Beasain
2022/10/11 - 00:30
Bi zauritu Beasainen izandako borroka batean, bat larri bere burua ibaira bota ostean
Bi pertsona horien arteko liskarra 17: 10 aldera gertatu zen, igandean, eta, era berean, istiluak izan ziren bertara hurbildu ziren bien familien artean.
2022/10/10 - 22:37
Bi zauritu Beasainen izandako borroka batean, bat larri bere burua ibaira bota ostean
Bi pertsona horien arteko liskarra 17:10ak aldera gertatu zen, igandean, eta, era berean, istiluak izan ziren bertara hurbildu ziren bien familien artean.
2022/09/21 - 16:50
Amaitu da Gipuzkoako serie bortxatzailearen epaiketa Donostian
Biktimen gorputzean eta arropetan jasotako DNA arrastoak eta akusatuarenak aztertu zituzten adituek hitz egin dute gaur. Euren hitzetan, arrasto guztien kointzidentzia erabatekoa da. 29 urteko kartzela zigor eskaera mantendu dute akusazioek, eta libre uztea eskatu du defentsak.
2022/09/19 - 09:06
Gaur hasiko da Gipuzkoako serie-bortxatzailearen aurkako hirugarren epaiketa
Hain zuzen ere, 2012 eta 2015 artean Andoainen, Tolosan eta Anoetan izandako hiru sexu eraso egozten dizkiote. Aldez aurretik, Beasainen eta Lasarte-Orian bi eraso egiteagatik kondenatu zuten.
2022/09/15 - 13:36
Eusko Jaurlaritzak CAF enpresaren % 3 eskuratu du, 17 milioiko inbertsioarekin
Duela bost urte 15 milioi inbertitu zituen konpainiak. Honekin, Jaurlaritzak esan du "indartu" egiten duela "Euskadirentzat interes berezia duen sozietate baten kapital sozialean duen presentzia eta posizioa".
2022/09/11 - 20:03
Santorinin jipoituta zauritutako Beasaingo gaztea etxean da
Duela egun gutxi jaso zuen alta, Atenasko ospitale bateko ZIUn ia hilabete egon ondoren.
2022/09/01 - 15:04
ZIUtik atera da Grezian jipoia jaso zuen gazte beasaindarra
Leire Artola Beasaingo alkateak EITB Mediari baieztatu dionez, 33 urteko gaztea plantara eraman dute sendatzen jarraitzeko.
2022/08/15 - 22:37
"Sorpresa txarra izan dugu, Grezia ez da leku arriskutsua"
Turismo sektoreko profesionalek nabarmendu dute Santorini leku seguroa dela, eta, horregatik, harriduraz hartu dute beasaindar bati bertan egin dioten erasoa. Profesional horietako batekin hitz egin dugu, oporretan izan ditzakegun segurtasun arazoen inguruan.
2022/08/15 - 16:25
Egoera kritikoan jarraitzen du Santorini uhartean jipoitu zuten 33 urteko beasaindarrak
ZIUan jarraitzen du Santorinin jipoitu zuten 33 urteko beasaindarrak. Gizonaren gurasoak Greziako hiriburuan daude dagoeneko.
2022/08/15 - 16:11
Egonkor, baina oraindik oso larri dago Santorinin jipoia jaso zuen beasaindarra
Leire Artola Beasaingo alkateak Euskadi Irratian azaldu duenez, senideak ostiral iluntzetik daude Atenasen, eta kontsulatuaren bitartez itzultzaile baten laguntza eskaini diete medikuekin harremanetan jartzeko.
2022/08/14 - 14:53
33 urteko beasaindar bat oso larri dago, Santorinin gazte talde batek jipoi handia eman ostean
Greziako irlan oporretan zegoela, lapurreta egiteko eraso egin zion hainbat gaztek osatutako talde batek. Jasandako kolpeengatik, oso larri dago ZIUn ospitaleratuta, Atenasen. Lau pertsona atxilotu dituzte erasoa leporatuta.
2022/08/06 - 10:47
Bypassa jarri dute N-1en, Tolosa parean, errepidearen zorua berreraikitze-lanengatik
Bi aste iraungo dute obrek, abuztuaren 6tik 21era. 3,5 tonatik gorako kamioiek debekatuta izango baitute Andoain eta Beasain artean zirkulatzea.
2022/07/22 - 21:56
CAFek 100 milioi eurotik gorako bi kontratu esleitu ditu Atenasen eta Sevillan
Atenasek Beasaingo taldea hautatu du 14 metro unitate birgaitzeko, eta Sevillak bi unitate berri kontratatu ditu hiriko tranbiarako.
2022/07/15 - 13:37
EAEko Auzitegiak 15 urtetik 12ra murriztu dio zigorra Gipuzkoako serieko bortxatzaileari
Euskal auzitegiak partzialki onartu du zigortuak aurkeztutako helegitea. Hala, Beasainen 2019an egindakoa lesio delitu batekin bateratutako eraso sexuala dela ebatzi du, eta ez bi delitu bereizi.
2022/07/08 - 13:53
N-1 errepidea erabat itxiko da Ordizian larunbatetik iganderako gauean
Era berean, A-636 autobiako eskuineko erreia itxita egongo da Ormaiztegin, Beasaineko noranzkoan.
2022/06/20 - 14:27
Erkorekak dio balitekeela bigarren pertsona bat nahasita egotea 2001ean ETAk hildako bi ertzainen atentatuan
Igande honetan, Segurtasun Sailak Mikel Karrera ETAko buruzagi ohiari egotzi zion Francisco Javier Mijangos eta Ana Isabel Arostegi ertzainen hiltzaile materiala izatea.
2022/06/11 - 19:54
12 urteko mutil baten desagerketa salatu dute Beasainen
Ostegunean, ekainaren 9an, jarri zuen adin txikikoaren familiak salaketa Ertzaintzaren komisarian. Vost Euskadik jakitera eman duenez, Cadizen egon liteke.
2022/06/06 - 21:47
Beasainek jaietako azken gauean gertatutako sexu-erasoa gaitzetsi du
Udalak eta Beasaingo bizilagunek igande goizaldean emakume baten aurka izandako sexu-erasoa gaitzetsi dute, eta elkartasun osoa adierazi diete biktimari eta haren senide eta lagunei.
2022/06/06 - 10:32
Beasainen bortxatutako emakumeak salaketa aurkeztu du
Erasoa igande goizaldean jazo zen, Zaldizurrieta plaza inguruan. Goierriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak deituta, sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo.
2022/06/05 - 22:52
Beasainen elkarretaratzea egin dute larunbateko bortxaketa gaitzesteko
Emakume bat bortxatu dute larunbat gauean Beasainen. Herrian jaiak ospatzen ari dira eta, dirudienez, taberna gunean izan da erasoa, goizaldean. Zumarragako ospitalean artatu dute emakumea. Bortxaketa gaitzesteko, elkarretaratzea egin dute herrian.