Bidaiak
2021/07/18 - 17:33
Andre Brugiroux, munduko herrialde guztiak zapaldu dituen gizon ibiltaria
Andre Brugiroux, 83 urteko gizaseme frantsesa, munduko 193 herrialdeetan izana da. 1955ean hasita, 18 urtez jarraian izan zen bidean, mundu osoko jendea ezagutzeko helburuarekin.
2021/07/16 - 18:29
Gipuzkoako hoteletako erreserbak "oso motel doaz" eta okupazio-maila espero baino txikiagoa izango da
Gipuzkoako Hotelen Elkarteko zuzendariaren iritziz, gaur egungo egoera oso konplexua da. Gainera, egunero albiste ugari ematen dira, eta informazio horiek "eragin handia dute erreserbetan eta erreserba-asmoan".
2021/07/13 - 18:09
Lloret de Marrera egindako bidaia batekin lotutako agerraldi bat ikertzen ari da Osakidetza
Oraingoz 23 positibo baieztatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan Lloret de Marrera egindako ikasturte amaierako bidaia batekin lotuta.
2021/07/09 - 20:27
Alemaniak Espainia "arriskuko" eremutzat jo du, covid-19aren gorakadagatik
Erabakiak ez du eragin zuzenik une honetan oporretan dauden edo datozen egunetan bidaiatzeko asmoa duten alemaniarrentzat, baina bai herritarren eta Espainiako turismoaren sektorearentzat.
2021/07/09 - 13:05
Ipar Euskal Herriko diskotekek berriz ireki ditzakete ateak, osasun neurriak zorroztuz
Hain zuzen ere, txertaketa amaitu dutela, gaixotasuna gainditu dutela edo berriki egindako PCR proban negatibo eman dutela frogatu dezaketen herritarrek izango dute lokal hauetan sartzeko baimena. Diskoteken % 75ek ez dute irailera arte irekiko.
2021/07/08 - 18:09
Espainiatik iristen diren pertsona txertatuek ez dute berrogeialdirik egin beharko Erresuma Batuan
Uztailaren 19tik aurrera, Ingalaterrara itzultzen diren inmunizatutako turistek ez dute isolatu beharko, baina bidaiatu aurretik test bat egin beharko dute, eta herrialdean daudenean PCR bat.
2021/07/06 - 21:05
Osakidetzak baheketa egingo du Mallorcatik, Saloutik eta Coniletik itzultzen diren gazteen artean
Gotzone Sagarduik azaldu duenez, baheketetan atzemandako positiboen % 33 eta % 35 artean delta aldaerakoak dira, eta gazteei "segurtasun sentsazio" faltsu batean ez babesteko ohartarazi die.
2021/07/05 - 17:56
Nafarroan 700 positibo baino gehiago atzeman dituzte Salouko agerraldia tarteko
Foru Gobernuaren Osasun Kontseilaritzak ostiralean abiatutako baheketa masiboari eutsiko dio, ikasleak Tarragonatik itzultzen ari direlako oraindik.
2021/07/02 - 22:55
Espainia, intzidentzia-tasa handiena duen Europako herrialdeetako bat
Ia Europa gehiena berdean dago, bidaiatzeko gomendagarriago iberiar penintsula baino. Oporretan atzerrira joan nahi izanez gero, herrialde bakoitzaren baldintzak ondo begiratzea gomendatzen da.
2021/07/01 - 22:55
Imsersoko bidaiak bueltan dira
Izena emateko epea gaur ireki da eta 816.000 plaza egongo dira. Euskadin 45.000 lagunek edukiko dute bidaiatzeko aukera. Bidaia agentzia eta hotelentzat ere berri oso ona.
2021/07/01 - 20:17
Zabalik dago 2021/2022 denboraldian Imsersoko bidaietarako eskaerak egiteko epea
Bidaiak, 2021eko urritik 2022ko ekainera bitartean egingo dira. Testuinguru horretan, covid-19ari aurre egiteko segurtasun neurriak eta protokoloak ezarriko dira.
2021/07/01 - 16:36
Nola lortu dezakegu covid ziurtagiri berdea?
148.172 lagunek eskuratu dute jada pasaporte hori EAEn. Orain arte telematikoki soilik eskatu ahal izan dugu, baina gaurtik aurrera presentzialki ere egin daiteke.
2021/07/01 - 16:31
Gaurtik indarrean da Europar Batasunean errazago bidaiatzeko covid ziurtagiri berdea
Ziurtagiria paperean atere liteke edo QR kode digitala eraman daite mugikorrean, aireportuetako segurtasun kontrolean erakusteko.
2021/06/29 - 21:26
Mallorcako agerraldiagatik ikasleak konfinatzearen kontra agertu da Fiskaltza
200 ikasle baino gehiago hotel batean isolatuta daude, Poliziaren zaintzapean. Fiskaltzak esan du neurri horrek oinarririk ez duela eta gehiegizkoa dela.
2021/06/25 - 22:03
Baheketa masiboa egingo dute Mallorcan egon diren 16 eta 19 urte bitartekoen artean
Ekainaren 12tik aurrera irlan egon diren gazteak deitu dituzte parte hartzera. Osakidetzaren zentro guztietan egingo dute larunbatean eta igandean.
2021/06/25 - 21:57
126 dira jada Mallorcako agerraldiarekin lotuta EAEn atzeman dituzten positiboak
Hori dela eta, Osakidetzak baheketa masibo bat egingo du ekainaren 12tik aurrera Mallorcan egon diren 16 eta 19 urteko EAEko pertsona guztien artean.
2021/06/25 - 21:55
Gutxienez bost ikasle gipuzkoar isolatu dituzte Mallorcan, lauk positibo eman ostean
Reggaetoi kontzertu batean eta itsasontzietan eta hoteletan egindako festa batzuetan atzeman dute agerraldiaren jatorria.
2021/06/24 - 23:33
Berrogeialdia egin beharko dute Mallorcan ikasbidaia egin dutenek
Gainera, alerten lantaldeak bertara ez joateko deia egin die oraindik abiatu ez diren ikasleei, kutsatzeko "arriskua altua" delako.
2021/06/16 - 18:47
PCR eta antigeno probak ugaritu egin dira, atzerrira bidaiatu ahal izateko
Atzerrira joateko, ezinbestekoa da proba negatibo bat aurkeztea edo immunizatuta egotea. Laborategiek atsedenik gabe egiten dute lan azken asteotan.
2021/06/16 - 14:36
Funtsezkoak ez diren AEBko turisten bidaiak baimendu ditu Europar Batasunak
Egoera epidemiologikoa aintzat hartuta seguruak diren herrialdeen zerrenda eguneratu dute Batasuneko 27 herrialdeek. AEB ez ezik, Albania, Libano, Ipar Mazedonia, Serbia eta Taiwan ere gehitu dituzte.