Barack Obama
2014/03/27 - 21:54
Lehen aldiz izan dira aurrez aurre Obama eta Aita Santua
Vatikanoan izan da Estatu Batuetako presidentearen eta Frantziskoren arteko bilera. Bertan, Aita Santuak bizitzaren aldeko aldarrikapena egin du.
2014/03/27 - 10:11
Obamak Frantzisko aita santuari: 'Zoragarria da zu ezagutzea'
Frantzisko aita santuak eta Barack Obamak izandako bileran migrazio-erreformaz eta bizitzaren defentsaz hitz egin dute. besteak beste.
2014/03/26 - 16:03
Obama Bruselan, Ukraina eta merkataritza aztertzeko
Barack Obamak eta Europar Batasuneko ordezkariek une honetan duten bileran, europarrek gas amerikarra eskatuko diote, Errusiarekin duten menpekotasuna murrizteko.
2014/03/26 - 10:23
Aita Santua eta Obama lehen aldiz bilduko dira bihar Vatikanoan
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak bigarren aldiz bisitatuko du Vatikanoa, Europan zehar egingo duen bidaia ofizialaren baitan. Herbehereetan eta Belgikan ere izango da Obama.
2014/03/20 - 18:52
Errusiako buruzagien aurkako zigor berriak iragarri ditu Obamak
Zerrenda berrian 20 pertsona azaltzen dira, horietako batzuk Vladimir Putin Errusiako presidentearen adiskideak dira. Bestalde, AEBetako bederatzi politikariri zigorrak ezarriko dizkie Kremlinak.
2014/03/18 - 14:25
Putin: 'Krimea errusiarra izan da eta izaten jarraituko du'
Ukrainako militar bat hil da Krimean, ustez Errusiako soldaduek Ukrainako unitate militarraren aurka jaurtitako tiroen ondorioz. Kievek Krimean dauden militarrei armak erabiltzeko baimena eman die.
2014/03/07 - 09:05
Obamak eta Putinek berriz hitz egin dute, baina ez dute urratsik egin
AEBko presidenteak zigorrak jakinarazi dizkio Putini, eta horrek bi herrialdeen arteko harremanak "ez sakrifikatzea" eskatu du.
2014/03/02 - 11:59
Armada Krimeatik ateratzeko eskatu dio Obamak Putini
Atera ezean, "ondorioak" izan ditzakeela esan dio. Bestalde, Errusiako soldaduek Ukrainako Armadako armak hartu dituzte eta "Krimeako agintari legitimoarekin" bat egiteko eskatu diete ukraniarrei.
2014/02/20 - 00:30
Janukovitxek eta Ukrainako oposizioak su-etena adostu dute
"Egoera baretzeko negoziatzen hasi dira", esan du oposizioko alderdi nagusiaren buruzagiak. Independentzia plazaren aurkako "erasoa bertan behera" geratu dela erantsi du.
2013/10/28 - 18:31
Espainian, hilabeteko epean, 60 milioi dei zelatatu zituen NSAk
Espioitza izan dela konfirmatuko balitz, bi herrialdeen arteko "konfiantza giroa amaituko" litzatekeela esan du Espaniako Gobernuak AEBetako enbaxadorearekin bildu ostean.
2013/10/26 - 20:02
Nazioarteko haserrea baretzea nahi dute Barack Obamak eta John Kerryk
Edward Snowdenek filtratutako dokumentu sekretuek Washingtonen kanpo politika arriskuan jarri dezakete. Bestalde, espioitzaren aurrean aliantza bat osatu nahi du Angela Merkelek.
2013/10/24 - 13:52
Berlin eta AEB elkartuko dira, ustez Merkeli egindako espioitzagatik
Sekretu ofizialei buruzko Alemaniako Parlamentuko Batzordeak, inteligentzia zerbitzuen lana kontrolatzeaz arduratzen denak, ezohiko bilera egingo du arratsaldean.
2013/09/24 - 23:02
Siria hizpide, Nazio Batuetako Bilera Nagusian
Siria izango da Nazioa Batuetako gai garrantzitsuenetakoa, baina Iranek ere protagonismo handia hartu du. Zurrumurruek diote, Presidente berria Obamari bostekoa ematen agertu daitekeela.
2013/09/15 - 20:04
NATOk txalotu egin du Sirian irtenbide politikoari emandako bultzada
Halaber, Damaskori akordioaren erabateko betebeharra eskatu dio. Barack Obamak, berriz, ez-entzun egin die Siriari buruzko bere jarrera aldaketa dela eta etorri zaizkion kritikei.
2013/09/11 - 11:15
Siriari erantzutea ezinbestekoa dela esan du Obamak
Diplomaziari aukera emateko prest agertu da Estatu Batuetako presidentea, baina erasoa baztertu gabe.
2013/09/09 - 12:25
Aste erabakigarria AEBetan, Siriaren kontrako erasoa onartzeko
Errepublikanoen eta demokraten zalantzak uxatzeko eginahalak egingo ditu Obamak, hainbat telebista katetan elkarrizketak eskainiz. Al Asadek, bestalde, gas sarina erabili izana ukatu du CBS katean.
2013/09/09 - 11:15
Obamak eraso militarrerako babes bila jarraitzen du
Obamak hainbat telebista agerraldi egingo ditu gaur eta bihar herritarrei zuzenduko zaie.
2013/09/05 - 12:04
Siriako gatazka: Obama Suediaren babes bila joan da
AEBetan aurrera doa Siriaren aurkako erasoari argi berdea emango liokeen eztabaida. Obama presidenteak, Errusiara bidean, nazioartearen babes bila dihardu.
2013/09/01 - 10:10
Obamak Kongresuaren baimena eskatuko du Siriari eraso egin baino lehen
AEBetako presidenteak Sirian ekintza militarra gauzatzeko erabakia iragarri du, Bachar Al Asaden erregimena Damasko inguruan izandako eraso kimikoaren erantzule izan zela frogatutzat eman ostean.
2013/08/31 - 15:18
'Bakearen Nobel sariduna den heinean pentsa dezala biktimengan'
Barack Obama AEBetako presidenteak eraso kimikoa ez dela erantzunik gabe geratuko berretsi du, eta oraindik erabakirik hartu ez duen arren, ekintza militar "mugatua" abiatzea aztertzen ari da.