NATOk txalotu egin du Sirian irtenbide politikoari emandako bultzada
Siriako gatazkari buruzko akordioa erdietsi zuten AEBek eta Errusiak atzo Genevan: arma kimikoak desegitea eta bide militarra erabiltzeari uko egitea adostu dute bi aldeek. Hala, armen desegitea noiz eta nola egingo den adostu dute.
NATOk, gaur, txalotu egin du bide politikoa gailendu izana eta eskaera zehatza egin dio Damaskori, akordioa bere horretan bete dezala, amarrurik gabe.
Barack Obama
Barack Obamak, berriz, ez-entzun egin die Siriari buruzko bere jarrera aldaketa dela eta etorri zaizkion kritikei. ABC telebista katean, This Week saioan emandako elkarrizketan, kritika horiek errefusatu ditu. "Azken asteotan hartutako erabakiei esker, akordio batera iritsi gara eta bide politikoa gailendu da" esan du presidenteak.
Akordioa
Jon Kerry AEBetako Estatu idazkariak eta Segei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak eman zuten jakitera akordioa, prentsaren aurrean.
"Arma kimiko guztien suntsiketa 2014ko lehen seihilekorako burutu beharko da", prozesu guztia zehazten duen eta Arma Kimikoen Debekurako Organizazioari zuzenduta dagoen agirian agertzen denez.
Akordioan jaso dutenaren arabera, astebeteko epean, Siriak dituen arma kimiko guztiei buruzko informazio zehatza jakinarazi beharko du. Armen desegitea baieztatuko duten nazioarteko begiraleak, beranduenez, azaroan joan beharko dute Siriara. 2014ko erdialderako arma kimiko guztiak deseginda egon beharko lukete.
Washingtonek eta Moskuk adostutakoaren arabera, Siriako erregimenak Arma Kimikoak Debekatzeko Itunak ezartzen dituen epeak baino epe txikiagoak izango dute arma kimikook suntsitzeko.
Kerryk aurreratu zuenez, Siriako armadak adostutakoa beteko ez balu, 'zigorra' jasoko luke, betiere, NBEko Segurtasun Batzordearekin adostutako "zigorra". Kerryren hitzetan, armak desegin ezean, eraso militarraren aukera ez lukete baztertuko, Nazio Batuen Gutuneko 7. Artikuluan jasota dagoenari eutsita.
"Dena dela, pausu guztiek NBEko Segurtasun Batzordearen oniritzia" beharko lukete, gaineratu zuen ministro errusiarrak. Lavrovek aurreratu zuenez, Siriako bake konferentzia egiteaz ere hitz egin zuten bi aldeek. Urrian izango litzateke, seguruenera, konferentzia hori.
Zure interesekoa izan daiteke
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.