Biarritz
2019/06/08 - 18:07
Bake bidean urratsak egiten jarraitzeko eskatu du giza kate batek Biarritzen
Peto urdinak jantzita eta eskutik emanda, Iparraldeko hautetsiak, alderdi politikoetako eta sindikatuetako ordezkariak zein herritar arruntak "Bakea Euskal Herrian, orain presoak" lelopean bildu dira.
2019/06/07 - 22:59
Seaskak irakasle eta baliabide gehiago eskatzeko manifestazioa egin du Biarritzen
Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioa, asko garatzen ari da azken urteetan, baina irakasle lanpostuak eta baliabideak falta dituztela salatu dute.
2019/05/24 - 15:30
Biarritz en Été jaialdia, bertan behera
Antolatzaileek hala erabakita, ez dute egingo aurtengo kartelean, besteak beste, Nekfeu, Charlotte Gainsbourg, Romeo Elvis eta Hot Chip zituen festibala.
2019/05/18 - 18:03
Ipar Euskal Herriko errugbilariak, homofobiaren aurkako kanpaina bateko protagonista
LGTBI komunitatearen eskubideak defenditzen dituen taldeak sentsibilizazio kanpaina berezia egingo du laster Baiona eta Biarritzeko errugbi taldeekin.
2019/05/17 - 21:40
Macronek 'eredugarritzat' jo du Euskal Herriko bake eta adiskidetze prozesua
Frantziako Gobernuko presidenteak esan du euskal presoak Euskal Herritik hurbil dauden espetxeetara lekualdatzen jarraituko dutela. Macron Biarritzen izan da arratsaldean.
2019/04/07 - 09:57
Inoizko babesik handiena izan du Korrikak Ipar Euskal Herrian
Hiru lurraldeetatik igaro ondoren, 18:00ak pasatxo zirenean sartu da euskaren aldeko lasterketa Baionara. Gauerdian muga igaroko dute korrikalariek, Hendaiatik Irunera.
2019/03/27 - 21:33
75 urte bete dira gaur amerikarrek Biarritz bonbardatu zutela
145 lagun hil ziren. Bigarren Mundu Gerran izan zen, eta naziek okupatuta zeukaten aireportua txikitu nahi izan zuten amerikarrek, baina akats batengatik, hiri gainean erori ziren bonbak.
2019/03/13 - 20:23
Posta bidezko botoak ez direla garaiz heltzen salatu dute Hendaiako bizilagunek
Hendaiako 8.000 bizilagun EAEn jaioak dira eta botoa ematea "ia ezinezkoa" dela diote. Aurreko hauteskundeetan askok ez zuten bozkatu, dokumentazioa ez zelako garaiz iritsi.
2019/03/09 - 17:23
Arte urbanoak gero eta toki handiagoa du Ipar Euskal Herrian
Baionako jaialdiaren ondoren, orain Biarritzen hasi dute ekimena.Supermerkatu baten horma mural batez jantzi dute, baina obra horrek bi hilabete baino ez du iraungo.
2019/03/09 - 14:54
Autokarabana zaleek hitzordu garrantzitsua dute asteburu honetan Biarritzen
Bertan merkatuak eskaintzen dituen azken nobedadeak ikusi daitezke. 150 baino gehiago daude egunotan ikusgai.
2019/03/04 - 15:20
Berritze lanen ostean berriro ere martxan da Biarritzeko aireportua
Hilabete batez egon da itxita berritze lanak egin dituztelako. Pista eta harrera gunea oso-osorik berritu dituzte.
2019/02/24 - 14:40
Biarritzeko autobus-geltoki bat 'saritu' dute etxerik gabekoei bizitza zailtzeagatik
Frantziako fundazio batek etxerik gabekoei bizitza zailtzen dieten Udalak eta saltokiak modu satirikoan saritu ditu. Horien artean, oso jesarleku bitzia duen Biarritzeko autobus-geltoki bat.
2019/02/20 - 14:18
Nekfeu, Charlotte Gainsbourg, Hot Chip eta Romeo Elvis, Biarritz en Ete jaialdian
Bere burua “pop, euskaldun eta ekologiarekin arduratsutzat” definitzen duen lapurtar jaialdiak 2019ko edizioko lehen taldeak iragarri ditu.
2019/02/04 - 07:44
Biarritzeko aireportua hilabetez itxita egongo da gaurtik aurrera
Pista berritzeko lanak burutu behar dituzte Lapurdiko aireportuan. Martxoaren 4an, astelehena, irekiko dute berriro.
2019/02/02 - 15:12
Iparraldeko 'txaleko horiek' bilgune antolatu dute Baionako eraikin huts batean
Azaroan protestak hasi zituztenean, Biarritzeko ordainlekuan eraikitako txabola batean biltzen ziren baina, urte bukaeran, Poliziak bota egin zituen.
2019/01/27 - 14:24
Josephine Baker protagonista, FIPADOC dokumentalen nazioarteko jaialdian
Estatu Batuetako dantzariak eta abeslariak paper garrantzitsua izan zuen arrazakeriaren aurkako borrokan.
2019/01/23 - 15:39
'La disgrâce' dokumentala gaur ikusgai izango da Biarritzen
Aurpegiak deseginda eta gizartearen begirada txarrak jasaten dituzten hainbat herritarren lekukotasunak entzun dira Biarritzen.
2018/12/30 - 13:42
'Txaleko horiek' polizia-indarkeriaren aurkako manifestazioa deitu dute gaurko
Senperen Gabonak igarotzen ari den Frantziako Ekonomia ministroaren etxera hurbiltzen saiatu dira 'txaleko horiak', baina polizia ugari izan dira bertan, eta ez dute lortu.
2018/12/18 - 15:26
Tentsioa Biarritzen, G7aren prestaketa bilera dela eta
Biarritzen tentsioa izan da eguerdian ehunka manifestari eta poliziaren artean. Datorren udan G7 gailuarra egingo dute bertan, eta gaur prestaketa bilera dute.
2018/12/14 - 22:08
Presoen inguruan Frantziarekin duten elkarrizketa etenda dagoela esan dute
ETAko presoen hurbilketaren gaian diharduen Iparraldeko ordezkaritzak salatu duenez, Frantziako gobernuarekin daukan harremana erabat blokeatuta dago.