INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beasainen bortxatutako emakumeak salaketa aurkeztu du

Erasoa igande goizaldean jazo zen, Zaldizurrieta plaza inguruan. Goierriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak deituta, sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo.
Iragarkia
Elkarretaratzea Beasainen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako argazkia
18:00 - 20:00
Beasainen elkarretaratzea egin dute larunbateko bortxaketa gaitzesteko

Beasaingo (Gipuzkoa) Loinatz jaietan bortxaketa jasan zuen emakumeak salaketa aurkeztu du ustezko erasotzailearen kontra, Ertzaintzak baieztatu duenez.

Sexu erasoa igande goizaldean jazo zen, Zaldizurrieta plaza inguruan. Biktima Zumarragako Ospitalean artatu behar izan zuten.

Bortxaketa salatzeko elkarretaratze jendetsua izan zen atzo arratsaldean, Goierriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak deituta. Bideluze plazan bildu ziren herritarrak, "Indarkeria matxista orori aurre egin" lelopean.

Bestalde, Beasaingo Udalak bozeramaileen batzordeak adierazpena adostu zuen atzo eguerdian, biktimari eta senideei elkartasuna adierazteko. Oharrean zehaztu duenez, erasoa argitzea Ertzaintzaren eta zerbitzu medikuen esku dago, eta, beraz, ikerketapean dago gertatutakoa.

Era berean, Beasaingo Udalak sexu erasoak erabat gaitzesten dituela berretsi du eta gogoratu du helburu horrekin, protokoloa aktibatu zutela festen atarian. "Sexu erasoak pertsonen askatasunaren kontrako eraso zuzenak dira, pertsonen duintasunaren aurkakoak eta onartezinak. Bereziki emakumeei egindakoak. Jaiak libre eta seguru bizi behar dira", gehitu du Udalak oharrean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X