Espainiako Gobernuak aire zabaleko lana debekatuko du beroagatik alerta gorria edo laranja dagoenean
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak lan arriskuen prebentzioari buruzko araudiaren aldaketa bat aurreratu du. Horrek, besteak beste, debekatu egingo du aire zabaleko lanaldietan lan egitea "beroagatik alerta laranja edo alerta gorria dagoenean", Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak hala esan badu.
Hala aurreratu du asteazken honetan bigarren presidenteordeak, Madrilgo Alcorcon herrira egindako bisitan. Bertan azaldu duenez, lan legediaren aldaketa hori eta beste batzuk Ministroen Kontseilura eramango dituzte, tenperatura altuen ondorioei aurre egiteko asmoz.
"Lege aldaketa batzuk egingo ditugu, lan legerian enpresek nahitaez bete beharreko berariazko neurriak sartzeko, eta baldintza meteorologikoak lanpostuetara egokituko ditugu", berretsi du Diazek hedabideei egindako adierazpenetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako