Ricky Martinek ekainaren 11ra aldatu du BECen emango duen kontzertua
Ricky Martinek bere europar biraren zati baten datak aldatu ditu, eta, horrenbestez, ekainaren 11n eskainiko du BECen egingo duen kontzertua, eta ez, aurreikusita zegoen bezala, maiatzaren 14an.
“Agendan egindako aldaketa saihestezinen ondorioz, kontzertu horiek egun batzuk atzeratu behar izan ditut”, adierazi du Martinek prentsa ohar batean, eta esker ona erakutsi du bira iragarri eta gero “jaso ditudan maitasun adierazpen zoragarrien aurrean”. Kontzertuak ospakizun handia izango direla erantsi du, eta “nekatu arte egingo dugu dantzan”, agindu du.
Dagoeneko erositako sarrerek data berrirako balioko dute, baina, antolatzaileek jakinarazi dutenez, “hala nahi duenak 15 eguneko epea du (bihartik, hilak 6, apirilaren 21era arte) dirua itzultzea eskatzeko", eta erosteko erabili zen bide beretik jasoko du dirua bueltan.
Data berrietan egingo diren kontzertuetarako txartelak datorren asteartetik aurrera erosi ahalko dira Doctor Musicen webgunean, besteak beste, 39 eta 100 euro arteko prezioan (“banaketa gastuak” gehitu behar dira).
Zure interesekoa izan daiteke
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da