Bermeo
2020/10/04 - 13:00
81,5 litro metro koadroko utzi ditu 'Alex' ekaitzak 24 ordutan Bermeon eta Arteagan
Gainera, Bermeoko Almike estazioan jaso dute ordubetean euri gehien: 13,5 litro metro koadroko. Ondoren, Irunen, Behobiakoan: 13,4 litro.
2020/09/16 - 12:25
Cãctus: ''Egia ito''
Cãctus taldearen kantua. "Egiak gaur egungo komunikabideetan jasotzen duen tratamendua" salatu nahi du abestia, taldekideen esanetan.
2020/09/13 - 21:04
Beroak hondartzetako edukiera betetzea ekarri du
Hala gertatu da Aritzatxun, La Arenan, Lagan, Areetan, Gorlizen eta Hondarribian. Gainera, Sopelan hondarrera iritsi nahi zutenen jende-ilarak sortu dira.
2020/09/09 - 22:56
Bermeoko Arrantzale Egunaren ospakizuna sare sozialetara eraman dute
Bermeon, Arrantzale Eguna da, baina ezin izan da ospatu eta horregatik umorea jarri nahi izan diote. Jabier, txosnatako gizontxue, aurten etxean geratu eta balkoitik eman du bere mezua.
2020/09/06 - 21:00
Neguko ordutegia Euskotrenen tren eta metro lineetan, astelehenetik aurrera
Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak eskola garaira eta lan arrazoiengatiko joan-etorrietara egokitzea da. Gaueko zerbitzuak murriztuta jarraituko du, dena dela.
2020/08/29 - 22:45
Mugak Zabalduz Karabanak ehunka pertsona elkartu ditu Bermeon migratzaileen alde
Pandemiak migrante eta errefuxiatuen egoera are gehiago okertu duela salatu du 2020ko europar karabanak. Fatimetu Zenan sahararrak eta Maria Juncai ekuadortarrak ere "inor ez dela ilegala" defendatzen dute.
2020/08/14 - 16:54
Bermeoko Lurdeia landetxeak zortzigarren urtez eskuratu du Travellers Choice saria
Tripadvisor plataformaren erabiltzaileek berriro ere gustukoenen artean kokatu dute Bermeoko landetxea. Zortzigarren urtez, Travellers Choice sarien zerrenden buruan dago.
2020/08/05 - 17:15
Lurre-Urre, migratzaileei nekazaritzaren bidez laguntzeko proiektu solidarioa Bermeon
Bermeon gizarte ekimeneko proiektu bat jaio da “Urre” taldearen eskutik. Nekazaritza lanetarako dagoen esku-lanaren beharrarekin uztartu dute bertako migranteek bizi duten egoera larria.
2020/08/04 - 16:15
Gizakien salerosketan aritzen zen talde bat desegin dute Bizkaian
Biktimek Europa zeharkatzen zuten hilabete batetik bi hilabetera bitarteko bidaietan, eta 8.000 eta 10.000 euro artean ordaintzen zituzten egoitza-txartela eskatu ahal izateko.
2020/07/27 - 12:47
Martxan da Gaztelugatxe Kultur Ondasun izendatzeko prozesua
Babes-proposamenak bere balio historiko-arkitektonikoak eta paisajistikoak nabarmentzen ditu, eta azpimarratu egiten du arkitekturaren eta naturaren artean dagoen sinbiosia.
2020/07/22 - 19:28
Bermeoko alkateak teila bota du Izaro parean, Madalena egun ezohikoenean
Udal ordezkarien eta Mundakako alkatearen aurrean jaurti du teila Aritz Abaroak.
2020/07/17 - 22:54
Bermeok, Mundakak, Ibarrangeluk eta Elantxobek ez dute Madalena eguna ospatuko
Bermeoko alkateak teila botako du, protokolozko ekintza gisa, baina portuetan ez da festarik izango. Asmoa da jendetzak saihestea, COVID-19aren aurka egiteko.
2020/07/17 - 13:46
"Neurri zorrotzak" eta "jairik ez" Madalen egunean
Bermeo, Elantxobe, Ibarrangelu eta Mundakako udalek mezu bateratua kaleratu dute, Madalen egunean jende multzoak eragozteko. Elantxobeko alkateak azaldu duenez, portua "erabat itxita" egongo da.
2020/07/13 - 17:00
Bermeoko hainbat atunontzi koarentenan Seychelleetan, COVID kasuengatik
Ez dago datu zehatzik, baina Seychelle uharteetako Port Victorian dauden euskal ontzietatik, 15 behintzat geldirik daude.
2020/07/08 - 12:24
Gizon bat zauritu da Muruetan, trenbide-pasagunean tren batek harrapatuta
Harrapaketa 06:50 aldera jazo da. Ordu horretan, Bermeo eta Gernika lotzen dituen konboi batek oinezkoa harrapatu du, Euskotrenek Muruetako Larrabe auzoaren parean duen geltokiaren ondoan.
2020/07/05 - 22:37
Itsatsertzetik 20 bat miliara baleak ikusteko aukera izan dute 50 bat lagunek
Bermeotik abiatu dira goizean goiz zetazeo handiak ikusteko asmoarekin eta lortu egin dute: beste itsas animalia batzuekin batera baleak ikusi dituzte.
2020/07/02 - 14:48
Eusko Jaurlaritzak bainurako guneak ezarri ditu Bermeoko portuan
Martillo kaian, lehorrean egoteko 600 m2 izango dira, eta bainua hartzeko 2.377 m2-ko eremua itxiko dute.
2020/07/01 - 16:16
'Mater' ontziak itsas zaborren inguruan kontzientziatzeko zeharkaldia antolatu du
Hondarribian, Getarian, Ondarroan, Bermeon, Portugaleten, Bilbon, Mutrikun eta Pasaian lehorreratuko da.
2020/06/24 - 19:18
Gaztelugatxe, magia duen lekua
Euskal kostaldeko peregrinazio leku jendetsuena dugu eta erromesaldi egunik handiena ekainaren 24a izaten da. Aurten, ez da ekitaldirik izan.
2020/06/24 - 16:53
Gaztelugatxen ez da aurten mezarik izan San Joan egunez
Bermeoko frantziskotarren elizan bedeinkatu dituzte eskapularioak aurtengo San Joan egunez, eta ez Gaztelugatxen.