Puigdemontek Bruselan jarraituko du kartzelan daudenak aske uzten badituzte ere
Carles Puigdemont presidenteak Bruselan jarraituko du Auzitegi Gorenak kartzelan dauden kargugabetutako Generalitateko zortzi kontseilariak eta "bi Jordiak" aske uzten baditu ere. Junts per Catalunyako (JuntsxCat) zerrendaburuak aurreratu duenez, Hauteskunde Batzordeari bermeak eskatuko dizkio "baldintza berdinetan" egin ahal izateko kanpaina Katalunian.
TV3 Kataluniako telebista publikoari eskainitako elkarrizketan, Belgikako justiziaren eskuetan dagoela eta horren aurrean duen erantzukizuna saihesteko borondaterik eta aukerarik ez duela azpimarratu du:"Hemen egoteko betebeharra daukagu. Ez daukagu betebehar horri muzin egiteko asmorik".
Bruselako epaileak abenduaren 4an hartuko du Puigdemonten eta berekin batera dauden lau kontseilari kargugabetuen estradizioari buruzko erabakia. Bitartean, Belgikako Justiziarekiko konfiantza erakutsi du. Bestalde, bermeak eskatu dizkio Hauteskunde Batzordeari kanpaina "baldintza berdinetan" egiteko aukera izateko.
Katalunian kanpaina egitea gustatuko litzaiokeela onartu badu ere ?"hala izan beharko luke", horren ustez?, Hauteskunde Batzordeak eskaria onartu ezean, abenduaren 21eko hauteskunde emaitzetan ondorioak izan litzakeela ohartarazi du.
Haustekundeen ondotik, Kataluniara itzultzeko prest agertu da, baldin eta katalanen gehiengoak Junts per Catalunyaren alde bozkatzen badu eta bertatik ateratako gehiengo independentistak "2015eko irailaren 27ko hauteskundeetatik ateratako Gobernua" berretsi nahi badu. Bestalde, hauteskunde emaitzak onartuko dituzten ala ez galdetu die Estatuari eta "155eko hirukoari".
Azkenik, elkarrizketaren aldeko apustua berretsi du, salbuespenak salbuespen: "Aurrean dugunak aldebakartasuna baztertzen ez badu, guk ezin dugu ezer baztertu, baina, hala ere, negoziazioa eta elkarrizketa dira lehentasunak".
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri