Barakaldo
2024/10/11 - 14:42
Bikote bat atxilotu dute Barakaldon, garbitzaile gisa kontratatutako emakume bat sexualki esplotatzea egotzita
Biktima 21 egunez izan zuten Bizkaiko udalerriko etxebizitza batean atxikita. Tarte horretan, bezeroekin babesik gabeko sexu harremanak izatera eta drogak hartzera behartu zuten.
2024/10/10 - 18:19
Espetxera Barakaldoko tiroketagatik atxilotutako seigarren pertsona, ospitaleko alta jaso ondoren
Atxilotua Basurtuko Ospitalera eraman zuten istiluetan min hartu ostean eta, asteazkenean ospitaletik irten ondoren, Barakaldoko guardiako epaitegiaren esku utzi dute, eta hark espetxeratzeko agindua eman du.
2024/10/03 - 19:27
Barakaldok kamerak jarri ditu Zubiletan eta Cadaguan, asteburuan Burtzeñan izandako liskar larrien ondoren
Udalak azaldu duenez, matrikula-irakurgailuak dituzten bideozaintza-sistemak dira, eta istilu berriak "prebenitzea" eta auzokoen segurtasuna hobetzea dute helburu.
2024/10/02 - 22:33
Espetxera bidali dituzte Barakaldoko tiroketarekin lotuta atxilotutako lagunetatik bost
Seigarren atxilotua aske utzi dute, deklaratu ostean. Zazpigarrena, berriz, erietxean ingresatuta dago, atxilotuta, eta ez da epailearen aurretik pasa.
2024/10/01 - 15:47
Barakaldoko tiroketari buruzko ikerketa zabalik dago eta zazpi atxilotuek Ertzaintzaren esku jarraitzen dute
Ertzaintzak guztira zazpi pertsona —30 eta 58 urte bitarteko bost gizon eta bi emakume— atxilotu ditu Barakaldoko tiroketan nahastuta daudelakoan, eta hurrengo orduetan eramango dituzte epailearen aurrera. Atxilotuen etxebizitzetan arma ugari atzeman ditu Ertzaintzak.
2024/10/01 - 09:42
Albiste izango dira: Israelek Libano inbaditu du, oinarrizko elikagaien BEZa bueltan eta Barakaldoko tiroketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/30 - 23:41
Ertzaintzak zazpi pertsona atxilotu ditu, Barakaldoko tiroketarekin zerikusia dutelakoan
Atxilotuen etxebizitzak ere miatu dituzte. Gainera, zortzigarren pertsona bat atxilotu dute agintaritzari desobeditzeagatik, baina ondoren askatu dute. Tentsioa handia da Burtzeña auzoan, hildako bat eta bi zauritu eragin zituen tiroketaren ondoren.
2024/09/30 - 22:06
Ertzaintzak Barakaldoko tiroketan atxilotutako zazpi lagunen etxebizitzak miatu ditu
Miaketak gaur arratsaldean egin dituzte, Burtzeña auzoan. Ertzaintzak hainbat atxilotu bertara eraman ditu. Zazpi atxilotuek, 30 eta 58 urte bitarteko bost gizonek eta emakume batek, ertzain-etxean jarraitzen dute, eta ez dituzte epailearen esku utziko bihar arte, gutxienez.
2024/09/30 - 15:54
Burtzeñan tentsioak gorenean jarraitzen du; Ertzaintzaren ikerketa zabalik dago
Tentsioa handia da oraindik Burtzeñan, Barakaldon, bi familiaren arteko tiroketaren ondoren. Ertzaintzak auzo horretako etxebizitzak miatzen jarraitzen du, banan-banan, eta hesituta jarraitzen du, senide batzuk polizia-hesia hausten saiatu baitira.
2024/09/29 - 22:04
Gizon bat hil da eta bi pertsona zauritu dira Barakaldon izandako tiroketa batean
Zaurituak, adingabe bat tartean, Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Hiru gizon atxilotu dituzte tiroketarekin lotuta.
2024/09/18 - 11:50
Ikuskizuna Euskal Herriko zeruan: superilargiak eta ilargi-eklipse partzialak bat egin dute
Ilargia Lurretik gertu egon denez, ilargi betea ohi baino handiagoa eta distiratsuagoa izan da. Iraileko superilargiarekin batera, 2024ko bigarren ilargi-eklipse partziala ikusi ahal izan dugu, partzialki izan bada ere.
2024/09/13 - 17:31
Oxinorteko "zarata jasanezina" Osasun Sailean salatzea aztertzen ari dira Barakaldoko auzo-elkarteak
Lutxanako bizilagunek elkarretaratzea egin dute ostiral arratsaldean, Oxinorte enpresaren sarreraren aurrean, "zarata handiari premiazko irtenbidea ematea" eta fabrika hirigunetik kanpo eramateko 2022ko akordioa betetzea eskatzeko.
2024/09/12 - 16:26
Blanca Estrella Ruiz hil da, feminismoaren erreferente eta Clara Campoamor Elkarteko presidentea
Barakaldon jaiotako emakumea, indarkeria matxistaren aurkako borrokan eta Bizkaiko emakumeen eskubideen defentsan nabarmendu zen.
2024/09/10 - 23:24
Amaia del Campo: ''Oxinortek emandako azalpenak ez dira guk eskatzen dugun bezain argiak izan''
Barakaldoko alkateak "gardentasuna" eskatu dio enpresari, bai Barakaldoko Udalarekin, bai Lutxanako bizilagunekin, "ez baitute merezi zarata hori hainbeste egunez jasatea".
2024/09/07 - 12:44
Oxinortek ekoizpena eten du astelehenera arte, "zaratak bizilagunak gogait ez ditzan"
AVEQ-KIMIKA enpresa elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, oxigenoa eta nitrogenoa ekoizten dituen sistema etenda egongo da asteburu osoan.
2024/09/06 - 16:53
Lutxanako bizilagunak Oxinortetik datorren txistu etengabearen aurka bildu dira
Lutxanako herritar talde bat Oxinortetik datorren zaratarekin amaitzeko eta enpresa beste leku batera eraman dezaten eskatzeko bildu da eguerdian.
2024/09/05 - 23:15
''Espero dugu datorren asterako egotea konponduta zarata''
Luis Blanco Urgoiti Enpresa Kimikoen Euskal Elkarteko kideak azaldu duenez, "ez da erraza" identifikatzea nondik datorren Lutxana auzoko biztanleak haserre dituen zarata.
2024/09/05 - 20:31
Oxinortek isolamendu neurriak indartu ditu, txistu etengabearen eraginak arintzeko
Barakaldoko lantegiak barkamena eskatu die Lutxanako bizilagunei, bi hodiren trazadura aldatu ondoren sortutako eragozpen akustikoengatik. Isolamendu-lanek ez dute eraginik izango instalazioaren funtzionamendu seguruan, ez eta sortzen duen oxigeno eta nitrogeno sendagarriaren horniduran ere.
2024/09/05 - 09:22
Albiste izango dira: Osasun-itunerako lehen bilera, zarata Lutxanan eta Antzar Eguna Lekeition
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/04 - 22:39
Oxinorte enpresa zarata konpontzen saiatzen ari da, eta hiru gauez gelditu egin dute
18:40an, Lutxana-Barakaldoko herritarrak gogaitzen dituen txistua gelditu da. Enpresak esan duenez, hurrengo hiru egunetan lanak geldituko dituzte arratsaldean eta gauean, “eragozpenak murrizteko”. Goizean berriro entzungo da zarata.