5.000 ordenagailutik gora, Euskal Encounterraren 25.ekitaldian
Guztira 5.024 ordenagailu dira Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) aretoan gaur hasi eta asteartera bitartean egingo den Euskal Encounter topaketaren 25.ekitaldian parte hartzen ari direnak.
Konektatuta dauden ordenagailuek 40 gigako konexioa dute, igoerak zein jaitsierak egiteko, eta horrek marka berri bat ezarri du, baita erabiltzen ari diren azalerak ere, joan zen urtean baino % 30 handiagoa.
1994an Urretxun (Gipuzkoa) egin zen lehendabiziko edizioan 64 Kbps-ko abiadura erabili ahal izan zuten bertaratu ziren 36 parte-hartzaile eta 25 ordenagailuek; aurten, berriz, 5.024 pantaila eta 8.000 lagun elkartu dira 50.600 metro koadroko gunean. Parte-hartzaileek segundoko 40 giga simetrikoko abiadura dute sarean ibiltzeko, eta dozenaka jarduera ikasteko eta ondo pasatzeko.
Euskal Encounterra gazteentzako topaketarako gune bihurtu da; izan ere, parte-hartzaileen bataz besteko adina 28 urtekoa da. Horien arteko % 13 emakumezkoak dira.
Topaketaren edizio honetan aurretik existitzen ziren bi guneei berri bat erantsi zaie. Horrenbestez, lehendabiziko gunean informatikazaleek euren ordenagailuak jartzen dituzte (joan zen urtean baino 416 gehiago) eta Euskal Encounterreko jarduerak egiten dira; bigarrenean, ostera, parte-hartzaileek euren kanpadendak jartzen dituzte, bertan atseden hartu ahal izateko.
Halaber, aurten ezarri den hirugarren gune berri horretan droneen lasterketak hartzeko zirkuitu bat prestatu dute: 3.200 metro koadroko espazio batean jardungo dute pilotu adituek lehian eta euren jakintzak partekatzeko tailerrak eskainiko dituzte gailu hauen ezaugarri eta funtzioak ezagutu nahi dituztenentzat. Horrez gain, aurtengo beste berritasun gisa nabarmentzekoa da Kid's Kit-Car Greenpower elkarteak antolatutako jarduera: bertan hainbat haur taldek auto elektrikoak diseinatzen, eraikitzen eta gidatzen ikasiko dute informatika jaialdiak iraungo duen lau egunetan zehar.
Era berean, publikoari irekia dagoen doako guneak (Opengunea) bere horretan darrai. Aurten dozenaka jarduera hezigarri egongo dira, baita produktu informatikoak eskuratzeko standak eta robotikako, errealitate birtualeko eta 3D inprimaketako guneak ere.
"Talentu haztegia"
Estibaliz Hernaez Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordeak adierazi du Euskal Encounterreko parte-hartzaileak guztiz bat datozela 4.0 industriak behar dituen profil profesionalekin, euren gaikuntza teknologikoa nahiz "lanean erakusten duten pasioa" dela eta. Modu horretan, informatika-bilkuran "enpresek talentu haztegia" topa dezaketela gehitu du sailburuordeak.
Zure interesekoa izan daiteke
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.
Neskek "bazterketa" jasaten dute bideojokoetan eta askok "nortasuna ezkutatzen dute", Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera
Ikerketaren arabera, mutilek borroka eta kirol arloko bideojokoak nahiago dituzte, eta neskek irudiari eta dantzari lotutako edukiak kontsumitzen dituzte gehiago.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.
YouTube, Snapchat eta TikTok sare sozialek akordioa lortu dute "eragindako mendekotasunagatik" salatu zituen Kentuckyko eskolarekin
Akordioari esker, bertan behera gelditu da hezkuntza barruti batek sare sozialetako plataformen kontra abiatutako lehen epaiketa izango zena. Hala ere, oraingoz ez dituzte akordioaren inguruko xehetasunak eta baldintzak argitu.
Hamar pasahitz erabilienak "segundo batean baino gutxiagoan" asmatzeko modukoak dira, Ziur zibersegurtasun zentroaren arabera
Kontu garrantzitsu guztiek pasahitz propioa izatea gomendatu du Ziur Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, baita "pasahitz luze eta deszifratzeko zailak" aukeratzea zein pasahitz-kudeatzaileak erabiltzea ere.
Nor da John Ternus eta zer erronka izango du Appleren gidaritzan?
John Ternusek datorren irailaren 1ean kontseilari delegatu kargua hartuko du, eta Tim Cookekin alderatuta (operazioetan eta negozioan zentratuago dagoen), ingeniaritza arloari garrantzi handiagoa ematea aurreikusten dute adituek.