Bilboko Arte Ederren Museoa
2015/02/10 - 15:20
Bilboko Arte Eder museoak Equipo Cronica taldearen lana erakutsiko du
Erakusketa maiatzaren 18ra arte bisitatu ahalko da. 1964an sortu eta bere jarduera orduko testuinguru soziopolitikoarekin lotu zuen taldearen lanaren lagin handia ekarri dute Bilbora.
2014/10/28 - 16:19
Mimmo Pladino italiako artistaren 200 lan ikusgai Bilbon
Arte italiar garaikidearen adierazlerik esanguratsuena da Mimmo Paladino. Bere lana Bilboko Arte Eder Museoan ikusgai gaurtik.
2014/10/07 - 17:31
Bilboko Arte Ederren Museoa, hiperrealismoaren ispilu
"Hiperrealismoa 1967-2013" erakusketak, Europan genero horri buruz egin den lehenengoak, 68 artelan bildu ditu eta 2015eko urtarrilaren 19ra arte bisitatu ahalko da.
2014/10/07 - 17:10
Hiperrealismoaren atzera begirakoa, Arte Ederren museoan
Argazkiak oinarri hartuta, 34 artistak egindako 68 margolan esanguratsu biltzen ditu erakusketak. Urtarrilera bitartean izango da ikusgai erakusketa.
2014/06/10 - 16:33
Japoniako artea Bilboko Arte Ederren Museoan
Museoko bilduma Estatuan dagoen onena da, ez ohikoa eta ia bakana. Kalitate handiko 221 pieza dira, euren artean, margoak, zeramikak, edota tsubak.
2014/06/10 - 15:25
Bilboko Arte Ederren Museoak japoniar artearen erakusketa dakar
Erakusketa "Japoniar artea eta japonismoa" deitzen da eta Bilboko Arte Ederren Museoaren BBK Aretoan izango da gaur hasi eta irailaren 15era arte.
2014/04/30 - 14:48
Grecoren lanen barruan sartzeko aukera, Bilboko Arte Ederren museoan
Greziako egilearen bi margolanen alboan bi kutxa jarri dituzte erradiografiekin. Horrela, begibistaz ikusezinak diren elementuak agerian uzten dituzte.
2014/02/03 - 11:54
Bilboko Arte Ederren Museoa, astearteetan itxita gaurtik aurrera
Bilbon beti egongo da zabalik museoren bat, Guggenheim museoak astelehenetan itxiko baititu ateak.
2014/01/24 - 16:25
Mikel Diez Alabaren erakusketa, Bilboko Arte Ederren Museoan
Paisaia abstraktuak erakusten dituzten Mikel Diez Alabaren hogeita hamahiru lan paratu dituzte Bilboko Arte Ederren Museoan, "Denbora iraganez" izenburupean.
2014/01/20 - 13:37
Bilboko Arte Ederren Museoan % 35 jaitsi da bisitarien kopurua 2013an
192.394 pertsona joan ziren iaz Bilboko Arte Ederren Museora, 2012an baino % 35 gutxiago. Orduan, 295.655 pertsona bertaratu ziren eraikinera, 1908an eraiki zenetik, inoiz baino gehiago.
2013/12/23 - 15:44
Bilboko Arte Ederren museoak astearteetan itxiko ditu ateak
Bilbon beti egongo da zabalik museoren bat, Guggenheim museoak astelehenetan itxiko baititu ateak.
2013/12/02 - 15:58
Arteta eta Balerdiren bi lan margoberritu ditu Arte Ederren museoak
Bilboko Arte Ederren Museoak zaharberritu dituen azken lanak aurkeztu ditu; tartean, XV. mendeko bi taula gotiko daude.
2013/10/24 - 17:49
Sardiniako grabatuen erakusketa, Bilboko Arte Ederren Museoan
Sardiniako grabatuak biltzen ditu Bilboko Arte Ederren museoak erakusketa batean. "Sardinia deszifraezina. Grabatutako zeinua" izena darama eta 133 lan bildu dituzte.
2013/10/07 - 18:08
Dario de Regoyosen atzerabegirakoa, Bilboko Arte Ederren museoan
Espainiako inpresionismoaren erakusle garrantzitsuenetakoaren 130 bat lan bilduko dituzte bertan.
2013/10/07 - 18:08
Dario de Regoyos, Arte Ederren Museoan
Bilboko Arte Ederren Museoak Regoyosen ibilbide artistiko osoa batzen duen erakusketa antolatu du. Obra gehienak bilduma pribatuetakoak dira.
2013/09/23 - 18:50
Kubismoari eskainitako erakusketa, Bilboko Arte Ederren museoan
Picassok eta Bracquek hasi zuten mugimendua, baina beste hainbat artista handik ere jarraitu zuten XX. mende hasierako mugimendua.
2013/04/10 - 16:20
Delvaux surrealistaren margolan bat, Arte Ederren museoan ikusgai
"L'Appel" margolana uztailaren 7ra arte izango da ikusgai Bilbon. 2004an ikusgai izan zen Arte Ederren museoan, 'La ciudad que nunca existió" erakusketan.
2013/02/06 - 16:17
Vicente Larreak zazpi artelan utzi dizkio Arte Ederren museoari
Oteiza, Txillida eta Basterretxeak irekitako bidean, Larrea, Mendibururekin batera, gerraondoko euskal eskultura abstraktuaren bigarren belaunaldikoa dugu.
2013/02/06 - 16:08
Vicente Larreak Bilboko Arte Ederren museoaren alde egin du
Tamaina ertaineko zazpi lan utzi ditu eskultoreak, Espainiako Gerra Zibilaren osteko euskal eskulturaren inguruko bilduma osatzeko. 66 dira: Chillidarenak, Oteizarenak, Basterretxearenak, etab.
2013/01/14 - 14:32
'Gerren aurkako alegatua' Bilboko Arte Ederren museoan
Aurelio Arteta margolari bilbotarraren 'Gerraren triptikoa' apirilaren 7ra arte izango da ikusgai Bilboko Arte Ederren museoan.