Ryanair konpainiako kabinako langileek greba eguna dute gaur eta bihar
Ryanair konpainiako kabinako langileek greba eguna dute gaur eta bihar Espainian, Belgikan eta Portugalen, eta, ondorioz, hiru herrialde horietatik iritsi edo bertatik irtengo diren 300 hegaldi inguru bertan behera geldituko dira, Irlandako enpresak jakinarazi duenez. Guztira, kabinako 3.000 langile inguru daude greba egitera deituta.
Langileek Irlandako legedia beharrean Espainiako aplikatzea eskatzen diote enpresari. Gaur egun, 2012a baino lehen konpainiak azpikontratatutako kabinako langileek (% 75) Irlandan kotizatzen dute eta, beraz, ez daukate gizarte segurantzarako eskubiderik Espainian. Hori dela eta, eta Espainian bizi izanagatik ere, "erbesteratutako" irlandarrak sentitzen direla salatzen dute beharginek.
Espainiako Sustapen Ministerioak % 59ra arteko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. Ryanairrek grebari aurrea hartu dio eta gaurko edo biharko bidaia txartela erosia zuten bidaiari ia guztiei (% 90) eserlekua eman die beste hegaldi batean.
Gaur, asteazkena, Gasteiz, Biarritz edo Santanderreko aireportuetan jatorria edo helmuga duten 16 hegaldi bertan behera gelditu dira. Grebak hegaldi hauei eragingo die: Gasteiz-Tenerife, Santander-Bruselas eta Santander-Bartzelona. Kasu horietan guztietan, joaneko zein itzulerako hegaldiak ezeztatu dira.
Bihar, osteguna, Santanderretik Bartzelonara, Malagara, Palmara eta Valentziara ateratzekoak ziren hegazkinak ez dira irtengo; itzulerakoek ere ez dute Santanderren lur hartuko. Gainera, Biarritz eta Bruselas lotzen dituen hegaldia ere bertan behera gelditu da.
Grebaren harira, kaltetutako bidaiariek kalte-ordainerako eskubidea dutela azpimarratu dute kontsumitzaile elkarteek.
Espainiaren kasuan, Ryanair konpainiako langileen lehendabizikoa da gaur-biharretan egingo dena. Greba deialdi gehiago eginez gero, neguko hegaldiak murriztuarekin eta kaleratzeekin mehatxu egin zien Irlandako enpresak beharginei.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostiako Topoaren trenbideko obra bukatutzat eman dute, Kontxako geltokia amaituta
Datozen hilabeteetan, trenen zirkulazioa arautzen duten instalazio elektrikoetan, aireztapenean, seinaleztapenean eta komunikazioetan ardaztuko du lana ETSk, baita urbanizazioko jardun eta sarbide jakin batzuetan ere.
Akordioa lortu dute Maderas de Llodion eta 260 eguneko grebari amaiera eman diote
Joan zen irailetik egon dira greban 35 langile kaleratu zituen LEEaren aurka eta ekoizpen osoa Laudion mantendu dadin eskatzeko. Hurrengo egunetan jakinaraziko dituzte akordioaren xehetasunak.
Etxebizitzaren prezioa %10,3 igo da Euskadin, Estatuko igoerarik txikiena
Astelehen honetan argitaratutako datuen arabera, urteko lehen hiruhilekoan, % 4,9 igo da EAEko etxebizitza berrien prezioa; bigarren eskukoena, berriz, % 11,4.
Torresek espero du UCOk Tubos Reunidosen gainean hasitako ikerketak enpresaren hartzekodunen korkurtsoan ez eragitea
Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak espero du SEPIk Tubos Reunidosi emandako dirulaguntzen inguruan UCOk zabaldutako ikerketak "eraginik ez izatea" enpresaren hartzekodunen konkurtsoan. Hala ere, argi du arren "lagundu ez" duela lagunduko. "Espero dut prozesua garbia eta legezkoa izatea", zehaztu du.
Eusko Jaurlaritzak gune tentsionatu izendatu du Basauri
Basauriko Udalak 2025ean egin zuen eskaera, alokairuen kostuak familien hileko diru-sarreren % 30 gainditzen duela argudiatuz.
Oxium talde errioxarrak Astore erosi du 60.000 euroren truke
Erosketa horrekin, Ternua Groupen lau zatien salmenta itxiko da, Loreak Mendian, Ternua eta Lorpen konglomeratuek osatzen zutena.
EAEko ekonomia % 2,2 hazi da iazko martxotik aurtengora, zerbitzuek eta eraikuntzak bultzatuta
12.434 lanpostu sortu dira urtebetean Euskal Autonomia Erkidegoan. Enpleguaren urte arteko bilakaera positiboa izan da eraikuntzan (% 1,2) eta zerbitzuetan; aitzitik, % 0,2 egin du atzera industrian eta lehen sektorean.
Mondragonek 11.322 milioiko salmentak izan ditu 2025ean, eta % 2,9ko igoera espero du aurten
Nazioarteko gatazkek sortzen duten ezegonkortasuna dela eta, 2026rako hazkunde aurreikuspenak “nahiko moderatuak” direla dio korporazioak.
DHL Express-ek etorkizuneko hangarraren lehen harria jarri du Gasteizko aireportuan
Konpainiak urrats erraldoia eman nahi du, 6.600 metro koadroko nabe batekin, eta, horrekin batera, 13.000 metro koadro baino gehiagoko instalazioak izango ditu kanpoaldean. Europako kontinentean DHLk duen bigarren hangarrik handiena izango da.
Katean osorik ekoitzitako lehen auto elektrikoa atera da Volkswagen multinazionalak Landabenen duen lantegitik
Škoda Epiq modeloa da Iruñean osorik ekoitzitako lehen auto elektrikoa. Horrez gain, konbustioko T-Cross eta Taigo modeloak egiten jarraituko du Nafarroako Volkswagenek.