Belgika
2017/12/07 - 12:28
Milaka lagun, Bruselako manifestazioaren hasieraren zain
ANCk eta Omniumek deitu dute, eta, besteak beste, Carles Puigdemontek eta Marta Rovirak hartuko dute parte.
2017/12/06 - 16:26
Puigdemont: 'Espainiak barregarri ez geratzearren baliogabetu du euroagindua'
Presidentearen hitzetan, euren kontra emandako agindua "lardaskeria" izan da, eta agerian utzi du Belgikara joatearen erabakia 'estrategia egokia' izan zela.
2017/12/06 - 15:59
250 autobus Bruselara bidean, biharko manifestazioan parte hartzeko
250 autobus beteta Bruselara abiatu dira Kataluniatik. Carles Puigdemont eta Marta Rovira ere ANCk eta Omnium Culturalek Bruselan deitutako bilkuran izango dira.
2017/12/06 - 14:40
Puigdemont: 'Barregarri geratzeak beldurra eman dio espainiar Estatuari'
Puigdemontek esan du 'Espainiak euroagindua bertan behera utzi behar' izan duela, agindu hori Belgikak ez zuelako beteko 'lardaskeria' bat delako.
2017/12/05 - 23:43
Puigdemontek herritarren babesa eskatu du Kataluniara itzultzeko
Azpimarratu du "Kataluniako presidente" dela, "lehenbailehen" itzuli nahi duela, baina horretarako jendearen botoak behar dituela.
2017/12/05 - 21:19
Euroagindua bertan behera, Kataluniako hauteskundeen kanpaina hasieran
Jaume Alonso-Cuevillasek ez du baztertzen A21erako Carles Puigdemont Kataluniara itzultzea bere konpromiso polikoa sendoa delako.
2017/12/05 - 12:11
Puigdemont eta bere kontseilarien kontrako euroagindua bertan behera utzi du Gorenak
Belgikako justiziak bost politikariei egotzitako delituak murriztu edo mugatzea saihestu nahi du Llarena epaileak.
2017/11/30 - 11:53
Puigdemontek Bruselan jarraituko du kartzelan daudenak aske uzten badituzte ere
Carles Puigdemont presidenteak bermeak eskatuko dizkio Hauteskunde Batzordeari kanpaina 'baldintza berdinetan' egin ahal izateko Katalunian.
2017/11/25 - 18:01
Puigdemont: 'Orain Kataluniako militanteak izan behar dugu'
JuntsxCaten abenduaren 21eko hauteskundeetarako hautagaitzaren aurkezpenean, presidenteak galdegin dio Espainiako Gobernuari "atzapar autoritarioak ateratzeko Kataluniatik".
2017/11/24 - 12:37
Puigdemont, Rajoyrekin Belgikan biltzeko prest
"Bilerak behar ditugu, elkarrizketa", adierazi dio presidenteak Alemaniako irrati kate bati.
2017/11/17 - 21:40
Belgikako Justizian konfiantza duela esan du Rajoyk
“Botere judizialean konfiantza dut eta, batez ere, errespetatu eta haren erabakiei men egingo diet. EBren oinarrizko balio eta funtsezko printzipioetako bat da”, azpimarratu du.
2017/11/17 - 17:18
Puigdemonten eta lau kontseilarien deklarazioa abenduaren 4ra atzeratu du epaileak
Puigdemont eta bere kontseilariek abenduaren 4an deklaratu beharko dute. Epaileak euroagindua onartu du, baina aldaketak egin ditu; esaterako, sedizio eta matxinada delituak bateratu ditu.
2017/11/17 - 12:12
Rajoy Belgikako lehen ministroarekin bildu da, Puigdemonten agerraldiaren atarian
Bi gobernuetako iturriek nabarmendu dutenez, ez dute presidentearen eta kontseilari kargugabetuaren egoeraz hitz egin.
2017/11/16 - 18:43
Espainiako kartzelen inguruko informazioa eskatu dio Belgikako Fiskaltzak Lamelari
Puigdemontek eta Belgikara ihes egin zuten lau kontseilari kargugabetuek ostiral honetan deklaratu behar dute. Horregatik, Bruselako Fiskaltzak Auzitegi Nazionaleko epaileari informazioa eskatu dio.
2017/11/16 - 11:37
Puigdemontek onartu du okertu egin zela Rajoyk negoziatuko zuela pentsatuta
155. artikuluaren aplikazioa legez kontrakoa dela esan du; eta, Belgikako epaileen aurrean agertu ostean, egunen batean etxera "normaltasunez" itzultzea espero du.
2017/11/13 - 13:23
Puigdemont, 'Espainiarekin beste harreman baten errealitatea onartzeko prest'
'Le Soir' egunkariari eskainitako elkarrizketa batean azpimarratu duenez, akordiorako prest dago, eta "oraindik posible da" irtenbide bat topatzea.
2017/11/10 - 18:51
Puigdemont, independentziaren aldeko zerrenda bateratuaren buru izateko prest
Zerrenda bateratua osatu ala ez eztabaidatzen ari diren honetan, CUPeko bi diputatuk eta Carles Puigdemontek bilera egin dute Bruselan.
2017/11/09 - 09:51
Kataluniako Gobernu kargugabetuak 'egitura finkoa' sortu du Bruselan
Puigdemontek eta bere kontseilariek larunbateko manifestaziora joateko eta indarkeria saihesteko deia egin diete herritarrei.
2017/11/07 - 21:50
Kataluniako 200 alkatek Puigdemont babestu dute Bruselan
“Juncker jauna, Tajani jauna, hau al da eraikitzera gonbidatu nahi diguzuen Europa? Gobernu bat kartzelan duen Europa bat?”, galdetu du presidentak.
2017/11/07 - 11:58
Puigdemont: 'Hau nazioarteko auzitegietan amaituko da'
Presidentearen esanetan, berak eta bere lau kontseilariek ez dute erantzukizunik saihestu; are gehiago, beren borondatez aurkeztu ziren Belgikako justiziaren aurrean.