Belgika
2016/06/25 - 20:45
Bi atxilotu Belgikan, terrorismoaren aurkako operazio batean
Miaketatan ez dute ez armarik, ez lehergailurik aurkitu, eta ez dago berehalako atentatu bat gertatu zitekeela baieztatuko duen daturik.
2016/06/21 - 12:17
Bonba-mehatxu faltsua izan da Bruselako erdigunean
City2 merkataritzagunean soinean zeraman bonba zartaraziko zuela ohartarazteko deitu du gizon batek. Lehergailua faltsua zen.
2016/06/18 - 16:16
Belgikak preso hartutako 12 lagunek atxilotuta jarraitzen dute
Fiskal Nagusiak esan duenez, atxilotuak prest zeuden berehalako atentatuak egiteko.
2016/06/18 - 11:42
Belgikan atxilotutako 12 lagunetatik hiruri terrorismoa egotzi diete
Gainerako bederatzi atxilotuei Polizia Judizial Federalak galdeketa egin die, eta instrukzio-epaileak aske utzi ditu gerora.
2016/06/06 - 12:49
Tren istripu batek hiru hildako eta 40 zauritu utzi ditu Belgikan
Bidaiari tren batek merkantzia tren baten kontra talka egin du Liejan. Talka oso bortitza izan dela azaldu dute Saint Georges Sur Meuseko agintariek.
2016/06/06 - 12:25
Tren istripu batek hiru hildako eta 40 zauritu utzi ditu Belgikan
Bidaiari tren batek merkantzia tren baten kontra talka egin du Liejan. Talka oso bortitza izan dela azaldu dute Saint Georges Sur Meuseko agintariek.
2016/04/25 - 08:45
Maelbeek metroko geltokia, berriro zabalik
Dena dela, ordutegi mugatua izango du, 06:00etatik 22:00etara bakarrik egongo da irekita.
2016/04/22 - 13:01
Maelbeek metro geltokia astelehenean zabalduko dute
Dena dela, ordutegi mugatua izango du, 06:00etatik 22:00etara bakarrik egongo da irekita.
2016/04/10 - 14:20
Bruselako jihadistek Frantzian berriro erasotzeko asmoa zuten
Ikerketan izandako aurrerapenek, Fiskaltza federalak jakitera eman duenez, eragin zuten azkenean jomuga alda zezatela eta erasoa Bruselan egitea.
2016/04/03 - 16:22
Pariseko biktimen abokatuek ez dute sinisten Abdeslamen damua
Azaroaren 13an izandako erasoen 15 biktimen abokatuak dioenez, benetan damututa egon izan balitz zerbait egingo zuela Bruselako erasoak saihesteko.
2016/04/03 - 13:20
Bruselako aireportua, partzialki irekita
Zaventemeko aireportuaren jarduera, neurri batean, berriro hasi da; lehen egunetan, hala ere, irekiera mugatua izango da. Hamabi egun igaro dira atentatuak jazo zirenetik.
2016/03/31 - 21:42
Salah Abdeslam Frantziara estraditatzea onartu du Belgikak
Agintari frantziarrek, hala nola, Abdeslamek berak, eskatu zuten Frantziara bidaltzea, bertan epai dezaten.
2016/03/28 - 19:00
Belgikak aske utzi du Fayçal Cheffou, froga nahiko ez izateagatik
Belgikako Poliziak "kapeladun gizonaren" aurkako atxilotze-agindua eguneratu du.
2016/03/28 - 12:47
35 dira jada Bruselako atentatuetan hildakoak
Ospitalean zeuden lau lagun zendu dira azken orduetan. Horrez gain, Fiskaltzak beste hiru lagun inputatu ditu, ekintza terroristetan parte hartzeagatik.
2016/03/27 - 22:56
Istiluak Bruselan, hainbat ultra biktimen aldeko omenaldian sartuta
Poliziak ura botatzeko kanoiak erabili ditu. Martxa bat omenaldia ari zitzaien egiten biktimei, baina zenbait ultrak osatutako talde bat agertu da.
2016/03/27 - 19:52
Ur-kanoikadak Bruselan, hainbat estremista dispertsatzeko
500-1.000 lagun martxa bat ari ziren egiten Bruselako kaleetatik; bat-batean, estremisten talde bat agertu da, eta Poliziak erantzuna eman du.
2016/03/27 - 19:16
Estremistak agertu dira Bruselan, atentatuen kontrako ekitaldi batean
Antolatzaileek igande honetarako deitutako ekitaldia atzeratzea erabaki bazuten ere, 500 eta 1.000 lagun artean elkartu dira. Poliziak ur kanoiak erabili ditu jendea sakabanatzeko.
2016/03/27 - 19:01
Jihadistentzako agiri faltsuak egiten zituen aljeriar bat, atxilotuta
Italian atxilotu dute. Bitartean, Bruselan ostiral arratsaldean harrapatu zuten gizonari terrorismoa egotzi diote, ofizialki. Pendiente dago, oraindik, "txanoaren gizona" nor den baieztatzea.
2016/03/26 - 21:56
Hedabideek diote kazetari bat dela aireportuko hirugarren erasotzailea
Fayçal Cheffou da, hainbat komunikabideren arabera, aireportuan eraso zuen hirugarrena, argazkian txanoa daramana. Fiskaltzak terrorismo-delitua leporatzen dio.
2016/03/26 - 15:22
Bruselako atentatuetan parte hartu zuen laugarren laguna, atxilotuta
Fayçal Cheffou ostegunean atxilotu zuen poliziak, Bruselako hainbat gunetan egin zuen operazio handiaren barruan.