Gaza erasopean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 147 kazetari eta hedabideetako langile hil ditu Israelek Gazan, zazpi hilabeteko erasoaldian

Israelgo Gobernuak Gazako Zerrendara nazioarteko prentsa sartzea galarazten du urriaren 7tik, eta maiatzaren hasieran Al Jazeera kateari Israelen jardutea debekatu zion, Gazari buruzko informazioa kontrolatzeko helburuz.
Emakume bat, Gazan hildako kazetari palestinar baten omenezko kartela eskuetan. EFE
Emakume bat, Gazan hildako kazetari palestinar baten omenezko kartela eskuetan. EFE

Gutxienez 147 kazetari, kamerari eta komunikabideetako langile erail dituzte, horietako asko freelance-ak, Gazako Zerrendaren aurkako zazpi hilabeteko erasoaldian, Gazako Gobernuak zabaldutako zerrendaren arabera.

"Israelgo okupazio-armadak hil ditu heroi horiek, palestinarren narratiba ilundu eta egia ezkutatzeko ahaleginean. Baina okupazioak ez du gure herri handiaren borondatea haustea lortu", adierazi du ostiral honetan Gobernu gazatarraren hedabideen bulegoak.

Bestalde, New Yorken egoitza duen Kazetarien Babeserako Kontseiluak (CPJ) baieztatu duenez, gutxienez 105 kazetari eta hedabideetako langile hil dituzte (tartean 100 palestinar, bi israeldar eta hiru libanoar) Gazan, dagoeneko 35.000 hildako baino gehiago eragin dituen erasoldian.

Gainera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak ziurtatu duenez, gutxienez 4 kazetari daude desagertuta, 16 zaurituta eta 25 atxilotuta; eta "senideek eraso, mehatxu, zibereraso, zentsura eta hilketen etengabeko sufrimendua" jasaten dutela salatu du.

Gainera, Israelgo Gobernuak galarazi egiten du Gazako Zerrendan nazioarteko prentsa sartzea, Hamasek urriaren 7an egindako erasoaz geroztik. Inoiz, Armadarekin batera sartzen utzi izan die, hitzartutako eta mugatutako bisita laburretan.

Gerra honi buruz informatzen hasi ziren kazetari gazatar askok ihes egin dute Gazatik, bertan ez baita leku segururik, eta horrek zaildu egiten du informazioa tokian bertan eskuratzea.

Gainera, maiatzaren hasieran, Israelek debekatu egin zion Al Jazeera kateari herrialdean lan egitea, Gazari buruzko informazioa kontrolatzeko helburuz. 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X