Bilbao Exhibition Centre
2017/09/12 - 14:50
Bertsolari Txapelketa Nagusia zazpi lurraldeetara iritsiko da
43 bertsolarik hartuko dute parte irailaren 23an Baigorrin hasi eta abenduaren 17an BECen amaituko den txapelketan. Gaur aurkeztu dute, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.
2017/07/25 - 23:34
Bukatu da Euskal Encounter 'arrakastatsuena'
Larunbatetik, 8.000 parte-hartzaileen informazio trafikoa 80 milioi gigakoa izan da.
2017/07/22 - 21:34
5.000 ordenagailutik gora, Euskal Encounterraren 25.ekitaldian
Konektatuta dauden 5.024 ordenagailuek 40 gigako konexioa dute, igoerak zein jaitsierak egiteko, eta horrek marka berri bat ezarri du.
2017/07/22 - 09:07
Euskal Encounter 'ahaztezina', 25. urteurrena ospatzeko
Aurten, San Mamesen neurriko zazpi zelaik hartuko luketen lekua izango du euskal informatika-jaiak. Besteak beste, errealitate birtuala, 360º-ko zinema, 3Dko inprimagailuak eta droneak izango dira.
2017/07/04 - 19:35
Euskal Encounter topaketak parte-hartze markak hautsiko ditu 25. urtemugan
8.000 pertsonak hartuko dute parte BECen uztailaren 22tik 25era egingo duten informatika festan.
2017/06/30 - 12:29
Shakira BECen ikusteko sarrerak, salgai
Atzo zuzeneko kultura jardueren BEZa % 21etik % 10era jaitsi eta gero, antolatzaileek sarreren prezioa jaitsi dute. Txartel merkeenen salneurria 61 eurokoa izango da.
2017/06/29 - 15:31
Deep Purpleren agur bira BECetik igaroko da ostiralean
Britainiar talde historikoaren aurretik Alter Bridge estatubatuarrak arituko dira Barakaldoko erakustazokan, ostiralean.
2017/06/17 - 23:18
4.000 lagun baino gehiago izan dira Hezkuntzako LEPko lehen proban
Aurten Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen 740 maisu-maistra postuetako bat lortuz gero, datorren udazkenean bertan hasiko dira lanean.
2017/06/17 - 16:10
Zazpi espezialitateetako 740 maisu-maistra plaza jokoan gaur BECen
Probetara aurkeztu diren % 70 emakumezkoak dira, eta gehienak ere, oso gazteak.
2017/06/12 - 10:51
Ricky Martinek dantzan jarri ditu BECen zeuden jarraitzaileak
Puerto Ricoko artistak 'One World Tour' bira ekarri zuen Euskadira; milaka lagun bildu ziren Barakaldoko aretoan haren ikuskizunaz gozatzeko.
2017/05/19 - 18:33
3.964 hautagai 250 posturako, Ertzaintzaren Lan Eskaintza Publikoan
Lan eskaintza horrekin, Ertzaintzako langile kopurua 'Segurtasuneko Batzordean adostutako 8.000 ertzainetan mantendu nahi da'.
2017/05/05 - 11:38
Japonia eta Madagaskar, BECeko Expovacaciones azokako protagonistak
Turismoarekin lotutako 209 enpresak izango dute tokia aurten BEC (Bilbao Exhibition Centre) erakustazokan. Estatuko autonomia-erkidego guztietako ordezkariak izango dira bertan.
2017/04/05 - 17:06
Ricky Martinek ekainaren 11ra aldatu du BECen emango duen kontzertua
Puertorricar kantariak “agenda aldaketei” egotzi die maiatzean egin beharreko kontzertuaren data atzeratzeko erabakia.
2017/04/01 - 13:47
Hasi dira Eusko Jaurlaritzako lan-poltsatarako hautaketa-probak
Azterketak gainditzen dituztenek Euskal Administrazio Publikoko lanpostua betetzeko aukera izango dute, aldi baterako lan-kontratudun gisa, datorren ekainetik aurrera.
2017/04/01 - 13:22
Jaurlaritzako 7 lan-poltsatarako hautaketa-probak egin dituzte gaur
21.000 lagun baino gehiagok parte hartu dute hautaketa-probetan. Langile kualifikatuentzako deialdia da.
2017/03/26 - 16:10
Frankismoaren osteko lehen Batzar Nazionalaren urtemuga ospatu dute
Bi mila lagunetik gora bildu ditu EAJk Barakaldoko BECen, frankismoaren ostean egin zuen lehen Batzar Nazionalaren 40. urteurrena ospatzeko.
2017/03/24 - 19:18
Aste Santua baino lehen jakingo da izena emateko epea
Uztailaren 22tik 25era egingo dute informatika jaialdia, Barakaldoko BECen.
2017/03/08 - 16:03
150 merkatarik parte hartuko dute 2017ko Stock Euskadi azokan
Ostiraletik igandera, 11:00etatik 21:00etara zabalik egongo da eta sarrerak bi euro balio du.
2017/02/23 - 11:35
Ostiralean irekiko da Hezkuntzako LEPan izena emateko epea
Otsailaren 24tik martxoaren 15era (biak barne) izango da zabalik, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako maisu-maistrentzako 740 plaza eskainiko dira bertan.
2017/02/16 - 13:27
Ricky Martinek kontzertua eskainiko du BECen, maiatzaren 14an
Puertorricar kantaria Barakaldoko erakustazokan arituko da, “One World Tour” bere biraren barruan. Sarrerak otsailaren 23an jarriko dituzte salgai.