Albiste izango dira: Israelek Libano inbaditu du, oinarrizko elikagaien BEZa bueltan eta Barakaldoko tiroketa
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 1ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Israelek lurreko inbasioa hasi du Libanon: Israelek bart hasi du lurreko erasoa Libanon, eta "gerraren hurrengo faseari" ekin dio. Israelgo Defentsa Indarrek ohar bidez jakinarazi dutenez, "informazio zehatza oinarri, Hezbollahk Libano hegoaldean dituen azpiegitura eta helburu terroristen kontrako lurreko eraso mugatu, lokalizatu eta selektiboak" egingo dituzte.
- Bueltan da oinarrizko elikagaien BEZa: Gaurtik, hainbat elikagairen BEZa ordaintzeari ekin beharko diogu berriz ere. Ogia, esnea, arrautzak, oliba-olioa, lekaleak eta abar garestiago izango dira urte amaiera bitartean, eta are gehiago ordutik aurrera, ohiko mailara iritsi arte. "Super murriztua" deituriko BEZa % 2koa izango da urte amaierara arte, eta pastak eta hazietatik eratorritako olioak % 7,5eko BEZ zerga izango dute urte amaiera arte.
- Barakaldoko tiroketaren ikerketa: Ertzaintza Barakaldoko tiroketa ikertzen ari da eta zazpi pertsona atxilotu ditu —30 eta 58 urte bitarteko bost gizon eta bi emakume— gertaerarekin lotura dutelakoan. Igandean pertsona bat hil eta bi lagun zauritu ziren Barakaldon, bi familiaren arteko liskarrean. Halaber, zortzigarren pertsona bat atxilotu dute agintariei desobeditzea leporatuta, baina dagoeneko aske utzi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".