Migrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mugak Zabalduz Karabanak ehunka pertsona elkartu ditu Bermeon migratzaileen alde

Iragarkia
18:00 - 20:00
Mugak Zabalduz Karabanak ehunka pertsona elkartu ditu Bermeon migratzaileen alde
Pandemiak migrante eta errefuxiatuen egoera are gehiago okertu duela salatu du 2020ko europar karabanak. Fatimetu Zenan sahararrak eta Maria Juncai ekuadortarrak ere "inor ez dela ilegala" defendatzen dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X