Baztan
2021/01/31 - 20:56
145 salaketa jarri ditu Foruzaingoak asteburuan, covid arauak urratzeagatik
Besteak beste, Zizur Nagusiko garaje batean botiloia egiten ari ziren 21 gazteri jarri diete salaketa. Baita beste 16ri Lodosan ere.
2021/01/19 - 15:57
Osasunbidea erietxe mugikorra erabiltzen hasi da txertaketarako
Gaur Mugairin izan da kamioia, bertako osasun langileei, etxez etxeko gizarte langileei eta osasun arazo larriak dituztenei txertoa jartzen.
2020/10/23 - 23:04
Baztanen beldur dira jende oldea hurbilduko ote den, ezin baitute Nafarroatik irten
Nafarroatik ezin dira atera nafarrak, baina erkidego barruan mugitzea ez daukate debekatuta, gomendioa etxean geratzea bada ere.
2020/06/29 - 11:37
43 urteko emakume bat zauritu da Nafarroan, autoa iraulita
Istripua 07:39 aldera jazo da, N-121-B errepidean, ibilgailua bidetik atera eta irauli denean. Zauritutako emakumea Iruñeko bizilaguna da, eta Nafarroako Ospitalera eraman dute.
2020/05/25 - 13:28
Gizon bat ikerketapean, Elizondon "enbarazu" egiten zion betizu bat hiltzeagatik
Desagertzeko arriskuan dagoen animalia denez, babes berezia du behi arraza horrek.
2020/03/21 - 11:21
Nafarroako Erizainen Elkargoak laguntza eskatu du mantalak egiteko
Polipropileno oihala eskatu dute, inpermeabilizatutakoa eta ez dagoena (NOVOTEC, NEWTEX, TDT), spray inpermeabilizantea, mantalak banatzeko poltsak eta kaxak, jostunen lana eta garraioa.
2020/02/09 - 10:33
Sute batek kalte handiak eragin ditu Elbeteko etxebizitza batean
Oronozko suhiltzaileak aritu dira lanean sua itzaltzeko. Ez da zauriturik izan.
2020/01/29 - 12:01
Nafarroako Gobernuak aurreratzeak mugatuko ditu N-121-A errepidean
Horrez gain, radar finkoak paratuko dituzte eta kamerak eta adimen artifiziala erabiliz aztertuko dute errepidea, gerora neurriak hartzeko. Oraingoz, baztertu egin dute kamioien zirkulazioa mugatzea.
2020/01/07 - 16:34
Hilbeltza urtarrilaren 20tik 26ra egingo dute, Baztanen
Euskal nobela beltzaren astean parte hartuko dute Fernando Reyk, Begoña del Tesok, Jon Alonsok, Eneko Bidegainek eta Alfontso Gartziandiak, besteak beste.
2020/01/04 - 13:03
Baserri bat kiskali da Arantzan, baina ez da inor zauritu
Eguzkialdea auzoko Ximonenborda baserria erabat suntsituta geratu da. Gainera, bertako bizilagunen senide batek istripua izan du hara joatean.
2019/11/30 - 18:30
Loteria Nazionalaren lehen sariak 600.000 euro utzi ditu Donezteben
12.878 zenbakia izan da larunbat honetako zozketaren irabazlea.
2019/09/22 - 13:22
Pertsona bat hil da eta hiru larri zauritu, Arraitz-Orkinen izandako istripuan
Nafarroako Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, bi autoren artean izan da istripua gaur goizean N-121A errepidearen 26. kilometroan. Hildakoa 39 urteko emakume bilbotar bat da.
2019/09/12 - 22:40
Jon Barberena bertsolari eta idazle baztandarra hil da, 40 urte zituela
Jon Barberena bertsolari eta idazle baztandarra hil da. Goizaldean ondo ezik sentitu eta bat-batean zendu da.
2019/08/27 - 20:55
Baztango Trilogiaren 'Legado en los huesos' filmaren trailerra
‘Legado en los huesos’, bigarren atala, aurtengo abenduaren 5ean iritsiko da zinema aretoetara.
2019/04/16 - 16:03
Jaizkibeleko arroketan desagertutako arrantzale nafar baten bila ari da Ertzaintza
Desagertua 29 urteko mutil baztandarra da. Astelehenean desagertu zen Jaizkibel ingurura arrantza egitera joan zenean (@UvrErtzaintza-ren irudia)
2019/04/08 - 15:08
Baztan eta Nafarroa Garaia zeharkatuko ditu gaur Korrikak
Lapurdi, Gipuzkoa, Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaia zapalduko ditu gaur euskararen aldeko lasterketak.
2019/02/27 - 22:09
Kezko bola batek itoak birikak, nobela beltz baztandarra
Baztan eta hango hizkera ditu ezaugarri Miel A. Elustondoren nobela beltzak: Kezko bola batek itoak birikak. Hilbeltzakoen beka jasota idatzi du.
2019/02/18 - 12:47
Alkurruntz mendian piztu den sutea itzali nahiean ari dira suhiltzaileak
Su teknikoa (kontrasua) erabiltzea beharrezkoa izan dute suhiltzaileek sugarrei aurre egiteko. (@bbffnavarra-ren irudiak)
2019/01/29 - 11:34
Baztango Trilogiaren azken bi pelikulak filmatzen bukatu dute
Hamazortzi hileko lanaren ondoren, amaitutzat eman dituzte ‘Legado en los huesos’ eta ‘Ofrenda a la tormenta’ Dolores Redondoren eleberrietan oinarritutako pelikulak filmatzeko lanak.
2018/12/31 - 10:52
Hilbeltza, euskal nobela beltzaren astea
Aurten, urtarrilaren 14tik 20ra egingo dute Baztango jaialdia. Xabier Olarrak, Edorta Jimenezek eta Itxaro Bordak hartuko dute parte, besteak beste.