Bilboko Arte Ederren Museoa
2017/02/07 - 17:49
Renoirren alderik intimistena, Bilboko Arte Ederren Museoan
Bizkaiko hiriburuko museoak frantziar artistaren 64 lan bildu ditu, bere alderik inpresionistaren pixka bat eta, batik bat, bere azken garaiko margoak erakusteko.
2017/02/07 - 16:36
Bilboko Arte Ederren Museoak antolatutako erakusketa
Bilboko Arte Ederren Museoak August Renoir margolariaren erakusketa anolatu du
2017/01/02 - 17:04
Bisitari asko 2016an, Guggenheimen eta Arte Ederren Museoan
Bisitari gehieneko urteetan bigarrena izan da historian bi museoentzat. Guggenheimek milioi bat pertsona baino gehiago hartu ditu zortzigarrenez, eta Arte Ederren Museoak ia 270.000.
2016/12/21 - 17:24
Arte Ederren Bilboko museoaren sarrera, 2 euro garestiagoa 2017an
Bisitari kopuruari dagokionez, inoizko urterik onenetan bigarrena izaten ari da 2016a Bilboko museoarentzat: 260.000 pertsona bertaratu dira oraingoz aurten.
2016/12/15 - 17:15
Arte Ederren Museoaren patronatuak Miguel Zugazari harrera egin dio
Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendari berriak 2017ko erdialdean hartuko du kargua, baina patronatuak harrera egin dio gaur, urteko azken bileran.
2016/12/05 - 16:38
Javier Viar pozik egoera onean uzteagatik Arte Ederren museoa
2017an Javier Viarrek Arte Ederren zuzendaritza utziko du erretiroa hartuta. Pozik dago egoera onean utziko duelako museoa, bilduma eta bisitari gehiagorekin.
2016/11/30 - 15:53
Zugazak Bilboko Arte Ederren museoa zuzenduko du, Prado utzita
Miguel Zugazak, Prado Madrilgo museoaren egungo zuzendariak, Javier Viarren lekukoa hartuko du Bilboko Arte Ederren Museoaren buruan.
2016/09/26 - 22:21
Eskultura hiperrealisten erakusketari agur esan dio Arte Ederren Museoak
Bi hilabetean 155.000 bisitari igaro dira museotik eskultura hiperrealistak gertutik ikustera. Erakusketarik arrakastatsuenari agur esan dio Bilboko Arte Ederren Museoak.
2016/08/11 - 18:25
Bilboko Arte Ederren Museoak, inoiz baino bisitari gehiago atzo
Eskultura hiperrealistaren erakusketak 6.600 pertsona erakarri zituen atzo, doako sarreraren egunean, Bilboko museora.
2016/07/20 - 17:02
Hiperrealismoak bisitari ugari erakarri ditu Arte Ederren Museora
Hilabete terdiko atzerapenarekin, baina Bilboko Arte Ederren Museoak inauguratu du "Eskultura Hiperrealista" erakusketa. Bizitzaren ikuspuntu desberdinak biltzen ditu 34 lanetan.
2016/07/19 - 19:37
Arte Ederren Museoko beharginak pozik, greba 'bizi' baten ostean
Lortutako akordioari esker, "amaiera zoriontsua" erdietsi dute Bilboko museoko langileek eta, ziurtatu dutenez, pozik eta harro itzuliko dira lanera.
2016/07/19 - 16:46
Bihar bertan irekiko dute Arte Ederren Museoa, akordioa lortu ostean
Bilboko Arte Ederren Museoko langileek grebarekin amaitu dute euren eskaerak betetzen dituen akordioa sinatu ondoren. Soldatak igotzea eta subrogazioa bermatzea lortu dute. Bihar irekiko dute museoa.
2016/07/18 - 22:51
Aurreakordioa lortuta, amaitu da Bilboko Arte Ederren Museoko greba
Langileen soldata urtez urte igoko dute, eta 20.500 euro kobratuko dituzte 2019an. Egun, 10.500 euroko ordainsaria jasotzen dute.
2016/07/18 - 12:36
Gaur amaitu liteke Bilboko Arte Ederren Museoko langileen greba
Egunean zehar elkartuko dira langileen eta enpresaren ordezkariak akordioa ixten saiatzeko.
2016/07/14 - 17:07
Arte Ederren Museoko langileek 37 egun daramatzate greban
Arte Ederren Museoko langileek 37 egun daramatzate greban, eta museoak, itxita. Kaxan eragin handia izango du horrek, uda baita bisitari gehien mugitzen den denboraldia. Turistak ere, kaltetuak dira.
2016/07/14 - 15:28
Arte Ederretako langileen eta enpresaren arteko negoziazioa, geldituta
Manpower Groupeko beharginek soldata igoeraren inguruko beste eskaintza bat helaraziko diote zuzendaritzari. 37 egun daramatzate greban.
2016/06/30 - 17:07
Arte Ederren Museoko langileek instituzioekin negoziatu nahi dute
Arte Ederren Museoko langileek 23 egun daramatzate greban, eta oraindik ez dute lortu euren baldintzak hobetzea. Konponbidea ez dago Manpowerren esku, eta instituzioekin negoziatu nahi dute.
2016/05/31 - 23:42
Gizakia eredu hartuta, 34 eskultura erakutsiko dituzte Arte Ederren Museoan
26 eskultorek parte hartuko dute erakusketa honetan. Datorren astetik aurrera egongo da ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan.
2016/05/16 - 15:14
Bilboko Arte Ederren Museoa itxita, langileen greba dela eta
ELAk eta LABek deitu dute 24 orduko lanuztea 'Morales Jainkotiarra' erakusketaren azken egunean.
2016/05/10 - 20:46
Bilboko Arte Ederren Museoko langileek greba egingo dute
Museoen nazioarteko eguna ospatzeko asmoa duten egunean, maiatzaren 16an, izango da lanuztea; eta akordiorik ez bada, mugagabeko greba hasiko dute sei egun geroago.