Biarritz
2019/08/23 - 16:08
Santiago zubia ordubetez itxi dute bi pakete susmagarri topatu ondoren
Gipuzkoako Irun eta Lapurdiko Hendaia lotzen dituen Santiago zubian piztu da goizeko ezinegona. Bonba mehatxu batek 45 minutuz itxiarazi du zubia, 2 pakete susmagarri topatu ondoren
2019/08/23 - 16:04
Hiritarrak baino polizia gehiago dago Biarritzen
Biarritzek hiri mamu bat dirudi, kalean ez dabil inor. Markatutako esparru urdinera eta gorrira, hartarako baimena dutenak baino ez dira sartu.
2019/08/23 - 13:01
Ertzaintzak G7a dela eta ezarritako neurri berriak kritikatu dituzte garraiolariek
Espainiako Garraiolarien Elkarteen Federazio Nazionalak salatu duenez, Ertzaintzaren murrizketa berriak Frantziako Gobernuak ezarritakoak baino "zorrotzagoak" dira.
2019/08/23 - 12:56
'Kontzertu basatia' Uztaritzen, militarren loa galarazteko
Poliziek plaza hartuta bazuten ere, kale batetik iskin egin eta 15 minutu inguruz musika kontzertua eskaini zuten Uztaritzeko Lizeoaren inguruan.
2019/08/23 - 11:59
G7aren goi-bilerako gai-zerrenda
Lehen begirada batean, zazpi buruzagiek mahai gainean izango duten lan-txostenak baditu helburu zintzoak, adibidez onartzen du munduan ezberdintasun sozialak handitzen ari direla.
2019/08/23 - 11:49
Lurraldebuseko hiru linea bertan behera utzi dituzte, G7aren goi-bilera dela eta
Herritarrei trena erabiltzea aholkatu diete. Izan ere, errepideetan sor daitezkeen trafiko-arazoek eragina izan dezakete gainerako linea batzuen ordutegian edota ibilbidean.
2019/08/22 - 18:25
G7aren goi-bilerak irauten duen bitartean ia 7.000 agentek bermatuko dute segurtasuna
Donostian izan da gaur Grande-Marlaska, abuztuaren 24tik 26ra bitartean, Biarritzen egingo duten bilerarako prestatu duten segurtasun operatibo berezia koordinatzeko zentroan.
2019/08/22 - 16:11
Zibersegurtasunari garrantzi handia ematen ari zaizkio G7an
Segurtasun neurriak ez dira soilik fisikoak izango, espioitzari, komunikazioren babesari eta azpiegitura kritikoen segurtasunari garrantzi handia eman zaio.
2019/08/22 - 16:09
Zaintza kontrolak zorroztu dituzte Aragoiko Pirinioetako mugan G7aren goi-bileragatik
Somport eta Portaleteko errepideak kamioientzat irekita egongo badira ere, bide horietan “gertakari garrantzitsuren bat" jazoko balitz, mugatuta geratuko litzateke zirkulazioa garraiolarientzat.
2019/08/22 - 15:56
Baionako eta inguruko herrietako denda eta zerbitzu askok ateak itxi dituzte
2000. urtean Europa Batasunaren beste goi-bilera batean izan ziren istiluak kontutan hartuta, Biarritzeko bileraren antolatzaileen kezka nagusietako bat Baiona da.
2019/08/22 - 15:49
G7rako koordinazio zentroa zabaldu du Grande-Marlaskak Donostian
Fernando Grande-Marlaska Donostiara etorri da Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak, Frantziako Jendarmeriarekin batera, koordinatuko duen azpiegitura ikuskatzera.
2019/08/22 - 11:59
Garrantzitsuen bilera
G7 edo Zazpien Taldea osatzen duten 7 herrialdeek munduko garrantzitsuenak direla uste dute. 2008an G20aren sorrera bultzatu zuten, bertan zeuden baita ere Errusia, Txina, Brasil eta India.
2019/08/21 - 17:33
Oiartzunen ezarri dute G7aren goi-bilerari jarraipena egingo dion koordinazio mahaia
Biarritzen egingo duten bilerak bat egingo du udako itzulera operazioarekin. Jaurlaritzak nabarmendu duenez, "segurtasun publikoa eta bide-segurtasuna bermatzea" da helburu nagusia.
2019/08/21 - 15:57
Baliteke Biarritzeko bilera izatea adierazpen bateraturik gabeko lehenengoa
Biarritzeko bileran hainbat gai izango dira mahaiaren gainean: gai sozialak, aldaketa klimatikoa, segurtasuna... Herrialdeen arteko desadostasunak azaleratuko dituen bilera izango da.
2019/08/20 - 21:19
Frantziak 13.200 polizia mobilizatuko ditu G7aren goi-bilera dela eta
Frantziako Barne ministroak azaldu duenez, indar militarren esku geratuko da aire zein itsas eremuak zaintzea eta terrorismoaren aurkako jarduerak aurrera eramatea.
2019/08/20 - 18:28
AEBko hegazkin militar batek Hondarribiako aireportuan materiala deskargatu du
Gipuzkoako aireportuan lurreratu den hegazkinik handienetarikoa da.
2019/08/20 - 16:49
Bost pertsona atxilotu dituzte jendarmeren aurkako eraso bat antolatzea egotzita
Biarritzeko goi-bilera bitartean, jendarmeak egongo diren Landeseko hotela erretzeari buruz hitz egin zuten sare sozialetan.
2019/08/20 - 16:08
Poliziak eta militarrek hartuta daude Biarritz eta inguruak
Lurrez, itsasoz eta airez. Biarritz eta inguruak poliziak hartuta daude. Kalean dabiltzanek nabarmen sumatu dute poliziaren presentzia handitu egin dela.
2019/08/20 - 16:02
Haserrea garraiolarien artean, G-7aren murrizketengatik
Zalantza eta kezkez josita daude garraiolariak. Ez dakite zer egoerari aurre egin beharko dioten datozen egunetan.
2019/08/19 - 21:01
Kapitalismoaren aurrean beste eredu batzuk aldarrikatuko dituzte 'kontra-gailurrean'
"Munduko boteretsuek Miarritzeko kaleak Polizia Armatuarekin bete dituzten bitartean, beste mundu bat posible dela" aldarrikatuko dute, "airez, lurrez eta itsasoz".