Baztan
2014/11/25 - 22:14
Baztandarrak Dolores Redondoren azken nobelaren aurkezpenean
Dolores Redondoren "Ofrenda a la tormenta" nobelaren aurkezpena dela eta, baztandarrak pozik daude idazle honen lanek jende asko erakarri du eta Baztaneko lurrak bisitatzera.
2014/11/21 - 15:07
Dolores Redondoren Baztango trilogia zinemetara helduko da
Abenduaren 2an aurkeztuko dute “Eskaintza ekaitzari”, trilogiaren hirugarren liburua. Gaztelaniazko bertsioa, datorren asteartean argitaratuko dute.
2014/11/06 - 12:19
'Hamabortz, ama bat' lelopean, 2015eko Nafarroa Oinez, Baztanen
Bigarrenez antolatuko du Baztango Ikastolak jaia. Euskara garatzeko programari eutsi eta azpiegiturak hobetzeko erabiliko dute bertan bilduko duten dirua.
2014/07/20 - 16:24
Baztandarren festa handia ospatzen ari dira gaur Elizondon
51. edizioa du aurten Baztandarren Biltzarrak, eta euskara du aldarri nagusia. Baztango 15 herriek musikaz eta dantzaz jantziko dute Elizondo egun osoan.
2014/07/07 - 18:37
Perituak hasi dira kalteak neurtzen Baztanen
Elizondoko Udalak osoko bilkura egingo du, Estatuko gobernuari gunea "hondamendi-eremu" izendatzeko eskatzeko asmoarekin.
2014/07/06 - 20:30
Perituak astelehenean hasiko dira kalteak neurtzen Baztanen
Elizondoko Udalak osoko bilkura egingo du, Estatuko Gobernuari gunea "hondamendi-eremua" izendatzeko eskatzeko asmoarekin; igande honetan beste auzolan bat egin dute herrian.
2014/07/06 - 16:41
Baztanen uholdeek utzitako arrastoa
Garbiketa lanek aste osoan jarraituko dute; izan ere, hainbat puntutan isolatuta jarraitzen dute. Esaterako, Erratzuko zenbait baserritan. Bihar, aseguruen txanda izango da.
2014/07/05 - 16:18
Baztango kalteak zenbatu ostean hasiko dira perituak pasatzen
Ezohiko jazoera izateagatik, Aseguruen Partzuergoak du kalte-ordainak aztertzeko ardura. Lehen hiru orduetan, 50 egiaztagiritik gora jaso dute. Astelehenetik aurrera espero da mugimendurik handiena.
2014/07/04 - 22:42
Baztango Udalak hondamendi eremu izendapena eskatu du
Garbiñe Elizegi alkateak prentsaurreko batean adierazi du bulego bat irekiko dutela kaltetuak artatzeko.
2014/07/04 - 22:36
Erratzun egin du gainez Baztan ibaiak, ekaitzaren ostean
Orain mende bat bezala, baina aldi hartan uholdeek hiru etxe irentsi zituzten, eta elizaren zati bat. Arizkunerako bidean dago kalte handiena, eta ia bi metroko marka paretan gelditu da.
2014/07/04 - 13:24
Baztango alkatea: 'Etxetik ez irteteko deia egin dugu'
Garbiñe Elizegi Baztango alkatearekin hitz egin dugu Faktorian. 'Baztan errekak bat batean gainezka egin du 8etan, eta momentu honetan, Elizondon, Santiago kalea erreka bat eginda dago eta badakigu Erratzu ere ur azpian dagoela' adierazi du alkateak. Halaber, etxetik ez irteteko eta kotxea ez hartzeko deia egin dutela esan du Baztango alkateak.
2014/05/18 - 18:56
62 urteko emakume bat erreskatatu dute Irubelakaskoa mendian, Baztanen
Emakumea mendiaren iparraldeko aldetik erori da, eta kolpeak hartu ditu gorputzeko hainbat tokitan.
2014/04/22 - 17:31
Dolores Redondoren eleberrietako arrastoei segika, Baztan ezagutzen
Baztan eta Elizondo ezinbesteko bisitaleku bilakatu dira askorentzat, Dolores Redondoren liburuei esker. Bertan aipatzen diren leku eta txokoak bertatik bertara ezagutu nahi dituzte irakurle askok.
2014/04/18 - 16:30
Abentura Park, Baztango Naturaz beste ikuspuntutik gozatzeko parkea
Tirolinaz osatutako zirkuitua da, eta Beartzungo kanoia goitik gozatzeko aukera ematen du. 100 metroko altueran jarritako 4 tirolina prest dira, eta txikientzat beste lau martxan daude.
2014/04/12 - 16:40
Baztan Bidasoa eskualdeko landetxe guztiak beteta daude
Jendea batetik bestera doa opor egunak igarotzera, hemendik eguzki bila hegoaldera goaz, eta handik hona datoz, Naturaz gozatzera. Aukera paregabea eskaintzen dute horretarako nekazal turismoek.
2013/10/14 - 18:53
Baztango ardo zuria, bikote gazte baten erronka
Duela gutxi langabezian gelditu eta bizimodua aurrera atera nahian otu zitzaien mahastiak landatzea. 'Baztango xurie' jarriko diote izena, baina oraindik lan gogorra dute ardoa botilan sartu arte.