3.964 hautagai 250 posturako, Ertzaintzaren Lan Eskaintza Publikoan
Guztira 3.494 pertsona daude onartuta, 953 emakumezko eta 2.541 gizonezko, Ertzaintzaren 26. promozioan sartzeko hautaprobetarako deialdian. Lehenengo probak larunbat honetan egingo dira, goizeko 8:15etik aurrera, Bilboko Bilbao Exhibition Centerreko 6. pabiloian.
Horrenbestez, 26. promozioaren deialdirako 2016ko uztailean izena eman zutenek hautaketa-prozesuko lehenengo probak egingo dituzte: eduki-probak, psikoteknikoak eta nortasun-probak, hain zuzen ere.
250 plazetako bat lortzeko 3.494 izangai daude, horietatik 953 emakumezkoak dira eta 2.541 gizonezkoak, eta 28 urte dituzte batez beste. Lurralde historikoen banaketaren arabera, % 57 bizkaitarrak dira (2.002), % 23,33 gipuzkoarrak (814) eta % 13,75 arabarrak (480). Gainera, onartutakoen artean Nafarroako 49, Kantabriako 40 eta Burgosko 26 hautagai daude.
Titulazioei begiratuz gero, % 29,09 goi-mailako teknikariak dira; % 19,46k goi-mailako batxilergoa dute; % 15,24 lizentziadunak, arkitektoak, ingeniariak edo graduatuak dira; % 12,23 teknikari laguntzaileak eta % 8,94k diplomatura edo ingeniaritza teknikoren bat dute eginda.
Proba fisikoak
Lehenengo azterketak gaindu ostean, deialdian zehaztutako hurrengo probak egingo dira, horien artean, fisikoak eta elkarrizketa pertsonala. Nolanahi ere, oposaketa gainditu eta 250 plazetako bat lortzen dutenek derrigorrezkoa eta baztertzailea den prestakuntza-ikastaroa egin beharko dute Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, 26. promozioko izangaiei azterketa eginda, Ertzaintzako langile kopurua "Segurtasuneko Batzordean adostutako 8.000 ertzainetan mantendu nahi da eta, aldi berean, Ertzaintza gaztetzeko prozesuari ekin nahi zaio, Rajoyren Gobernuak aurkeztutako helegiteek geldiarazitako bi alderdi izanik".
Zure interesekoa izan daiteke
Azkoyen enpresa erosteko 244,5 milioi euroko eskaintza egin du Ohmnia taldeak
Eskaintzaren sustatzaileen ustez, operazioa ezagutza partekatzeko eta industria-irtenbide aurreratuagoak eta balio erantsi handiagokoak garatzen laguntzeko aukera bat da.
ELAk mobilizazioak iragarri ditu udazkenerako, Osakidetzako kolektibo guztien lan-baldintzak negoziatzeko
Sindikatuak 17 urte baino gehiago dituen Lan Baldintzak Arautzeko Akordio zaharkitua berritzeko exijitu du, eta diskriminaziorik gabe negoziazioak hasteko deia egin du.
Guardiak turismo tasari buruzko lehen ordenantza onartu du Euskadin
Arabako udalerriak foru arauak aurreikusitako tarteen erdi-goiko mailan kokatutako zenbatekoa aplikatuko du.
Euskadiko langabezia tasa % 6,9ra igo da bigarren hiruhilekoan, eta 74.500 langabe daude
Landunak 3.000 gutxiago dira, eta langabeak, berriz, 13.200 gehiago, aurreko urteko hiruhileko bereko datuekin alderatuta.
Tubacexek % 95 txikitu ditu etekinak lehen seihilekoan, 900.000 euroraino
Hodiak egiten dituen Arabako enpresaren salmentak % 10,5 jaitsi dira aurtengo lehen seihilekoan iazko epe bereko datuekin alderatuta, 361,6 milioitik 323,6 milioira.
Europako Banku Zentralak euro-billete berrietarako aurrez hautatutako diseinuak aurkeztu ditu
Diseinu berriari buruzko behin betiko erabakia urte amaieran hartzea aurreikusten du Gobernu Kontseiluak. Orduan hasiko dira billeteen garapena eta ekoizpena, baina urte batzuk igaro beharko dira herritarren artean zabaldu arte.
Repsolek 2.201 milioi euroko irabaziak izan ditu urteko lehen seihilekoan
Energia-konpainiak irabazi gehiago izan ditu, neurri batean, bere biltegietan zituen petrolio eta produktu finduen balioa handitu delako. Petrolioaren prezioa igo denez, konpainiak aurretik erositako edo gordetako produktu horiek gehiago balio dute orain. Horrek 823 milioi euroko eragin positiboa izan du emaitzetan.
Mercedes-Benzek tenperatura altuekiko duen jarrerak langileen osasuna arriskuan jartzen duela salatu dute ELA, LAB eta ESK sindikatuek
Sindikatuek tenperatura altuetarako protokolo bat eskatu dute. Kritikatu dutenez, enpresak "ez du nahikoa neurri hartzen" beroagatiko alerta-egunetan "pertsonentzako ingurumen-baldintza egokiak ziurtatzeko".
EBZk interes-tasak % 2,25ean mantenduko ditu, inflazioak ekainean behera egin ostean
Finantzaketa-eragiketa nagusien tasak (% 2,4) eta kreditu-erraztasun marjinala (% 2,65) ere aldatu gabe utzi ditu.
702.000 aitorpen eginda eta 664 milioi itzulita, Bizkaiak errenta kanpaina itxi du
Bizkaiko datuak bilduta, amaitu dira EAEko aurtengo kanpainak. Azken zerga-erreforman jasotako neurri eta kenkari berriak aurrenekoz aplikatu dira, eta horiek zergadunei mesede egin dietela nabarmendu dute hiru aldundiek.