Barakaldo
2023/05/19 - 08:59
EAJk handitu egingo luke PSE-EErekiko aldea Barakaldon
Alderdi jeltzaleak hazkundea izango luke bototan eta zinegotzi kopuruan, eta sozialistek behera egingo lukete.
2023/05/18 - 14:58
Salestarrak prest daude pederastiaren biktima izan den ikasle ohi baten tratamendu psikologikoa ordaintzeko
Dagoeneko hilda dagoen apaiz baten eskutik abusuak jasan zituen Barakaldoko ikastetxeko ikasle ohi batek, 80ko hamarkadan, eta 60.000 euro eskatu ditu 1992tik jasotako tratamenduengatik.
2023/05/18 - 13:25
Osakidetza, 40 urte herritarrei kalitatezko osasun-zerbitzua bermatzeko konpromisoarekin
Eusko Legebiltzarrak, Beveridge eredua hartu zuen oinarri, herritarrei "osasun-arreta integrala" eskaintzeko asmoz. Osakidetzaren jatorri semantikoa aztertuta, bi ideia elkartzen ditu: osasuna eta elkartasuna.
2023/05/16 - 10:19
Amaitu dira auto ilarak A-8an, Barakaldon bi ibilgailuk istripua izan ondoren
Ezbeharraren ondorioz, lau erreietako hiru itxi dituzte eta auto ilara luzeak sortu dira goizeko lehen orduan. Gainera, pertsona bat zauritu da eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
2023/05/08 - 13:57
Martxan da berriro Metro Bilbaoren zerbitzua Gurutzeta eta Sestao artean
Gaur goizean tarte horretan zerbitzua eten ostean, trenak atzerapenik gabe eta normaltasunez ari dira orain linea guztietan.
2023/05/06 - 13:29
14.700 pertsonak egin dituzte euskara maila egiaztatzeko HABEren azterketak
Probak ostegunean hasi ziren, aldi berean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Izena eman duten gehienak Barakaldoko BECen bildu dira, 7.894 guztira.
2023/04/29 - 22:51
"Eskukatu" ikuskizuna estreinatu dute Barakaldo Antzokian Dantzertiko laugarren mailako ikasleek
Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira, Dantzerti eskolako laugarren mailako ikasleek "Eskukatu" ikuskizuna taularatu dute Barakaldo Antzokian. Ikasleen formakuntzaren barruan ezinbesteko ariketa da ikuskizun bat hutsetik sortzen ikastea, eta sei hilabetez lanean aritu ondoren, hauxe da emaitza.
2023/04/13 - 12:05
Barakaldoko adinekoen zentro bateko langile bat atxilotu dute egoiliar baten etxean lapurreta egitea egotzita
Ertzaintzak ikerketa abiatu du beste lapurreta batzuekin lotura izan dezakeelakoan.
2023/04/07 - 15:39
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, gidabaimenik gabe eta alkoholaren eraginpean gidatzeagatik
29 urteko gizonak baimendutako alkohol tasa laukoiztu du, eta lehendik gidabaimena kendua zioten.
2023/04/01 - 18:26
ZEID FEST jaialdiak dantzan jarri du BEC, bigarrenez
Pello Reparazen (Zetak) ekimenez, iaz egin zen aurreneko 'Zein ederra izango den' jaialdia eta arrakastari eutsita, aurten ere musikaz bete da BEC. Hogeitik gora musika talde, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, eta euskal trabestien umorea oholtzan, goizetik hasi eta goizaldeko ordu txikiak arte.
2023/03/30 - 23:20
Barakaldo eta Erandio arteko zubi mugikorra “All Iron Zubia” deituko da
Izenak gogora ekartzen ditu XIX. mendearen bigarren erdiko industria enpresak. Zubiak 1855ean Barakaldon lehen instalazio siderurgikoak izan zuen lekua hartuko du.
2023/03/28 - 09:26
EAJk eta EH Bilduk zinegotzi bana gehiago lortuko lituzkete Barakaldon
Jeltzaleek 12 ordezkari izango lituzkete Udalean, eta, EH Bilduk, 4. PSE-EEk gaur egungo 8 zinegotziak mantenduko lituzke, eta Elkarrekinek erdira jaitsiko luke ordezkaritza.
2023/03/27 - 13:02
Begoña Pedrosa, Hezkuntza sailburuordea: "Osasun mentala sustatzeko espazio naturalak dira ikastetxeak"
Hezkuntza eremuan suizidio jokabidea hautemateko, esku hartzeko eta prebenitzeko prestakuntza jasoko du Barakaldoko BECek gaurtik ostiralera bitartean, Hezkuntza Sailak antolatuta. 1.800 irakasle eta ikastetxeetako ordezkari bertaratuko dira, "egoera zaurgarrian daudenak" identifikatzen ikasteko.
2023/03/18 - 09:37
Epaiketa telematikoak: Nolakoak dira eta non egiten dira?
Barakaldoko lehen auzialdiko epaitegiek 115 epaiketa telematiko egin dituzte 10 hilabetean. Susana Leston Barakaldoko epaile dekanoaren arabera, EAEko Justizian proiektu aitzindaria da, eta epaitegien karga arindu eta alferrikako joan-etorriak ere saihestuko ditu.
2023/03/18 - 08:00
Epaiketa telematikoa, etorkizun handiko aukera
Susana Leston izan zen EAEn epaiketa telematikoa egin zuen lehenengotariko epailea. Aukera honi esker, profesionalek epaitegietako jardunak egin ditzakete bertan fisikoki egon gabe. Joan-etorrietan denbora eta gastuak aurrezten dituzte.
2023/03/16 - 11:44
Bi gizon espetxeratu dituzte, Barakaldon mutil bati sexu erasoa eta lapurreta egitea egotzita
Sexu erasoa martxoaren 9an gertatu zen Barakaldoko etxebizitza batean. Gainera, sakelako telefonoa lapurtu zioten.
2023/03/14 - 13:09
Horrela askatu zituzten Bizkaian sexu-esplotazioaren biktima ziren 13 emakume
Erakunde kriminalak Hego Amerikako herrialdeetan erakartzen zituen emakumeak, beren jatorrizko herrialdeetan bizi zuten pobrezia-egoera aprobetxatuz, eta bizi-baldintza eta lan-baldintza oparoak eskaintzen zizkieten.
2023/03/10 - 21:38
Gizon batek sexu-erasoa salatu du Barakaldon
Biktimak salatu duenez, bi gizonek sexu-erasoa egin zioten ostegunean etxe baten barruan. Ertzaintzak ikerketa abiatu duela baieztatu du.
2023/03/04 - 12:46
Barakaldon egindako hainbat sexu erasoren egilea espetxeratu dute
Abenduaren 9an ere atxilotu zuten, egun batzuk lehenago herri horretan sexu askatasunaren aurkako delitu bat egiteagatik. Orduan ere, eginbideak ireki zizkioten, Barakaldon izandako beste lau erasorengatik ikertu baitzuten.
2023/02/24 - 11:50
Epaileak aske utzi du Gurutzetako Ospitalean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita atxilotutako gizona
Atxilotua Psikiatrian ingresatuta dagoen gaztea da, eta sexu askatasunaren kontrako delitua leporatu diote. Epaileak libre utzi arren, Ertzaintzak ikerketa zabalik du gertaturikoa argitzeko.