Bilboko Aireportua
2020/06/16 - 11:56
Voloteak gaur berrabiatuko ditu hegaldiak Loiuko Aireportutik
Espainiar konpainiak bi ibilbide berri jarriko ditu martxan Loiu eta Valentzia zein Castelló de la Plana artean.
2020/06/15 - 21:25
Nazioarteko lehen bidaiariak hartu ditu Bilboko Aireportuak
Lufthansa Group konpainiak gaur, astelehena, berrabiatu ditu hegaldiak Bilboko Aireportutik. Hala, Europako hainbat hiritarako hegaldiak eskainiko ditu berriro.
2020/06/15 - 11:31
Nazioarteko lehen bidaiariak hartu ditu Bilboko Aireportuak
Frankfurten aireratutako hegazkin bat iritsi da arratsaldean Loiuko aireportura. Martxoaren 26az geroztik bidaiariz beteta heldu den lehen abioia da.
2020/06/03 - 15:54
Ekaineko bigarren hamabostalditik aurrera hasiko dira turismo-hegaldiak Loiun
Hiru hilabetez aireportuak itxita egon ondoren, ekainaren erditik aurrera berriro abian izango dira eta eskaerarik handienak Espainiako irletarako eta kostarako egin dira.
2020/06/03 - 10:13
Lufthansa taldeak ekainaren 15ean berrabiatuko ditu hegaldiak Bilboko aireportutik
Lufthansa airelineak hiru hegaldi eskainiko ditu astean Bilbo eta Frankfurt artean: astelehen, asteazken eta ostiraletan.
2020/05/21 - 12:48
Kolonbian harrapatutako 15 euskal herritarretako 4 gaur itzuliko dira Euskadira
Etxera noiz itzuliko zain dauden horietako batek azaldu duenez, hegaldi pribatu bat kudeatzen saiatzen ari dira, gainerakoek Kolonbian jarraituko baitute, "beste hegaldi baten zain".
2020/04/30 - 15:29
Maiatzaren amaierarako Bilbon hegaldiak egotea espero dute nazioarteko konpainiek
Aer Lingus eta Easyjet gainerakoei aurreratu zaizkie eta hegaldiak eskaintzen dituzte maiatzaren 2rako eta 8rako.
2020/04/23 - 22:45
Euskal Herriko airportuetan ez da hegaldi komertzial bat bera ere egon
Denak hutsik egon dira. Bidaiaririk ez eta informazio pantallak itzalita. Inoiz ikusi ez ditugun irudiak utzi dizkigu osasun alarma honek.
2020/04/06 - 20:46
Bilboko aireportua, erabat hutsik Aste Santuaren atarian
Aste Santu aurreko egunetan, ezohiko irudia eskaini digu Bilboko aireportuak. Iazko Aste Santuan 869 hegaldi izan ziren 6 egunean. Egunotan, 8 daude eguneko batezbeste.
2020/03/26 - 12:16
Perun zeuden 26 euskal herritar iritsi dira Bilboko Aireportura
10 eguneko ahaleginen ondoren, gaur goizean iritsi dira Euskal Herrira oporretara joan ziren 26 pertsonak. Batek Perun geratu behar izan du koronabiursa duelako.
2020/03/23 - 15:15
Espainiako Armadak 3 lurraldeetako zenbait gune garbituko ditu
Espainiako armadak Loiuko aireportuan jarraitzen du desinfektatze lanak egiten. EAEko hiriburuetako Renferen geltokietan ere jardutekoa da.
2020/03/23 - 14:27
Armadak Gasteizko, Donostiako eta Bilboko tren geltokiak desinfektatuko ditu
Loiuko aireportuko joan-etorrien eremua desinfektatuko du Armadak. Ondoren, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako tren geltokietara abiatuko da desinfekzio lanak gauzatzera.
2020/03/22 - 21:59
Espainiako Armadak Loiuko aireportua desinfektatu du
Espainiako Armadako helikopteroak eta kamioiak Loiuko (Bizkaia) aireportuko instalazioetan izan dira, eta militarrek desinfektatu egin dituzte, koronabirusaren pandemia gelditzeko neurriak jarraituta.
2020/03/20 - 22:35
Marlaskak baieztatu du Espainiako Armadak Loiuko aireportua desinfektatuko duela
“Langileek eta aireportuaren zuzendaritzak hala eskatzen dutelako” egingo du lan hori Larrialdietarako Unitate Militarrak, Espainiako Barne ministroak esan duenez.
2020/02/29 - 11:47
Lau hegaldi desbideratu dituzte Loiuko aireportuan, haize ufadak direla eta
Valentziatik zetorren hegazkin batek Iruñean hartu du lur, eta Madrildik eta Bartzelonatik zetozen hiru hegaldi Santanderrera bideratu dituzte.
2020/02/24 - 12:44
Lainoak hegazkin bat Loiuko aireportuan lurreratzea eragotzi du
Hegazkinak Madrilera itzuli behar izan du, atera den tokira, Aenako iturrien arabera.
2020/02/22 - 13:44
Hiru hegaldi desbideratu dituzte Loiuko aireportuan lainoagatik
Valentziatik, Bartzelonatik eta Madriletik zetozen hegaldiek Santanderren lur hartu dute azkenean.
2020/02/11 - 08:47
Bilboko Aireportuko langileek Eurokopan gauean lan egitea errefusatu dute
Langileen artean egindako kontsultan, ia % 96k eman dute kontrako botoa. Zentro-batzordeak gogora ekarri du Forondako aireportua 24 orduetan egoten dela irekita.
2020/02/06 - 11:29
Bilboko Aireportuak terminala handitzea proposatu du hegaldi gehiago hartzeko
Aireportuak plan zuzentzailea berritzeko proposamena atera du jendaurreko informaziora. Horren arabera, plataforma berria erantsiko diote terminalari, eta bost pasabide berri jarriko dituzte bertan.
2020/01/15 - 20:07
Bilbora zihoazen hiru hegaldi desbideratu behar izan dituzte, haize boladengatik
AENAko iturrien arabera, desbideratzeak asteazken honetan, urtarrilak 15, izan dira, 08:00ak eta 9:00ak bitartean.