuek piztu dituzten suteak. Udal alderdiek aho batez gaitzetsi dituzte gertakariak.
2024/03/29 - 13:55
Aurten ere antzeztu dute Pasio Biziduna Balmasedan
Herritarrek Jesu Kristoren nekaldiaren eta heriotzaren antzezpen leiala eta dramatikoa egiten dute urtero, eta milaka ikusle biltzen dira bertan.
2024/03/28 - 22:25
Euriak aldaketa ugari eragin ditu Euskal Herriko hainbat prozesiotan
Eguraldi txarraren ondorioz, Bilboko prozesio ezagunenetako baten ibilbidea murriztu behar izan dute, Afari Santuarena. Balmasedan, Pausuen Prozesioa bertan behera utzi behar izan dute. Seguran, ordea, nazaretarren prozesioa egin ahal izan dute.
2024/03/05 - 15:37
''Kameratik orratzera'': Eulalia Abaituak jasotako jantziak, fotogramatik oihalera
Bilboko Euskal Museoak ekoitzitako erakusketa La Encartada Fabrika-Museora iritsi da, Balmasedara. Eulalia Abaituaren argazki funtsetik abiatuta, XIX. eta XX. mendeen arteko Bizkaiko emakumezkoen janzkera erakusten du, hainbat piezaren bidez.
2024/01/07 - 21:04
Zalla eta Balmaseda arteko zirkulazioa eten dute, zuhaitz batek trenbidea oztopatzen duelako
Bilbotik zetorren 17:36ko trenak zuhaitz bat jo du Zallako geltokia igaro ondoren, eta gelditu egin behar izan du. Renfek autobus bidezko garraio alternatiboa jarri du, bidaiarien mugikortasuna bermatzeko.
2023/12/26 - 14:37
Balmasedako etxebizitza eraikin batean gertatutako sutea zirkuitulabur batek eragin omen zuen
Alkateak aurreratu du "luze" joko dutela eraikina birgaitzeko lanek, "sei-zortzi hilabete edo beharbada urtebete beharko dute, horretarako".
2023/12/24 - 12:43
Estatuko txokolate dastatzaile bakarra bilbotarra da, eta orain bere txokolatea egiten du Kaitxo markarekin
Munduko hainbat lurraldetatik ekarritako kakaoa erabiltzen du Raquel Gonzalezek. Enpresa txikia da Kaitxo, Balmasedan dago kokatuta, eta handik mundu zabalera bidaiatzen dute Raquelek egindako txokolate tabletek.
2023/12/23 - 17:35
Balmasedan kiskalitako eraikineko bizilagunak ezingo dira "luzaro" etxera itzuli
Gaur sartu ahal izan dira gauzarik beharrezkoenak biltzera, baina ezin izango dira beren etxeetara itzuli denbora batez. Alfonso San Vicente alkateak azpimarratu du ez dituztela bizilagunak bazter utziko eta Udalak "behar duten guztian lagunduko" diela.
2023/12/23 - 13:51
Balmasedako eraikin bateko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, teilatuak su hartu ondoren
Bizilagunak ezingo dira etxera itzuli datozen egunetan, teilatua erabat hondoratuta geratu baita.
2023/12/22 - 23:59
Sutea piztu da Balmasedako lau solairuko eraikin batean
Balmasedako (Bizkaia) San Severino plazan dagoen lau solairuko eraikin bateko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte ostiral gauean, eraikinaren teilatuak su hartu ostean. Sua 21:10 aldera piztu da.
2023/11/28 - 11:37
Bizkaiko patata tortillarik onena Balmasedan prestatzen dute
Balmasedako Teike jatetxeak irabazi du II. Bizkaiko Tortilla Kopa. Guztira, lurraldeko 64 ostalaritza-establezimenduk parte hartu dute lehiaketan, baina 4 bakarrik iritsi dira San Mamesen ospatutako finalera.
2023/10/23 - 14:34
Urtebete, Balmasedan eta Zallan 441 hektarea erre zituen sutea izan zela
Indar handiko sutea izan zen, haize-bolada gogorren eta landarediaren lehortasunaren ondorioz. Linea elektrikoen gainean adar bat erori izanak eragin omen zuen sutea.
2023/06/19 - 11:07
Ekaitz bortitzak izan dira Zallan eta Balmasedan, besteak beste
Euskal Herriko hainbat tokitan arratsaldean izan diren zaparrada trumoitsuek 5,3 litro metro karratuko utzi dituzte hamar minutuan Zallan, eta 6,5 litro metro karratuko 20 minutuan Balmasedan.
2023/06/12 - 22:38
Ekaitz handiak lehertu dira Bizkaiko Balmasedan, eta Araban, Espejon eta Bergüendan
Azken herri txiki horretan hiru bider izan dituzte uholdeak azken hilabetean. Azken aldiz, joan den asteburuan bertan.
2023/06/10 - 21:50
Daniel Lismore artista londrestarra Balmasedako La Encartada Moda jaialdian izan da
Londresetik iritsitako artista ikusgarri horrek bere gorputza erabiltzen du bere artea islatzeko. Erakusketak egin ditu mundu osoan, eta aldaketa klimatikoaren aurkako ekintzailea ere da.
2023/04/17 - 13:19
Lau pertsona atxilotu dituzte Bizkaian haur pornografia edukitzeagatik eta trukatzeagatik
Atxilotuetako batek 10.000 artxibo pedofilo baino gehiago zituen. Atxilotuak aske daude, epaiketaren zain.
2023/04/07 - 22:24
Ostiral santua, prozesioen eta tradizio handiko ikuskizunen eguna
Asko eta asko erlijiotik haratago doazenen arreta pizten dutenak, gainera. Balmasedako pasio bizia da, akaso, ezagunena, baina tradizioan eta eragiten duen ikusminean ez da atzean geratzen Durangokoa.
2023/04/07 - 14:52
Jendetza bildu du Balmasedako Pasio Bizidunak
Balmaseda bere ohiko Pasio Biziduna ospatzen ari da atzo eta gaur. Ostiral Santuko Gurutze Bidearen antzezpena da ezagunena eta jende gehien biltzen duena.
2023/03/29 - 22:54
Balmasedako Pasio Bizidunaren entsegua bisitatu dugu
Astebete falta da Aste Santua hasteko, eta Balmasedan azken entseguetan daude, Pasio Biziduna berriz ere antzezteko. Jesus, Ama Birgijina eta Pontzio Pilato ezagutu ditugu.