Benjamin Netanyahu
2024/05/07 - 11:22
Israelgo Armadak Rafahko pasagunearen alde palestinarra hartu du
Gutxienez 18 pertsona hil dira bart Rafahn, Israelen etengabe egindako erasoaldietan. Hamasek su-etena onartu eta gutxira abiatu da aireko eta lurreko oldarraldia. Dena dela, Israelek esan du balizko su-etena negoziatzen jarraituko duela.
2024/05/07 - 10:06
Albiste izango dira: Legebiltzarra osatzeko data, Israelen bonbardaketa Rafahn eta QUANTUMatter
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/06 - 19:36
Rafah ebakuatzeko agindua eman du Israelek, eremuan laster eraso egingo duela mehatxatuta
Palestinako Ilargi Gorriak jakinarazi duenez, "milaka" gazatar Rafahtik ateratzen hasi dira, Israelgo Armadak "berehalako" erasoaldi bati aurre egiteko agindu eta ordu batzuetara. Gazako Gobernuak, bestalde, ziurtatu du ebakuazioaren erantzuna mugatua izaten ari dela.
2024/05/06 - 11:54
Israelek ebakuazioa agindu du Rafahn, Armadaren berehalako inbasio baten aurrean
Israelen erasoetatik Zerrendako beste leku batzuetatik ihes egin duten milaka palestinarren azken babeslekuetako bat da Rafah. Ebakuazio aginduak 100.000 pertsona ingururi eragingo lieke, eta Hamasek dio gazatarren erantzuna "mugatua" izaten ari dela.
2024/05/05 - 20:27
Kairo utzita, Qatarren kontsultatuko du Hamaseko negoziazio ordezkaritzak jasotako azken proposamena
Israelgo Defentsa ministroaren esanetan, Hamasek bahituak askatzeko akordiorik ez duela nahi dirudi, eta, hortaz, "etorkizun hurbilean" has liteke Rafahren kontrako erasoaldia.
2024/05/05 - 16:19
Netanyahu: "Israelek ezin du onartu" baldintza gisa Gazan gerra amaitzea
Kairon esan ditu hitzok, Israelen eta Hamasen arteko su-eten akordioa lortzeko negoziazioen bultzada betean. Netanyahuk horrela erantzun die Hamasek balizko akordio baterako ezinbesteko baldintza gisa liskarrak behin betiko amaitzea jarri duela dioten informazioei erantzunez.
2024/05/05 - 09:59
Milaka israeldarrek su-etenerako akordioa eskatu diote Netanyahuri bahituak aske gera daitezen
Hainbat hiritan egin dituzte protestak, eta jendetsuenean, Tel Aviven, hauteskundeak aurreratzea ere eskatu dute, Netanyahuren aurkako mezu gisa.
2024/05/04 - 00:14
Akordio proposamenari Hamasek emango dion erantzunaren zain, tentsioa eta presioa gora doa Israelen ingruan
Asteburuan jarraitzekoak dira negoziazioak Kairon. Netanyahurengako nazioarteko presio politiko, sozial eta ekonomikoari, Gobernuaren barruko desadostasunak gehitzen zaizkio orain, akordio baten kontrakoen mehatxuekin.
2024/05/02 - 13:55
Hamasek negoziazioak etengo ditu Israelek Rafah erasotzen badu
Su-eten baterako negoziazioak hoztu egin dira, Netanyahuk Gazako gerraren amaiera dakarren akordiorik onartuko ez duela ziurtatu ostean.
2024/04/27 - 23:24
Urriaren 7an bahitutako bi gizaseme erakusten dituen bideoa kaleratu du Hamasek
64 eta 46 urteko bi gizon dira. Batek dio 202 egun daramatzala bahituta; beraz, grabazioa egunotakoa dela ondoriozta daiteke. Biek ere su-etena eta lehenbailehen askatu ditzaten ahal den guztia egiteko eskatu diote Israelgo Gobernuari.
2024/04/26 - 22:32
Azken 9 egunetan, 400 atxilotu baino gehiago AEBko unibertsitateetan, Palestinaren aldeko protestetan
Irene Khan NBEko adierazpen askatasunerako errelatore bereziaren arabera, protestarako eskubidea urratzen ari dira. Etxe Zuriak, Trumpek eta Netanyahuk "antisemitismoaz" hitz egin dute, eta Erdoganek "faxistatzat" jo du manifestarien aurkako errepresioa.
2024/04/22 - 12:53
Israelgo Inteligentzia buruak dimisioa eman du urriaren 7an Hamasen erasoetan izandako "erantzukizunagatik"
Aharon Haliva Israelgo lehen goi-kargudun politiko edo militarra da dimisioa aurkezten, egun hartan Hamasek eta Jihad Islamiarrak egindako erasoen inguruko segurtasun-akatsengatik.
2024/04/15 - 19:31
Israelek zabalik utzi du Iranen aurkako beste eraso bat egiteko atea
Ekialde Hurbileko egoera oso da larria. Iranek Israelek Damaskoko kontsulatuari egindako erasoaren aurrean hartutako errepresaliak amaitutzat jo ostean, orain Israelen erantzuna etor daiteke. AEBk eta NATOko kideek, besteak beste, jada eskatu diote Israeli egoera are gehiago okertu ez dezala.
2024/04/10 - 19:21
Ismail Haniyeh Hamaseko buruzagiaren hiru seme eta zenbait biloba hil ditu Israelek Gazan
Israelgo Armadak oraingoz ez du erasoa baieztatu, 'Aida al Fitr' edo Baraualdiaren Jaian gertatu dena, Ramadanaren hilabete sakratuaren amaiera markatzen duena.
2024/04/09 - 10:57
Rafahren kontrako erasoak "badu data", Netanyahuren esanetan
Bi aldeak su-etena negoziatzen dabiltzan bitartean egin du iragarpena Israelgo lehen ministroak. Hamasek onartu du azken proposamena aztertzen ari dela, eta Egipto eta Qatar bitartekariak "baikorrago" azaldu dira.
2024/04/07 - 18:08
Gaza, aurrekaririk gabeko krisi humanitarioan, gerra hasi zela sei hilabete bete direnean
Israelek 14.500 haur palestinar baino gehiago hil ditu urte erdian, eta orain herritarrak goseak hiltzen hasi dira. GKEek su-etena eskatzen dute, eta gaur berrekingo diete negoziazioei. Netanyahuk aurreratu du ez dela su-eten bati buruzko akordiorik egongo Hamasek 133 bahituak askatu arte.
2024/04/07 - 17:50
Israelgo Armadak alde egin du Gaza hegoaldetik
EITBren berriemaile Mikel Ayestaranen esanetan, "mugimendu honek zerikusia izan dezake Iranen mehatxuarekin, bai eta Israelek Errepublika Islamikoarekin zuzenean talka eginez gero indarrak berrantolatzeko izan dezakeen beharrarekin".
2024/04/05 - 11:59
Gazan giza laguntza gehiago sartzeko neurriak iragarri ditu Israelek, baina "ez da nahikoa", EBren ustez
Israelek Erezko pasabidea irekiko du, behin-behinean Axdod hiriko portutik laguntza humanitarioa sartzea baimenduko du, eta Kerem Xalomeko pasabidetik sartzen den laguntza areagotuko du. AEBk begi onez hartu du Israelen erabakia, baina EBren ustez, "ez da nahikoa Gazan gosetea saihesteko".
2024/04/04 - 22:19
Bere asmoetarako denbora irabazteko negoziazioak "gelditzea" leporatu dio Hamasek Netanyahuri
Israelen eta Hamasen arteko desadostasunak areagotu egin dira azken hilabeteotan; izan ere, Hamasentzat eskakizun "legitimoak" direnak (su-etena, laguntza humanitarioa ahalbidetzea eta tropak Gazatik ateratzea), Israelentzat eskaera "eldarniotsuak, muturrekoak eta onartezinak" dira.
2024/04/03 - 12:56
Jose Andres sukaldariak, Israeli: "Gerra ezin da irabazi biztanleria oso bat gosez hiltzen"
Gazan erasoa pairatu zuen gobernuz kanpoko erakundearen sortzaileak iritzi artikulua kaleratu du "The New York Times"en. Zazpi langileak hiltzeagatik kargu hartu du Israel, eta "zibilak eta langile humanitarioak hiltzeari utzi eta bakearen bide luzean hasteko" eskatu dio Netanyahuri.