Bueltan da oinarrizko elikagaien BEZa: Nola eragingo du erosketa-saskian?
Ukrainako gatazkak eragin zuen egoera ekonomiko eta sozialari aurre egiteko, Espainiako Gobernuak 2022tik hartutako neurri-sorten amaiera gero eta gertuago dago. Elikagaien Balio Erantsiaren gaineko Zergak (BEZ), esate baterako, koxka bat egingo du gora astearte honetan, urriaren 1ean, eta 2025. urtea hastearekin batera, goraldi bat izango du, ohiko mailan jarri arte.
Premia larriko elikagaien BEZa ("super murriztua" deiturikoa) % 0 mailan egon da 2023ko urtarriletik; alegia, ez dugu BEZik ordaindu produktu horiek erostean. Baina hori asteartetik aurrera aldatu egingo da, eta, momentuz, % 2 ordainduko dugu. Janarien talde horretan sartzen dira ogia, irina, edozein animaliak sortutako esnea, gazta, arrautzak, lekaleak, laboreak, barazkiak eta frutak.
Oliba-olioa BEZ "super murriztua" duten elikagaien taldean dago joan den uztailaren 1etik, Sanchezen Gobernuak ekainaren 25ean egin zuen Ministroen Kontseiluan hala onartu ostean, "dieta osasungarria egiteko oinarrizko eta funtsezko elikagaia" dela aitortuta.
Ordura arte, oliba-olioak BEZ altuagoa izan ohi zuen: % 10ekoa, egoera normal batean, eta % 5ekoa, zergaren jaitsiera indarrean sartu zenetik. Aurrerantzean, ordea, oinarrizko elikagai gisa hartuko da eta bere BEZak ez du % 4tik gora egingo.
Funtsezkoa dela aitortu duten arren, elikagai mota guztien artean, oliba-olioaren salneurriaren gorakada izan da nabarmenena azken bi urteetan. Estatistiken Institutu Nazionalak (INE) zabaldutako datuen arabera, 2023ko urtarriletik orain arte, hilero, % 20koa baino hazkunde handiagoa izan du prezioaren urtebeteko indizeak eta bereziki aipatzekoak dira 2023ko iraila, urria eta azaroan izandako gorakadak: % 67, % 73,5 eta % 66,7koak, hurrenez hurren.
Pastak eta hazien olioak
Asteartetik aurrera BEZ altuagoa izango duten beste elikagai batzuk pastak eta hazietatik eratorritako olioak dira, ekilore-olioa, esate baterako. Kasu horretan, orain arte % 5eko zerga izan dute eta % 7,5ekoa izango da urte amaiera arte.
BEZaren jaitsiera ekarri zuen neurri sorta 2023ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean. Ukrainako gatazkak eragin zuen prezioen igoera bortitzari aurre egiteko hainbat neurri hartu zituen Espainiako Gobernuak 2022ko udatik aurrera, besteak beste, elektrizitate produktuen zergak merkatzea, garraio publikoan ibiltzeko abonuak edota etxegabetzea debekatzea. Ondoren, hiru hilabeterik behin edo sei hilabeterik behin neurri horiek berrikusten, berriak hartzen edota luzatzen aritu izan da.
Alabaina, Europako Batzordeak neurriak pixkanaka atzera botatzeko agindua eman du, prezioen igoera apaldu dela iritzita. Horren ondorio da BEZ zergaren igoera hau. 2025. urtea hastearekin batera, gainera, gehiago igoko dira, ohiko mailara iritsi arte: "supermurriztua" % 4an ezarriko da, eta pasta eta hazietatik eratorritako olioena, % 10ean.
Hilabeteotan BEZ baxua izateak elikagaien prezioen merkatzea ekarri ez badu ere, salneurrien igoera apaltzea lortu du.
Esate baterako, 2023ko otsailean % 16,6 egin zuen gora elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioen urtebeteko indizeak, INEren arabera. Martxoan, % 16,5 igo zen datua. Ondoren, ordea, hilez hil apaltzen joan da gorakada hori: % 7,4 igoz hasi zuen 2024 urtea eta abuztuan % 2,5ean kokatu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.