Barakaldo
2023/02/23 - 11:02
Gurutzetako Ospitaleko paziente bat atxilotu dute, sexu erasoa egotzita
Atxilotua Psikiatrian ingresatuta dagoen gaztea da, eta biktima ere zentroan ingresatuta omen dago.
2023/02/22 - 19:34
ITP Aerok I+G zentro bat eraikiko du Zamudion, espezializazio handiko 120 lanposturekin
Aurreikuspenen arabera, 2024ko bigarren seihilekoan egongo da martxan. Gainera, 10 milioi euro inbertituko ditu Barakaldon eta Sestaon dituen lantegiak hobetzen jarraitzeko.
2023/02/21 - 18:03
Haurrak txertatzearen itxurak egiten zituen Santurtziko erizainaren aurkako salaketa jarri dute
Familien abokatuaren esanetan, bi helburu ditu ekintza honek: erizainak lan egiteari utzi diezaiola eta Osakidetzak ardura bere gain har dezala.
2023/02/12 - 16:51
Gau historikoa euskal zinemarentzat Goya Sarietan
Alauda Ruiz de Azua barakaldarraren Cinco Lobitosek 3 sari potolo eskuratu zituen, tartean zuzendari berri onenarena. Telmo Iruretak lortu zuen sariak ere oso une hunkigarria sortu zuen galan.
2023/02/12 - 11:12
Alauda Ruiz de Azua: 'Eskerrik asko nire familiari kultura maitatzen erakusteagatik''
Alauda Ruiz de Azua Barakaldoko zinegileak zuzendari gazte onenaren saria jaso du bere lehen lan luzeagatik, Cinco lobitos-engatik. EITBk parte hartu zuen ekoizpen horretan, eta Laia Costa protagonista (emakumezko aktore onena) eta Susi Sanchez (bigarren mailako aktore onena) ere sartiu dituzte.
2023/02/09 - 17:42
Arma zuriak oker erabiltzeagatik ezartzen diren zigorrak gogortzea adostu dute Jaurlaritzak eta udalek
Gaur sartuko da indarrean araudi berria. Besteak beste, isunen zenbatekoak handituko dira. 2022an, Ertzaintzak eta udaltzaingoek 968 salaketa jarri zituzten baimendu gabeko egoeretan arma zuriak eramateagatik.
2023/02/09 - 17:15
Hauek dira arma zuriak oker erabiltzeagatik EAEn zorroztu dituzten isunak
Honelakoak dira gaur bertan indarrean sartu diren igoerak.
2023/02/01 - 23:27
Joan den asteburuan Barakaldon izandako eraso homofobo bat salatu dute
Udalak dagoeneko erasoa gaitzetsi du. Gainera, LGTBIQ+ bandera jarriko da udaletxeko balkoian, eta elkarretaratzea deitu dute ostegunerako 18:00etan, Herriko Plazan.
2023/01/30 - 14:11
Auto pilaketak sortu dira A-8 errepidean, Barakaldo parean, bi autok talka egin ostean
Bi errei itxi dituzte istripuaren ondorioz, eta horrek trafiko mardula eragin du puntu horretan. Bestalde, desegin dira gaur goizean N-121 eta AP-8 errepideei eragiten zieten ilarak, Irun aldean.
2023/01/26 - 12:23
Salgai daude urrian Ura Bere Bidean kontzertua ikusteko sarrerak
Doctor Deseo, Delirium Tremens, Sorotan Bele, Gozategi, Zea Mays, Kalakan, Rozalen, Bulego eta Olatz Salvador arituko dira, besteak beste, urriaren 28an BECen Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak lagunduta.
2023/01/23 - 08:09
Gurutzetako aldagunea handitzeko obrek trafikoari eta oinezkoei eragingo diete gaur eta bihar, gauez
Tamaina handiko pieza bat jartzeko, bide eta errei batzuk itxi beharko dira inguruan, eta zirkulazioari hainbat norabidetan eragingo dio.
2023/01/22 - 17:24
Adin txikiko talde bat erreskatatu dute mendian, Zubitxo inguruan, Barakaldon
15 eta 18 urte bitarteko 4 edo 5 bat gaztek osatutako taldeak 15:00ak aldera jakinarazi du galduta zeudela. Bizkaiko suhiltzaileek aurkitu dituzte.
2023/01/12 - 20:50
Barakaldok, EAJren eta EH Bilduren botoekin, euskararekin lotutako epaiaren gaineko haserrea adierazi du
EAJk eta EH Bilduk babestuta, Udalak "kezka eta haserrea" agertu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren harira; izan ere, kultura zerbitzuetako kudeaketaz arduratzen den azpikontratatutako enpresa bati euskarazko hizkuntza profila eskatzea baliogabetu zuen.
2023/01/11 - 13:11
BECek 135 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuen EAEko BPGan, 2022an
232 ekitaldi egin zituzten bertan, eta 2.664 lanpostu sortu. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek 17,2 milioi euro bildu zituzten ekitaldi horiei esker.
2023/01/10 - 21:51
Zer ingurumen bereizgarri mota daude eta zein dagokit erabiltzea?
Hirietan isurketa baxuko eremuak zehazteke dauden honetan (2023 amaitu aurretik ezarri beharko dira), ibilgailuetan pegatina edo etiketa bereizgarriak ipintzen hasiak dira asko.
2023/01/09 - 15:52
50.000 biztanletik gorako hirietan urte amaierarako zehaztu beharko dituzte emisio gutxiko guneak
Emisio gutxiko eremuak zehazteko epeak aurrera egiten du, eta, momentuz, euskal udalerrietan ez daude erabakita. Hori bai, erabiltzaile asko zuhurtziaren zuhurtziaz hasi dira ibilgailuetarako pegatinak eskuratzen.
2023/01/07 - 15:54
Hiru auto kiskali dira Barakaldon, zaborrontzi batzuetan piztutako sute batengatik
Batzar Nagusiak kaleko 11. zenbakiko etxebizitzaren fatxada eta gertuko hainbat lokal kaltetu dira kearen eta sutearen ondorioz.
2023/01/04 - 20:32
Elkarretaratzea Barakaldon, Urteberriko eraso matxista gaitzesteko
Udaltzaingoak 28 urteko gazte bat atxilotu zuen gertakariekin zerikusia duelakoan. Emakume bati sexu-erasoa egitea, ukituak egitea eta, ondoren, mugikorra eta soinean zeraman kate bat indarrez lapurtzea leporatu diote.
2023/01/04 - 15:15
Trantsizioko eta demokraziako lehen urteetako protagonista izan zen Nicolas Redondo Urbieta
Barakaldon jaio zen PSOEri eta UGT sindikatuari lotutako familia batean. 18 urterekin bide horri jarraitu zion eta bietan afiliatu zen. Diktadurak iraun zuen bitartean 14 aldiz kartzelaratu zuten jarduera politiko eta sindikalagatik.
2023/01/03 - 15:45
Barakaldoko Udalak ez dio helegiterik jarriko azpikontratatutako langileen euskara eskakizunen epaiari
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren arabera, ezin zaie euskara eskakizun bera eskatu langile publikoei eta azpikontratatutako enpresa pribatu bateko langileei.