SUTEA BARAKALDON
Gorde
Kendu nire zerrendatik

''Leihotik begiratu nuenerako, garrak nire gelaren parean zeuden; etxea txikituta daukat''

20241119104004_barakaldo-sutea_
18:00 - 20:00
''Leihotik begiratu nuenerako, garrak nire gelaren parean zeuden; etxea txikituta daukat''
Sutea piztu da bart Barakaldoko La Torre kaleko 17. zenbakian (Maiatzak 1 etxaldea) etxebizitza eraikin batean, eta lau familiak etxetik kanpo igaro dute gaua eraikinak egituran kalte handiak izan dituelako, Amaia del Campo alkateak azaldu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Aumentan los ataques de lobo en el Valle de Carranza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otsoen erasoak nabarmen ugaritu dira Karrantzan

Karrantzako (Bizkaia) herritarrak oso kezkatuta daude azken asteotan nabarmen ugaritu baitira otsoek inguruan eragindako erasoak. Ildo horretatik, Kantabrian, otso batek, gutxienez, berriki zauritutako asto bat erakusten dituzten irudiak jaso ditu EITBk. Halaber, Karrantzarekin mugan dagoen Ramales de la Victoria udalerrian (Kantabria) otso bat grabatu dute, Ancillo mendian. Animalia horiek kalte handiak eragin dizkiete inguruko abeltzainei aspaldidanik; izan ere, dozenaka ardi, moxal eta zekor hil edo zauritu dituzte han. Aspaldiko gertaerei, azken aste hauetako erasoak gehitu behar zaizkie. Gertaera horiek eztabaida sortu dute animalien aldeko taldeen eta abeltzainen artean, batzuek otsoa espezie mehatxatuen euskal zerrendan gehitzea eskatzen dutelako, besteek eraso horiei aurre egiteko neurri zehatzak eskatzen dituzten bitartean.

Adinekoen egoitza residencia mayores. GFA.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gipuzkoako adinekoen egoitza publikoetako garbitzaileek euskararen hizkuntza-eskakizunik ez dutela behar ebatzi du epaitegi batek

Euskadiko CCOOk ohar batean azaldu duenez, hautagaiek "hamarkadak zeramatzaten egoitzetan lanean, aldi baterako kontratuekin eta lan ordutegiaren barruan euskara ikasteko aukerarik gabe, bitarteko langileak zirelako". Sindikatuarentzat "hizkuntza eta lan eskubideak guztiz bateragarriak dira proportzionaltasun soziolinguistikoak errespetatuz".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X