Belgika
2018/09/17 - 13:42
Belgikako justiziak Valtonyc rap-kantaria estraditatzea baztertu du
Mallorcako abeslariaren abokatuek azaldu dutenez, epaileak ondorioztatu du Valtonyci egozten zaizkionak ez direla delitu Belgikan, eta adierazpen askatasunaren baitan kokatu behar direla haren hitzak.
2018/09/07 - 21:03
Ryanair konpainiako langileek grebara joko dute Europako hainbat herrialdetan
Hegazkin-konpainiak langileen eskubideak urratzen dituela salatuta, lan-hitzarmen duina aldarrikatzen dute.
2018/09/04 - 15:58
Abian da Puigdemontek Llarenaren kontra jarritako salaketa
Llarenaren defentsak dio epaileek ez dutela Espainiakoak epaitzeko eskumenik. Puigdemonten abokatuen berretsi dute salaketa Belgikan aurkeztu dutela Espainiako epaitegietan ez dutelako konfidantzarik.
2018/09/04 - 14:01
Llarenaren abokatuak Belgikaren jurisdikzioa zalantzan jarri du
Bista irailaren 25ean hasiko da. Puigdemonten abokatuek, bere aldetik, itzulpenean izandako arazoen berri eman dute eta berri bat aurkeztu dute.
2018/09/04 - 12:00
Bruselako epaitegiak irailaren 25era atzeratu du Llarena auziko aurretiazko saioa
Hurrengo hitzordua areto berean eta ordu berean izatea ebatzi du Bruselako auzitegi frankofonoak. Llarenaren defentsak, ostera, hiru epailez osatutako gela izatea eskatu du.
2018/09/03 - 22:31
Valtonycen estradizioa onartu ala ez irailaren 17an erabakiko du Belgikako Justiziak
Epailearen erabakiarekin pozik agertu da raperoa, eta delitu larrienengatik Espainiaratuko ez dutela uste du.
2018/09/03 - 14:39
Belgikako justiziak irailaren 17an erabakiko du Valtonyc estraditatzen duen
Espainian, hiru urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diote terrorismoaren apologia egin, Espainiako Koroa iraindu eta mehatxuak egin izana egotzita. Pozik agertu da gaurko epaiketarekin.
2018/08/31 - 16:19
Belgikan prostituten lehenengo sindikatua 2015ean sortu zen
Nazioartean Australia izan zen prostituzioan aritzen diren pertsonen sindikatu onartu zuen lehen herrialdea. Europan ere badaude sindikatuk Frantzian, Herbeheretan edo Belgikan.
2018/08/28 - 12:33
Sanchez: 'Llarenaren defentsa ez da auzi pribatua, estatu auzia baizik'
Bestalde, bere gobernuak Kataluniarentzat duen proiektua autogobernua dela azpimarratu du, Quim Torra Generalitateko presidenteari erantzunez.
2018/08/28 - 10:37
Delgado: 'Espainiako Gobernuak azken ondorioetaraino defendatuko du Llarena'
Justizia ministroaren hitzetan, 'Espainiako Gobernuak ez du jarrera aldaketarik izan, gauzatu beharreko ekintza guztien azterketa bat baizik, ondo egiteko'.
2018/08/26 - 19:23
Espainiako Gobernuak Belgikako abokatuak kontratu ditu Llarena epailea defendatzeko
Pablo Llarenak, Kataluniako prozesua delakoaren instrukzio ireki zuen epaileak, Belgikan deklaratu beharra dauka irailaren 4an, Carles Puigdemont presidenteak jarrritako demanda baten ondorioz.
2018/08/22 - 13:49
Belgikako Justiziak ez du onartu Valtonyc Espainiara automatikoki estraditatzea
Epaileak irailaren 3ra arte atzeratu du Josep Miquel Arenas 'Valtonyc' rap-kantariaren aurkako euroaginduaren gaineko erabakia.
2018/08/21 - 14:01
Valtònyc raperoaren aurkako euroaginduaren erabakia atzeratu du Belgikak
Raperoak adierazi du 'pozik' dagoela 'aske' utzi dutelako. Kataluniako politikariak eta Altsasuko gazteak ekarri ditu gogora, bere ustez, ezin dutelako 'epaiketa justu' bat izan.
2018/08/17 - 12:06
BJKNk babesa eman dio Llarenari, bere independentziari eginiko 'erasoa'ren aurrean
Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren arabera, salaketak "Espainiako Estatuaren jarduera subiranoa nazioarteko beste estatu baten jurisprudentziaren esku uztea du helburu, inolako disimulurik gabe".
2018/07/28 - 15:20
Puigdemontek 'Europako azken bazterreraino' joango dela esan du Belgikan
Bestalde, Sanchezi udako 'eginkizunak betetzeko' eskatu dio, 'keinuetatik ekintzetara' pasatzeko helburuan aurrera egiteko.
2018/07/25 - 12:43
Puigdemont Belgikara itzuliko da asteburuan
Azaldu duenez, "jendeak emandako agindua bete" eta politikagintzan jarraitzeko borondatea dauka.
2018/07/25 - 12:37
Ryanair konpainiako kabinako langileek greba eguna dute gaur eta bihar
Irlandako legedia beharrean Espainiakoa aplikatzea eskatzen diote enpresari. Ryanairrek, ostera, neguko hegaldiak murriztearekin eta kaleratzeekin mehatxu egin die beharginei.
2018/07/18 - 23:19
Ryanair konpainiaren grebak egunean 300 hegaldi bertan behera utziko ditu
Konpainiak azaldu duenez, lanuzteek ia 50.000 bidaiariri eragingo diete egunean, bezero guztien % 12ri, hain zuzen ere.
2018/07/06 - 00:38
Belgikako Justiziak Valtonyc libre utzi du, euro-agindua aztertu bitartean
Raperoa baikor azaldu da eta Belgikako Justiziarengan erabateko konfiantza duela esan du, "independentea dela eta giza eskubideen eta oinarrizko eskubideen alde dagoela erakutsi izan duelako".
2018/06/26 - 11:50
Aliantza militar berria osatu dute Europako bederatzi herrialdek
Macronen ekimena da. Horrela, Frantziak, Espainiak, Herbehereek, Erresuma Batuak, Alemaniak, Belgikak, Portugalek, Danimarkak eta Estoniak sinatu dute akordioa.