Mancisidor hautatu dute ararteko, EAJ, PSE-EE eta PPren babesarekin, eta EH Bilduren oposizioarekin
Haren aurrekoak, Manuel Lezertuak, ekainaren 19an formalizatu zuen karguari uko egin ziola, eta, harrezkero, Ines Ibañez de Maeztu izan da jarduneko arartekoa.
Mikel Mancisidor legelaria ararteko hautatu du Eusko Legebiltzarrak ostegun honetan, EAJ, PSE-EE eta PPren botoekin eta EH Bilduren kontrako botoekin. Azken horrek arartekoa baztertu du euskara ez duelako menperatzen eta politikoki "neutrala" ez dela iritzita.
Mikel Mancisidor legelari bilbotarra Zuzenbidean lizentziatua da (Deustuko Unibertsitatea) eta Nazioarteko Harremanetan doktorea, Genevako Diplomazia Eskolan.
10 urtez (2004-2014) Euskal Herriko UNESCO Etxearen zuzendaria izan zen. Haren ibilbide profesionala giza eskubideen defentsarekin eta gobernantza demokratikoarekin lotuta egon da, eta ibilbide zabala du nazioartean.
Haren aurrekoak, Manuel Lezertuak, ekainaren 19an formalizatu zuen karguari uko egin ziola, eta, harrezkero, Ines Ibañez de Maeztu izan da jarduneko arartekoa.