Biarritz
2019/08/18 - 22:45
Frantziak eta Mendebaldeko Alemaniak bultzatu zuten G7ren sorrera 1975ean
Errusia 15 urtez egon da Estatu Batuek, Erresuma Batuak, Japoniak, Italiak eta Kanadak ere parte hartzen duten taldean, baina 2014ean kanporatu egin zuten.
2019/08/18 - 22:45
G7rako segurtasun neurri guztiak prest ditu Biarritzek
Biarritzen segurtasuna bermatzeko, kosta osoa blindatuta egongo da G7rako. Leku gehienetan egiaztagiria beharko da. Horrez gain, hainbat errepide eta aireportua ere itxita egongo dira.
2019/08/18 - 02:02
Gizon bat zauritu da AP-8an, Abanton, lau ibilgailuren arteko istripuan
Trafiko ezbeharraren eraginez, sei kilometroko ilara luzeak sortu dira.
2019/08/17 - 11:53
Hendaiarako irteera ibilgailuentzat itxita egongo da abuztuaren 27ra arte
G7ko goi-bilera dela eta, AP8ko Hendaia-Biriatuko irteera Baionako noranzkoan eta Hendaiako Euskotreneko geltokia itxiko dituzte.
2019/08/16 - 15:47
Biarritzen ez dago logelarik turistentzat
Gela guztiak G7ko delegazioek eta kazetariak hartu dituzte. Inguruko herrietan bakan batzuk geratzen dira, baina ia denak hartuta daude.
2019/08/15 - 16:06
Airez, lurrez eta itsasoz blindatuko da Biarritz G7aren goi-bilkurarako
Biarritzeko kosta osoa blindatu egingo da G7aren goi bilkurarako. Segurtasuna bermatzeko, poliziak eta armadak itsasoa, errepideak eta aireko trafikoa kontrolatuko dituzte.
2019/08/14 - 17:00
Euskotreneko geltokia itxita egongo da Hendaian abuztuaren 18tik 26ra G7a dela eta
Tren zerbitzua Irun/Ficoba geltokiraino helduko da, baina Irun-Colon lineak duen maizatasun berarekin.
2019/08/13 - 16:03
800 eguzki panelek hornituko dute G7 gailurreko prentsa aretoa
800 eguzki panel hauek prentsa aretoak beharko duen indar elektrikoaren laurden bat sortuko dute. Eraikinaren oinean, 1.300 metro karratuko espazioa hartuko du eguzki eremu fotoboltaikoak.
2019/08/12 - 19:18
G7aren kontrako plataformek modu baketsuan jardutera deitu dute
Frantziako segurtasun-indarrek jardunaldia "errespetatzea" eta poliziaren zaintza "neurrikoa eta probokaziorik gabea" izatea eskatu dute.
2019/08/12 - 16:22
G7aren kontrako plataformek protesten egitaraua aurkeztu dute
Okupazio sinbolikoa egingo dute Biarritzen segurtasun eremutik gertu eta manifestazioa ere egin nahi dute Irunetik Hendaiara.
2019/08/12 - 16:04
Ibilgailu arinei Luzaideko N-135 errepidea erabiltzea gomendatzen diete
Abuztuaren 23tik 26ra, N-135 errepidea hartzea gomendatzen die Espainiako trafiko zuzendaritzak ibilgailu arinei, Iruñea eta Luzaide Donibane Garazirekin lotzen dituen errepidea alegia.
2019/08/12 - 15:22
Segurtasun sailak dispositibo berezia jarriko du martxan
Frantziako eta Espaniako gobernuekin harremanetan daudela adierazi du Beltran de Heredia sailburuak, erakundeen arteko komunikazioa funtsezkoa izango baita.
2019/08/12 - 14:50
‘Ertzaintzaren plantillaren erdia baino gehiago izango da lanean G7aren goi-bileran’
Kasu bakoitzean Ertzaintzak jardun behar duen moduan jarduten duela erantzun dio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak ErNE sindikatuari, eta ez dagoela inolako konplexurik ziurtatu du.
2019/08/11 - 15:23
G7ren kontrakoei aurre egiteko Ertzaintzaren 'planifikazio ona' eskatu du ErNEk
Ertzaintzaren sindikatuaren arabera, ez da Poliziaren "gaitasun osoa erabiltzen", "konplexu" batengatik "errepresioaren" iruditik aldendu nahi dutelako.
2019/08/09 - 19:32
4.000 ertzain baino gehiagok lan egingo dute G-7aren goi-bileran
Ertzaintzaren unitate guztietako agenteek lan egingo dute. Ekitaldia mugatik oso gertu egingo dute eta "logikoki Euskadin eragina izango du", esan du Beltran de Herediak.
2019/08/09 - 13:43
Abuztuaren 23tik 26ra Biriatutik eta Behobiatik ez pasatzeko gomendatutako ibilbideak
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak zein Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak egun horietan bi puntu horiek saihesteko eskatu dute.
2019/08/07 - 15:54
Abuztuaren 23tik 26ra Biriatutik eta Behobiatik ez pasatzea gomendatu du DGTk
Navarrok ohartarazi du ibilgailuak errepidean "ez atzera ez aurrera harrapatuta" gera litezkeela, "manifestazioak, blokeoak eta auto-ilarak" egongo direlako.
2019/08/06 - 22:49
Polizien sindikatuek G7an egongo diren agenteen baldintza txarrak salatu dituzte
10.000 poliziatik gora izango dira Biarritzera G7aren bilera zaintzen, baina eurentzat ez dago tokirik Iparraldeko hoteletan.
2019/08/03 - 16:39
Baionako dendariek ezinegona erakutsi dute G7ko goi-bileraren aurrean
Dendariek ez dakite egun horietan dendak ireki edo ez. Baionako Udalak dendarien esku utzi du dendak zabaltzeko erabakia.
2019/07/30 - 17:14
G7ko goi-bileran gerta daitezkeen istiluei aurre egiteko prest dago Baiona
Abuztuaren 24 eta 26 artean egingo den G7ko goi-bilera dela eta, hainbat neurri hartu dituzte Baionan, besteak beste, barrakoi moduko eraikin batzuk jarri dituzte aparkaleku batean behin behineko atxiloketak egiteko.