Bero-boladak
2023/05/02 - 09:02
Termometroak 30 ºC-ra iritsiko dira bihar
Oro har, tenperatura maximoak 20-25 ºC-ren bueltan ibiliko dira Euskal Herrian aste guztian zehar. Afrikatik etorritako aire-masa beroak tenperatura nabarmen igoaraziko du. Astebururako, ordea, euria espero da.
2023/04/27 - 13:04
Tenperatura altuagoetara egokitzen ari gara?
Planetako tenperaturek gora egiten duten bitartean, gure gorputzak egoera horretara egokitzeko duen gaitasunak ere gora egiten du. Zergatik eta nola gertatzen den aztertzeak beroarekin bizitzeko gai izango garen argitzen lagunduko digu.
2023/04/24 - 21:29
Ostegunean beroa egingo du, batez ere barnealdean
Asteazkenean, tenperaturak gora egingo du. Maximoak 20-25 ºC ingurukoak izango dira; balio altuenak barnealdean neurtuko dira.
2023/04/22 - 10:22
Azken zortzi urteetako munduko batez besteko tenperatura inoizko altuena izan da
Munduko Meteorologia Erakundeak ohartarazi du lehorteek, uholdeek edo bero-boladek gero eta eremu gehiagotan eragiten dutela, eta azaldu du haien kostu ekonomiko eta sozialak gero eta handiagoak direla.
2023/04/20 - 10:00
Aurrekaririk gabeko muturreko beroak eta lehorte orokorrak markatu zuten Europako klima 2022an
Copernicusek argitaratutako txosten baten arabera, 2022a bigarren urterik beroena izan zen Europan, eta iazko uda ere kontinenteko beroena izan zen. Gainera, Artikoak seigarren urterik beroena izan zuen erregistroak daudenetik.
2023/01/25 - 11:34
Zer nolako eragina izaten ari da berotze globala gurean?
Elisa Sainz de Murieta BC3ko ikerlari eta EHUko irakaslearekin izan gara ondorioak aztertzen. Lau eremu handitan igerri dituzte aldaketak: eguraldian, osasunean, elikagaietan eta ekosistemetan.
2023/01/10 - 15:06
Bigarren urterik beroena izan zen iazkoa Europan, lehorte eta uholde ugarirekin
"Muturreko klimak indarra hartu zuen Europan eta mundu osoan. Horrek erakusten du Lurraren berotzeak dakartzan ondorioak nabaritzen hasi garela", esan du Aldaketa Klimatikoaren Zerbitzuko zuzendari laguntzaileak.
2023/01/02 - 17:41
2022, serie historikoen urterik beroena, ohi baino 1,8 gradu gehiagorekin
Aldi berean, bildutako euri kopuruaren arabera, 2022a oso lehorra izan da Euskadin. Zentzu horretan, Arabako Lautada nabarmentzen da, serie historikoen artean lehorrena izan baitzen bertan.
2022/12/27 - 16:31
2022, ingurumen-hondamendiek markatutako urtea: lehorteak, urakanak, zikloiak...
Gero eta ohikoagoak dira muturreko fenomenoak: beroaldiak, elurteak, urakanak... Ikerketa baten arabera, 168.100 milioi dolar baino gehiago galdu dira aurtengo hamar hondamendi meteorologikorik larrienetan.
2022/10/29 - 16:34
Badator aldaketa: tenperatura freskoagoetan ibiliko gara arratsaldetik aurrera
Azken egunotako beroaren ostean, balio suabeago izango ditugu gurean: 20-21º inguru azaroa estreinatzeko. Informazioa, June Ansoleaga "Eguraldia" saioaren aurkezlearen eskutik.
2022/10/27 - 22:43
Tenperatura altuek gurean jarraitzen dute: Sodupen, termometroa 33,1 graduetara iritsi da
Ostegunetik ostiralerako gaua, gainera, tropikala izango da; hau da, toki askotan, tenperatura ez da 20 graduetatik jaitsiko. Meteorologoek, gainera, ez dute aurreikusita ondorengo egunetan aldaketa handirik izango denik.
2022/10/27 - 21:37
Termometroak 30 ºC-ra igo dira, eta sute arriskua handia da
EAE alerta laranjapean dago baso sute arriskuagatik. Gaur eta bihar sargori egingo du, eta beroa egiten jarraituko badu ere, larunbatetik aurrera, tenperaturek behera egingo dute.
2022/10/27 - 18:37
2022ko urria serie historikoetako beroena izan da, eta lehorrena EAEko zatirik handienean
Hala adierazi du Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak. Horrez gain, aurtengo urrian, Euskadiko batezbesteko tenperatura ohikoa baino lau gradu altuagoa izan da.
2022/10/27 - 16:41
Tenperatura erregistroak daudenetik, urririk beroena eta lehorrena da aurtengoa
Urriak 27 da gaur eta 30º C gradu zian dituzte Donostian goizeko 11:30ean. Urrian inoiz izan den gaurik beroena pasa dute ipar isurialdean batez ere.
2022/10/26 - 21:32
Zer egin baso-sute baten aurrean eta sua piztea prebenitzeko
Suaren eta haizearen norabideari erreparatu eta ihes-bidea aurrez ikustea garrantzitsua da. Alboetatik alde egiten saiatu, malda behera, eta beti haizearen kontra. Ez korrika egin, eta zapaltzen duzun lurrean arreta jarri.
2022/10/26 - 16:46
Baso sute arriskua ekar dezaketen ekintzak debekatu dituzte datozen egunetarako
Oraindik urria amaitu ez den arren, Euskalmetek tenperatura neurtzen duenetik, aurtengoa urririk beroena izango dela aurreikusi dute.
2022/10/26 - 16:40
Nola egokitzen da gure gorputza tenperatura altuetara?
Eliteko kirolean beroari hobeto aurre egiteko entrenamendu espezifikoak egiten diren bezala, edozein gizakik tenperatura altuen eraginpean egonda hobeto egingo die aurre etorkizunean. Jon Irazusta Fisiologia katedradunak azaldu digu gizakiak tenperatura altuetara egokitzeko duen gaitasun fisikoa.
2022/10/26 - 16:33
Nola hiltzen gaitu beroak?
Jon Irazusta Euskal Herriko Unibertsitateko Fisiologia katedradunak beroak gure gorputzari nola eragiten dion azaldu digu, heriotza eragiteraino.
2022/10/26 - 16:28
Tenperatura altuagoetara egokitzen ari gara?
Oraindik bidea dago ikertzeko, gure gorputzak tenperatura altuagoko eszenatoki batera egokitzea lortuko duen jakin arte, hotzak ere hiltzen duela ahaztu gabe. Jon Irazusta EHUko Fisiologia katedraduna da.
2022/10/26 - 13:01
Bero boladak % 57 hazi dira azken hamarkadan Europan
'The Lancet' aldizkariak argitaratutako txostenaren arabera, egoera oso larria den arren, bada itxaropenerako zantzurik. Mundu mailako erantzun bateratu eta koordinatu batek energiaren krisia arintzea lortuko luke, erregai garbien aldeko apustua erdigunean jarrita.