Erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Arte Ederren Museoak Alicia Koplowitzen bilduma erakutsiko du

Uztailaren bigarren hamabostaldian irekiko dute bilduma, besteak beste ondorengoen lanekin: Goya, Picasso, Van Gogh, Gauguin, Antonio Lopez, Modigliani, Rothko, Oteiza, Chillida eta Calder.
"La celestina y su hija" Goyaren lana egongo da ikusgai, besteak beste
"La celestina y su hija" Goyaren lana egongo da ikusgai, besteak beste

Bilboko Arte Ederren Museoak Alicia Koplowitz espainiar enpresaburu eta bildumazalearen lanak erakutsiko ditu uztailetik aurrera. Hain zuzen ere, Miguel Zugazak hilaren 20an, bere lehen lanegunean, kazetariei udarako iragarri zien “ustekabea” da erakusketa hori.

Uztailaren bigarren hamabostaldian helduko da Bilbora erakusketa, museoak ohar batean azaldu duenez, eta, hain zuzen ere, 90 artelan inguru paratuko dituzte: XVI. mendetik XX.era arteko lanak, Antzinate klasikoko eskulturak, hainbat garaitako marrazkiak…

XVI. eta XVII. mendeetako espainiar eskolako maisuen lanaz gozatu ahalko da (Pantoja de la Cruz, Morales, Zurbaran, Arellano…), adibidez, eta XVIII. mendeko artistak ere ageri dira Alicia Koplowitzen bilduman, hala nola Goya eta Camaron, Esteve eta Paret garaikideak.

Mende horretako italiar (Guardi, Canaletto eta Tiepolo, esaterako) eta frantses (Hubert Robert) eskolak ere ordezkatuta egongo dira Bilbora udan helduko den erakusketan.

Halaber, mende bat aurrera eginda, XIX. mendeko lanen artean Raimundo de Madrazoren edo frantziar postinpresionismoko lanak (Van Gogh, Gauguin eta Toulouse-Lautrec) jarriko dituzte ikusgai.

XX. mendeari dagokionez, Picasso, Juan Gris, Antonio Lopez, Millares, Tapies, Barcelo, Mondrian, Schiele, Van Dongen, Willem de Kooning, Mark Rothko, Cy Twombly, Lucian Freud, Lucio Fontana eta Anselm Kiefer margolarien lanak helduko dira Arte Ederren museora.

Azkenik, artista garaikide hauen eskulturak ere bildu ditu Koplowitzek: Oteiza, Chillida, Gargallo, Julio Gonzalez, Miro, Calder, David Smith, Giacometti, Louise Bourgeois eta Donald Judd.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X