Biarritz
2019/02/20 - 14:18
Nekfeu, Charlotte Gainsbourg, Hot Chip eta Romeo Elvis, Biarritz en Ete jaialdian
Bere burua “pop, euskaldun eta ekologiarekin arduratsutzat” definitzen duen lapurtar jaialdiak 2019ko edizioko lehen taldeak iragarri ditu.
2019/02/04 - 07:44
Biarritzeko aireportua hilabetez itxita egongo da gaurtik aurrera
Pista berritzeko lanak burutu behar dituzte Lapurdiko aireportuan. Martxoaren 4an, astelehena, irekiko dute berriro.
2019/02/02 - 15:12
Iparraldeko 'txaleko horiek' bilgune antolatu dute Baionako eraikin huts batean
Azaroan protestak hasi zituztenean, Biarritzeko ordainlekuan eraikitako txabola batean biltzen ziren baina, urte bukaeran, Poliziak bota egin zituen.
2019/01/27 - 14:24
Josephine Baker protagonista, FIPADOC dokumentalen nazioarteko jaialdian
Estatu Batuetako dantzariak eta abeslariak paper garrantzitsua izan zuen arrazakeriaren aurkako borrokan.
2019/01/23 - 15:39
'La disgrâce' dokumentala gaur ikusgai izango da Biarritzen
Aurpegiak deseginda eta gizartearen begirada txarrak jasaten dituzten hainbat herritarren lekukotasunak entzun dira Biarritzen.
2018/12/30 - 13:42
'Txaleko horiek' polizia-indarkeriaren aurkako manifestazioa deitu dute gaurko
Senperen Gabonak igarotzen ari den Frantziako Ekonomia ministroaren etxera hurbiltzen saiatu dira 'txaleko horiak', baina polizia ugari izan dira bertan, eta ez dute lortu.
2018/12/18 - 15:26
Tentsioa Biarritzen, G7aren prestaketa bilera dela eta
Biarritzen tentsioa izan da eguerdian ehunka manifestari eta poliziaren artean. Datorren udan G7 gailuarra egingo dute bertan, eta gaur prestaketa bilera dute.
2018/12/14 - 22:08
Presoen inguruan Frantziarekin duten elkarrizketa etenda dagoela esan dute
ETAko presoen hurbilketaren gaian diharduen Iparraldeko ordezkaritzak salatu duenez, Frantziako gobernuarekin daukan harremana erabat blokeatuta dago.
2018/12/08 - 15:06
'Txaleko horien' protestak lau aste bete ditu Frantzian
Gaur ere liskarrak izan dira Polizia eta 'txaleko horien' artean Parisko kaleetan. 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte.
2018/11/22 - 13:33
Euskal Herri osotik ikusiko da Nazioarteko Espazio Estazioa egunotan
Leku bakoitzetik zein ordutan igaroko den jakinarazi du NASAk bere webgunearen bidez, eta abenduaren 6ra arte ikusi ahalko dela argitu du.
2018/11/19 - 09:41
'Txaleko horien' protestek Iparraldeko errepideak blokeatu dituzte
Erregaien garestitzeak eta zergen igoerak herritarren sumindura eragin du eta kalera irten dira. Dena den, bereari eusteko asmoa berretsi du Gobernuak.
2018/11/18 - 13:38
'Txaleko horidunek' protesta txikiak egiten jarraitu dute gaur Iparraldean
Frantziako Gobernuaren arabera, 300.000 pertsona atera ziren atzo kalera, eta 282 lagun atxilotu zituzten.
2018/11/18 - 12:04
Frantziako Gobernuak erregaien igoerarekin aurrera egingo du, protestei muzin eginda
300.000 'txaleko horidun' irten ziren atzo kalera. Hildako bat eta 409 zauritu izan ziren (14 larri) eta 282 pertsona atxilotu zituzten. Gaur ere protesta txikiak daude Iparraldeko ordainlekuetan.
2018/11/17 - 10:53
'Txaleko horien' protestek A63 errepidea blokeatu dute goiz osoan zehar
Pertsona bat hil da Pont-de-Beauvoisinen, auto batek harrapatuta, eta 227 lagun zauritu dira, horietatik hiru larri, erregaien prezioen igoeragatik egin dituzten protestetan.
2018/11/11 - 15:09
Biarritzeko merkatua goitik behera berritu dute
Biarritzeko merkatua gastronomi zaleen topaleku bilakatu da, bertan jarri dituzten jatetxe eta tabernei esker.
2018/10/16 - 23:00
Hotel du Palais hotelaren berriztatze lanek polemika piztu dute Biarritzen
65 milioi euroren inbertsioa egingo dute 'Hotel du Palais' luxuzko hotel ospetsua berritzeko. Eta alkatearen plan hau ez da askoren gustukoa, ondarea pribatizatzeko arriskua ikusten dute eta.
2018/09/22 - 16:11
Iparraldeko taxilariak haserre, Uberreko 10 gidari bertan aritu direlako
Udan 10 gidari pribatu aritu dira Biarritz, Angelu eta Baiona aldean zerbitzua ematen. Plataformakoak pozik, baina egoerak haserrea piztu du taxi-gidarien artean.
2018/09/12 - 17:26
Elirale konpainiak 'Arta' ikuskizuna estreinatu du Biarritzen
Biarritzen, Maitaldia nazioarteko dantza jaialdia ospatzen ari dira aste honetan. Han, Pantxika Telleria lapurtarrak zuzentzen duen taldeak bere azken lana aurkeztu du.
2018/09/08 - 21:43
Nabigatzen ari zen 72 urteko gizon bat hil da itota Biarritzen
Nabigatzen ari zela desagertu zen atzo, eta azkenean, Donibane Lohitzunen aurkitu dute gorpua, itsas bazterretik bi itsas miliara.
2018/07/23 - 18:32
'EuskarAbentura' espedizioak Gipuzkoa zeharkatu du, eta Iparraldean sartu da
"EuskarAbentura azken urteotan euskalgintzatik sorturiko ekimenik ederretako bat dela iruditzen zait”, adierazi du Kike Amonarrizek.