Bidaiak
2021/07/01 - 16:31
Gaurtik indarrean da Europar Batasunean errazago bidaiatzeko covid ziurtagiri berdea
Ziurtagiria paperean atere liteke edo QR kode digitala eraman daite mugikorrean, aireportuetako segurtasun kontrolean erakusteko.
2021/06/29 - 21:26
Mallorcako agerraldiagatik ikasleak konfinatzearen kontra agertu da Fiskaltza
200 ikasle baino gehiago hotel batean isolatuta daude, Poliziaren zaintzapean. Fiskaltzak esan du neurri horrek oinarririk ez duela eta gehiegizkoa dela.
2021/06/25 - 22:03
Baheketa masiboa egingo dute Mallorcan egon diren 16 eta 19 urte bitartekoen artean
Ekainaren 12tik aurrera irlan egon diren gazteak deitu dituzte parte hartzera. Osakidetzaren zentro guztietan egingo dute larunbatean eta igandean.
2021/06/25 - 21:57
126 dira jada Mallorcako agerraldiarekin lotuta EAEn atzeman dituzten positiboak
Hori dela eta, Osakidetzak baheketa masibo bat egingo du ekainaren 12tik aurrera Mallorcan egon diren 16 eta 19 urteko EAEko pertsona guztien artean.
2021/06/25 - 21:55
Gutxienez bost ikasle gipuzkoar isolatu dituzte Mallorcan, lauk positibo eman ostean
Reggaetoi kontzertu batean eta itsasontzietan eta hoteletan egindako festa batzuetan atzeman dute agerraldiaren jatorria.
2021/06/24 - 23:33
Berrogeialdia egin beharko dute Mallorcan ikasbidaia egin dutenek
Gainera, alerten lantaldeak bertara ez joateko deia egin die oraindik abiatu ez diren ikasleei, kutsatzeko "arriskua altua" delako.
2021/06/16 - 18:47
PCR eta antigeno probak ugaritu egin dira, atzerrira bidaiatu ahal izateko
Atzerrira joateko, ezinbestekoa da proba negatibo bat aurkeztea edo immunizatuta egotea. Laborategiek atsedenik gabe egiten dute lan azken asteotan.
2021/06/16 - 14:36
Funtsezkoak ez diren AEBko turisten bidaiak baimendu ditu Europar Batasunak
Egoera epidemiologikoa aintzat hartuta seguruak diren herrialdeen zerrenda eguneratu dute Batasuneko 27 herrialdeek. AEB ez ezik, Albania, Libano, Ipar Mazedonia, Serbia eta Taiwan ere gehitu dituzte.
2021/06/14 - 22:55
Erroman azken hilabetean %50 hazi da turismoa iazko datuekin alderatuz
Italiak duela hilabete ireki zituen mugak turismoarentzat eta dagoeneko hasi da bisitarien etorrera nabaritzen. Erroman, adibidez, bikoiztu egin dira aireportuko iritsierak iazko datuekin alderatuz.
2021/06/08 - 20:11
Renfeko katenarian izandako matxura batek tren bat geldiarazi du Erriberabeitian
235 bidaiari zeramatzan trena Bartzelonatik abiatu da eta Coruñara zihoan. Matxura 15:15 inguruan gertatu da.
2021/06/08 - 13:44
"Baigorritik abiatu, Itsaso Beltzari itzulia egin eta Istanbulen amaituko dut"
Urruneko herri eta kulturez ikasteko ideia maite zuelakotz jarri zen mapei begira Gilen Xerbero gaztea pasa den neguan. Azkenik deliberatu zuen 6 hilabeteko bizikleta bidaia egitea.
2021/06/07 - 22:43
Oporretan daudenei bigarren dosia beste erkidego batean jartzea proposatu du Simonek
Oporretan daudenei bigarren dosia beste erkidego batean jartzea eskaini die Osasun Sailak, gehiegizko atzerapenak saihesteko.
2021/06/07 - 22:27
Nafarroa covid pasaportea probatzen hasi da
Nafartarrek eskuragarri dute covid pasaportea, Europar Batasunean bidaiatzeko beharrezkoa izango dena. Uztailaren 1ean jarriko da ofizialki martxan, baina Nafarroan probaldia ari dira egiten.
2021/06/07 - 20:24
Nafarroak martxan jarri du Covid Ziurtagiria, EBn mugikortasuna errazteko
Dokumentuak egiaztatuko du jabeak baimendutako txertoren bat jaso duen, gaixotasuna gainditu duen edo negatibo eman duen probaren batean.
2021/06/04 - 20:48
Txertoa jaso dutenek, sarrera librea Ipar Euskal Herrian ekainaren 9tik aurrera
Arriskuko toki batetik ez datozen bisitariek, besteak beste, Europar Batasunetik datozenek, ez dute probarik aurkeztu beharko, Frantziako Estatuan sartzeko.
2021/05/31 - 10:40
OCUk txalotu egin du Air Europak bezeroei dirua itzultzea erabaki izana
Hegazkin konpainiak bertan behera utzitako bidaien truke ordaindutakoa jaso ez duten bezeroen espedienteak berrikusteko konpromisoa hartu du.
2021/05/21 - 20:44
'Covid pasaportea' lortzeko baldintzak
UE covid ziurtagiri digitala edo 'osasun pasaportea' "bidaiatzeko tresna" unibertsala eta doakoa da, Europar Batasunaren (EB) barruan mugikortasuna errazteko.
2021/05/20 - 21:11
Udan indarrean egongo den covid pasaportearen baldintzak adostu ditu EBk
Ziurtagari horrek bidaiariari buruzko ondoko informazioa bilduko du: txertoa hartu duen, PCR proban negatibo eman duen edo gaitza pasatu duelako antigorputzak dituen.
2021/05/19 - 16:49
Turismoa pixkanaka suspertuko dela uste du Euskadik
Hurtadok kalitatezko bidaiariak bilatzearen eta egonaldiak luzatzearen alde egin du, etortzen den jendea denbora gehiago egon dadin eta egonaldi luzeagoa egin dezan.
2021/05/17 - 20:09
Bost hilabeteko murrizketen ondoren, britainiarrek berriz atzerrira hegan egin dezakete
Erresuma Batuak deseskalatzearekin jarraitzen du, tabernen barnealdea berriro irekitzeari argi berdea emanez. Gainera, gaurtik aurrera, besarkadak ere baimenduta daude.