Bero-boladak
2023/07/06 - 13:58
Amaitu berri den hilabetea historiako ekainik beroena izan da munduan
Inoiz erregistratutako ekainik beroena izan da, eta tenperaturak 0,5 gradu egin du gora 1991tik 2020rako batez bestekoarekin alderatuta, Europar Batasuneko Copernicus sistemaren azken datuen arabera.
2023/07/05 - 16:34
Beijingen 40 gradutik gorako tenperaturak dituzte azken egunetan
Gurean bezala, Txinan ere gero eta sarriago dituzte beroaldiak. Aurtengo uda hasiera azken sei hamarkadetako beroena izaten ari da, batez ere iparraldean. Beijingen, esaterako, 40 gratudik gorako tenperaturak dituzte.
2023/06/23 - 11:27
Udako lehen asteburuan 30 graduak gaindituko dira Euskal Herri osoan
Giro eguzkitsua eta beroa gailenduko dira gaurtik igandera lurralde osoan. Tenperaturek larunbatean joko dute goia, hegoaldean 35 gradura gertura daiteke merkurioa. Igandean, ipar-haizea sartzearekin batera, freskatu egingo du berriro, baina ez askorik.
2023/06/23 - 07:00
Aurtengo uda bereziki beroa izan daiteke Euskal Herrian
Andoni Aizpuru EITBko Eguraldiaren aurkezlearekin gogoratu nahi izan ditugu 2022ko udan izandako beroaldiak.
2023/06/18 - 15:53
Uxue eta San Martin Unxera itzuli gara, eskualdean izandako sute larri horiek izan zirenetik urtebetera
Suteak itzaltzeko lanetan ibilitako suhiltzaileekin izan da EITB Media. Egunak behar izan zituzten azken urteetan Foru Erkidegoan izandako sute handiak kontrolpean hartzeko. Bizitako amesgaiztoa gogoratu dute auzokideek.
2023/06/15 - 21:11
Berdegune gehiago hirietako tenperatura jaisteko
Nolakoak izan beharko lirateke gure hiriak muturreko tenperatuei aurre egiteko? Zuhaitzek eta berdeguneek berebiziko tokia izan beharko lukete hirian. Maria Ruiz de Gopegui BC3ko ikertzaileak onurak azaldu ditu.
2023/06/10 - 19:20
Hiru militar britainiar zorabiatu dira desfile batean, beroak jota, William printzearen aurrean
30º-tik gorako tenperaturak zeuden une hartan Londresen. Erakutsitako erresistentzia eskertu die William printzeak militarrei.
2023/06/08 - 16:41
20 gradutik gorako tenperaturak izan ditugu bart; beroenak Gipuzkoan neurtu dira
Batez ere Gipuzkoako kostaldean neurtu dira beroenak, 26 gradura iritsi dira Hondarribian, esaterako. Hiriburuei dagokienez; gauerdian 25 gradu izan dituzte donostiarrek, 22 neurtu dira Bilbon, eta Gasteizen 21.
2023/06/08 - 12:14
Itsas azaleko uretan 21 gradu neurtu dituzte Kontxako badian, duela hamar egun baino 3 gradu gehiago
Uraren tenperatura igoera hau oso azkarra izan da. Gaur duela hamar egun baino hiru gradu berago dago itsas azala. Tendentzia bera erregistratu du munduko beste itsasoetan ere Europar Batasuneko Aldaketa Klimatikoaren Copernicus zerbitzuak.
2023/06/08 - 07:00
El Niño itzuli da, uda beroagoekin
Azken urteetan La Niña fasean izan gara, baina 2023ko bigarren erditik aurrera, El Niño nagusituko da. Horrek, berotze globalarekin batera, are uda beroagoak ekarriko ditu.
2023/06/07 - 16:50
Beroak eragindako arriskuari aurre egiteko neurriak adostu ditu Parisko Udalak
Hiriaren itxura guztiz aldatuko duten neurrien helburua beroaren ondorioz hiltzen direnen kopurua murriztea da. Adituen ustez, 50 graduko egunak gero eta ohikoagoak izango dira 2050erako.
2023/06/03 - 16:42
Etxeetako aire-girotuaren instalazioak % 200 hazi dira urtebetean
Iazko uda beroaren ondoren, gehiago izan dira etxebizitzetan aire girotua instalatu duten partikularrak, eta instalazio enpresak lanez gainezka daude.
2023/05/11 - 22:37
Zer tenperaturatan geldituko dira hainbat jarduera Euskadin eta Nafarroan?
Espainiako Gobernuak hainbat neurri onartu ditu langileak bero boladetatik babesteko. Kontsultatu hemen eskualde bakoitzari egokitutako alerta tarteak.
2023/05/11 - 19:57
Enpresek zenbait jarduera eten behar izango dituzte bero boladen aurrean
Neurria ostegun honetan klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko onartutako errege lege dekretuaren barruan dago, eta langileak muturreko tenperaturetatik babesteko neurri egokiak aurreikusteko betebehar zehatza ezartzen du.
2023/05/10 - 19:30
Espainiako Gobernuak aire zabaleko lana debekatuko du beroagatik alerta gorria edo laranja dagoenean
Yolanda Diaz bigarren presidenteordeak adierazi du lege aldaketak egingo dituztela lan arriskuen prebentzioari buruzko araudian, enpresetan nahitaez bete beharreko neurri espezifikoekin.
2023/05/03 - 23:25
Beroaldiak gero eta ohikoagoak dira, eta hori kezkagarria da osasunerako
Batik bat adineko pertsonek pairatzen dituzte beroaldien ondorioak.
2023/05/03 - 16:22
Beroa, baina giro atsegina kostaldean
Goizean goizeko freskuran jakak eta jertseak ez zeuden soberan, baina orduek aurrera egin ahala, argi geratu da gaurkoa, uda beteko eguraldia izango zela.
2023/05/03 - 14:40
Termometroek 30 graduak gainditu ditzakete gaur Donostian
Gaurko beroak ez du luze iraungo; izan ere, galerna batek euskal kostaldea astinduko du gaur gauean, eta tenperaturak bat-batean jaitsiko dira. Enbata 21:00ak aldera sartuko da Bizkaiko itsasertzetik eta Gipuzkoarantz joango da.
2023/05/03 - 10:05
Albiste izango dira: Beroa eta enbata, autobusen greba finalerako eta sanferminetako kartel irabazlea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/02 - 10:11
Albiste izango dira: Nafarroako Lehortearen Mahaia, eguraldi epela eta lehorra eta Bermeo Tuna Forumen itxiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.