Bidaiak
2022/09/22 - 22:32
Hasi da Hego Euskal Herrian Imsersoko bidaien erreserba egiteko prozesua
Euskadin 45.000 plaza eskainiko dira, pandemia aurretik baino 15.000 gutxiago. Irlak eta penintsulako kostaldea dira gehien eskatzen diren helmugak.
2022/08/31 - 18:56
EBk oztopoak jarriko dizkie Europara bidaiatu nahi duten errusiarrei
Europar Batasuneko Atzerri ministroek Errusiarekiko bisen akordioa bertan behera uztea erabaki dute, eta, beraz, litekeena da bertara bidaiatu nahi duten europarrek ere antzeko baldintzak izatea.
2022/08/25 - 11:40
17 urteko Mack Rutherford da hegazkiez munduari bira bakarka eman dion pertsona gazteena
17 urteko pilotu belgikar-britainiarrak Bulgariako hiriburutik gertu dagoen aerodromo batean lur hartu du, 54.124 kilometro hegan egin eta 30 herrialde baino gehiago bisitatu ondoren. Martxoaren 23an hasi zuen bidaia Mack Rutherford gazteak.
2022/08/24 - 09:26
Renfeko doako abonu berria gaurtik aurrera hartu ahal izango da
Abonua eskuratzeko, Renferen webgunean edo aplikazioetan erregistratu behar da. 10 euroko fidantza ordaindu behar da, eta gutxienez 16 bidaia egiten dituztenei itzuli egingo zaie gero diru hori.
2022/08/12 - 22:57
Euskal aireportuak, tren-geltokiak eta autobus-geltokiak, jendez gainezka
Euskal herritar askoren opor sasoia da abuztuaren bigarren hamabostaldia, tartean zubi luzea dagoelako. Gaur euskal aireportuak, eta tren eta autobus geltokiak jendez gainezka egon dira.
2022/08/12 - 14:59
EAEko aireportuek pandemia baino lehenagoko datuak gainditu dituzte, bidaiarien zirkulazioari dagokionez
Bilboko aireportuan, espainiar Estatuko hegaldietako bidaiarien zirkulazioa % 11tik gora hazi da 2019ko uztailarekin alderatuta. Duela hiru urteko uztaileko datua kontuan izanik, Donostiak % 31,7 egin du gora, eta Gasteizek % 44,5.
2022/07/29 - 23:11
625 hegaldi daude programatuta Hego Euskal Herriko aireportuetan; gehienak Loiun, 523
Aireportu eta geltokietan, errepidean bezalaxe, mugimendu handia nabari da asteburu hasiera honetan, uztaileko azkenean. Loiuko aireportuan, pandemia osteko egunik jendetsuenak espero dira: ostiral honetan bakarrik, 135 hegaldi daude.
2022/07/29 - 12:22
Muskizko LEGO bidaiarien ibilbideak
Igor Lansorena muskiztarra eta LEGO zalea da. Etxean 50 bilduma baino gehiago ditu. Facebookeko foroetan eta LEGO gaiei buruzko wasap taldeetan parte hartzen du. LEGOekin ere bidaiatzen du eta argazkiak Instagramen zabaltzen ditu.
2022/07/25 - 16:52
Bidaiekin lotutako erreklamazioek % 20 egin dute gora pandemia aurreko datuekin alderatuta
Atzerapenak, ordutegi aldaketak, hegaldiak bertan behera geratzea eta batez ere ekipajea galtzea dira intzidentzia ohikoenak. Euskal Herriko kontsumitzaileen batasunetik erabiltzaileei beraien eskubideak zeintzuk diren ezagutu eta urraketak erreklamatzera animatzen dituzte bidaiariak.
2022/07/17 - 09:41
Nola eta nora bidaiatzen dute EAEko herritarrek?
Bidaia gehienak Estatuko beste erkidego batzuetara egiten dira, autoz, eta % 59k beste etxebizitza batzuetan hartzen dute ostatu.
2022/07/13 - 16:46
Aireportu batzuek gainezka egin dute; Londresen eta Amsterdamen eguneko 100.000 bisitariko muga jarri dute
Zenbait aireportuk gainezka egin dute eta Londreseko eta Amsterdameko aireportuek, adibidez, bidaiari kopurua mugatzea erabaki dute. Horrek eragin zuzena izan du bidaietan. Lehen 90 minutu lehenago egotea gomendatzen bazuten, orain 3 ordu edo gehiagokoa da gomendioa.
2022/06/24 - 16:49
Hegazkin konpainiek uda honetarako iragarritako grebetako lehena egin du gaur Rayanairrek
Sei greba egunetako lehena egin dute gaur konpainia irlandarreko langileek, baina lanuzteak ez du eraginik izan Euskadin, espainiar estatuko langileei zegozkien hegaldi guztiak gutxieneko zerbitzu gisa ezarri dituelako konpainiak hegaldiak bermatzeko.
2022/06/09 - 16:40
Iaz baino % 51 gehiago gastatuko dugu euskal herritak bakoitzak udako oporretan
Pandemiaren ostean aisialdirako gogo gehiago dago eta gehiago gastatzeko asmoa dugu, antza. EAEn, batez beste, 1.500 euro gastatuko ditugu udako oporretan, inkesta baten arabera; iaz baino % 50 gehiago.
2022/06/05 - 17:25
Bidaiari ontziei mugak jarri nahi dizkiete Bartzelonan
Munduan 400 bidaiontzi handitik gora daude, eta kalkulatzen da ontzi horiek mundu osoan igortzen diren berotegi gasen % 3 isurtzen dituztela. Bartzelonan, azken asteotan polemika piztu da turismo eredu horrek dakarren masifikazio eta kutsadura handiagatik.
2022/06/03 - 17:11
Modako helmugak, klasikoak eta gomendioak, uda honetan bidaiatzeko
Bi urteko murrizketen ondoren, bidaia ia normalizatuak itzuli dira, eta turismo-eskaintza ia pandemiaren aurrekoa bezain zabala da.
2022/06/03 - 15:13
Hauek dira uda honetan galdu ezin dituzun helmugak
Mira Bidaiak, Eroski Bidaiak eta Hernani Bidaiak bidaia-agentzietako ordezkariek uda honetan bidaiatzeko hainbat helmuga gomendatzen dizkigute.
2022/06/03 - 14:56
Hauek dira uda honetan modan dauden 7 helmugak
Euskadiko bidaia-agentzietako zenbait ordezkarirekin hitz egin dugu, uda honetan modan dauden helmugak konta diezazkiguten.
2022/06/02 - 22:46
Zein herrialdek eskatzen dute oraindik covid pasaportea sartu ahal izateko?
Covid pasaportea ez da gehiago eskatuko Europar Batasunetik edo Schengen espaziotik Espainiara sartzeko. Gainerako herrialdeetako bidaiariek erakutsi egin beharko dute. Iragarpen honen ondoren, eta uda ate joka daukagula, beste herrialde batzuetan, eskatuko diguten edo ez jakin nahi izan dugu.
2022/05/31 - 13:06
Helmuga klasikoak dira Balear Uharteak, Kanariak eta Mediterraneo aldea
Euskadiko bidaia-agentzietako hainbat ordezkarirekin hitz egin dugu, uda honetarako helmuga klasikoak konta diezazkiguten.
2022/05/22 - 18:03
Udako oporren atarian, 3. errefortzu dosia jartzen ari dira asko, covid pasaportea beharrezkoa baita oraindik
Covid ziurtagiria 9 hilabetera iraungitzen da azken dositik eta 6 hilabetera kutsatzea izan zenetik. Europar Batasunean, Frantziak, Portugalek, Alemaniak, Italiak eta Ziprek eskatzen dute. AEBra eta Kanadara sartzeko ere derrigorrezkoa da. Proba diagnostiko negatibo bat izateak ere balio du.