Beherapenak
2020/11/30 - 09:31
Denda Txikien ''ostiral beltza''
Black Friday ekimenak merkatari txikiengan duen eraginaz solastu gara, salneurri merkea beste edozein faktoreren gainetik hobesten den pandemia eta krisi garai hauetan.
2020/11/26 - 09:28
Internet bidezko iruzurrak areagotzen dira Black Friday egunean eta Gabonetan
Guardia Zibilak ohartarazi du Black Friday egunean eta Gabonetan iruzur gehiago egiten direla, baita faltsifikatutako produktuak saltzen direla ere, eta horiek saihesteko hainbat gomendio eman ditu.
2020/11/23 - 15:41
Erosketa mugimendu handiagoa kaleetan Black Fridayko beherapenak aprobetxatzeko
Gabonak gertu daude eta koronabirusak dakarren zihurgabetasunak erosketak lehenago egitera bultzatu ditu batzuk.
2020/11/04 - 16:23
Black Fridayren aurretik produktuen prezioaren jarraipena egitea gomendatzen du OCUk
2019an, publizitate kanpainek beherapen handiak iragarri zituzten arren, produktuen % 17 bakarrik merkatu, eta % 29 garestitu zituzten.
2020/08/04 - 13:40
'HemenGo Shopping' Bilboko dendak ezagutzeko ibilaldia martxan da
Aurtengo egoerara egokituta, dastaketa produktuak eta tailerrak eskainiko dituzte. Online modalitatea barne, abendura arte ostegunero bilduko dira.
2020/06/25 - 20:02
Beherapenak aurreratu dituzte, erosketak lasaiago eta segurtasun handiagoarekin egiteko
Merkataritza kate handiek hasi dituzte udako merkealdiak. Pandemiaren osteko lehenak. Denda txiki askok ezin dute handien olatu horretan sartu, eta beherapenak atzeratuko dituzte.
2020/05/18 - 10:56
Espainiako Gobernuak beherapenak baimendu ditu, betiere jende pilaketak saihestuz
Merkataritza-lokal guztiek aurretiko hitzordurik gabe ireki ahalko dute, eta establezimendu handiek ere bai, 1 fasean, beren espazioa 400 metrora mugatzen badute.
2020/04/21 - 11:44
EAEko merkatariek 2021eko urtarrilera arte merkealdirik ez izatea eskatu dute
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako merkatarien elkarteak bilera bat izango du asteazkenean, bideokonferentziaz, Eusko Jaurlaritzarekin.
2020/04/17 - 16:21
Dendak hilabete itxita inongo diru-sarrerarik gabe, eta asko ordaintzeko
Alarma egoera bukatzen denean, saltoki handiek beherapenekin ito egingo ote dituzten beldur dira gure hiri eta herrietako denda txikiak.
2020/01/07 - 21:32
Euskal herritarrok 136 euro gastatuko ditugu batez beste neguko beherapenetan
Orain dendek urte osoan nahi dutenean jartzen dituzte eskaintzak. Hala ere, prezio onenen zain egon dira asko eta jendetza ibili da lehen egun honetan erosketak egiten.
2020/01/02 - 15:30
Urte berriarekin hasi dira neguko beherapenak
Saltoki batzuetan gaur hasi dituzte beherapenak eta beste batzuetan urtarrilaren 7an hasiko dira. Salmentetan abendua ez da espero zuten bezain ona izan eta merkealdia lagungarri izatea espero dute.
2019/11/29 - 22:08
Elgoibarko dendariek plastiko beltzak jarri dituzte 'Black Friday' ekimenaren kontra
Eurek argi dute: kontzientzia hartzen ez badugu denda txikiak ilunpean geldituko dira betiko.
2019/11/29 - 15:20
EAEko biztanle bakoitzak 259 euro gastatuko ditu batez beste 'Black Friday'n
Euskal herritarren % 96k egingo dute erosketaren bat kanpaina honetan. Horietatik % 56k online erosiko dute eta bataz beste 256 euro gastatuko ditu bakoitzak.
2019/11/29 - 11:07
Eguzki talde ekologistak 'Black Friday' eguna boikotatzeko deia egin du
"Kontsumismoaren aldeko kanpaina horrekin lotutako erosketarik ez egitea" eskatu die herritarrei Eguzkik.
2019/11/19 - 15:15
Aurtengo 'Black Friday' kanpainian iaz baino %3 gehiago gastatuko dugu
10 egun gelditzen dira oraindik, eta dagoeneko hasi dira deskontuak. Euskadin, kontsumitzaile bakoitzeko, bataz beste 260 euro gastatuko ditugu, iaz baino %3 gehiago. Estatuan aldiz, %6ko beherakada.
2019/09/24 - 13:52
Noiz da 'Black Friday'?
Aurten 'ostiral beltza' azaroaren 29an izango da. Dena dela, saltoki askok eskaintzak egingo dituzte aste horretan zehar.
2019/07/23 - 17:19
Baionan merkealdi erraldoia izan da hiriko hainbat dendatan
Baionako besak bihar gauean hasiko dira eta jadanik dena prest dago milaka eta milaka bestazale hartzeko. Gaur, bezperan, merkealdi erraldoia izan da hiriko hainbat dendatan.
2019/06/29 - 20:04
Jendetza batu da gaur goizean Donostian, beherapenak direla eta
Merkealdiak ofizialki astelehenean hasi arren, denda txiki askok aurreratu egin dituzte deskontuak. Horren erakusle, jendetza batu da Donostian. Eguraldiak ere asko lagundu du horretan.
2019/06/24 - 16:00
Kate handi askok beherapenak hasi dituzte
Ofizialki uztailaren 1ean hasiko badira ere, dagoeneko deskontuak nonahi daude eta dena askok ostilarekin aurrera jarriko dituzte. Horrek kontratazioak ekarriko ditu.
2019/01/07 - 15:11
Ofizialki, gaur hasi da merkealdia
Deskontuak nonahi egon dira aurreko egunetan ere, eta dendari txikiek horren kontra egin dute protesta, enpresa handiek markatzen duten bidetik eurek ia irabazirik izaten ez dutelako.